Zenbait nekazari identifikatu dituzte Chivitek Cabanillasen egindako ekitaldiaren osteko istiluekin lotuta
6F plataformako zenbait nekazari identifikatu zituzten atzo Cabanillasen (Nafarroa), Maria Chivite Nafarroako presidenteak ekitaldi batean parte hartu ostean izandako istiluekin lotuta.
Cabanillasko zentro zibiko berriaren irekiera ofizialean izan zen Chivite, eta nekazarien eskubideak aldarrikatzen ari ziren zenbait pertsonak presidentearen kotxe ofiziala kolpatu zuten eta errepidean eserialdia egiten saiatu ziren.
Foruzaingoak kargatu egin zuen protestarien kontra, Guardia Zibilaren eta presidentearen bizkartzainen laguntzarekin.
Ez zuten inor atxilotu, baina zenbait nekazari identifikatu zituzten.
Chivitek errefusatu egin ditu atzoko istiluak, baina bereizi egin ditu "batzuen indarkeriazko ekintzak" eta "nekazarien zilegizko aldarrikapenak".
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"