Abeltzaintza
2023/07/30 - 17:32
Euskal abeltzain askok Vacapop aplikazioa erabiltzen dute jada
Vacapop aplikazioaren bidez, ganadua saltzen eta erosten dute abeltzainek. Asturiasen jaio zen sakelako aplikazio hori, eta dagoeneko 40.000 erabiltzaile baino gehiago ditu.

2023/07/13 - 21:42
Hiru Behien Zergaren zeremonia egin dute, Europako mugaz gaindiko itunik zaharrena
Zeremonia gaur egin dute Izabako Ernaz lepoan. Akordioa 1375ekoa da, eta amaiera eman zien mugako haranetako bazkalekuei buruzko liskarrei. Uztailaren 13an egiten da urtero.
2023/05/19 - 18:05
Euskal nekazaritzaren eta abeltzaintzaren etorkizunerako, neurri guztiak beharrezko
Eusko Jaurlaritzak deituta, Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia bildu da ostiral goizez Lakuan, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiek bizi dute egoera aztertu eta epe laburrean zein luzean hartu beharreko neurri eta erabakiak zehazten hasteko.
2023/05/19 - 16:31
Jaurlaritzak Nekazaritza eta Klima Aldaketaren mahaia deitu du lehorteari aurre egiteko neurriak aztertzeko
Jaurlaritzak eta baserritarrek ur- eskasiari aurre egiteko neurriak aztertu dituzte bilkuran. Jaurlaritzak eta diputazioek udari begira dirulaguntzak jarriko dituzte ganaduak behar duen bazka kanpotik ekartzeko. Sindikatuek ontzat eman dituzte hartuko neurriak.

2023/05/15 - 15:15
Eusko Jaurlaritzak bilera deitu du, lehorteak abeltzaintzako ustiategietan dituen ondorioak aztertzeko
Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaiak unearen diagnostikoa egin eta ekimen sorta prestatuko du ostiralean, ur faltak eragindako arazoak arintzeko.
2023/05/15 - 10:19
Albiste izango dira: Bizkaiko hauteskunde eztabaida, San Isidro eguna eta Turkiako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/13 - 16:40
Portugal, ur egarriz
Muturreko lehortea bizi dute leku batzuetan, 100dik gora egun euririk gabe. Abeltzainak bereziki, oso kezkatuta daude. ETBko lantalde batek lehortearen eraginpean dauden lekuak ezagutuko ditu asteotan.

2023/05/07 - 20:45
Otsoen erasoei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte Arabako abeltzainek
Otsoaren aurkako neurriak hartzea exijitu diete Arabako Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Hala egin ezean, mendiak ganadurik gabe geratuko direla ziurtatu dute, haien esanetan, nekazal estentsiboa eta otsoa "bateraezinak" direlako.

2023/05/02 - 16:41
Nekazarien sindikatuek laguntzak eskatu dituzte Nafarroako lehorte "kezkagarriari" aurre egiteko
Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako datuen arabera, sikateak Erriberako eta Nafarroa Erdialdeko lehorteko laboreen 40.000 hektareari eragin die dagoeneko.
2023/05/02 - 15:54
Lehortearen Mahaia bigarrenez bildu da Nafarroan
Lehorteak Foru Gobernua eta nekazaritza eta abeltzaintzako erakundeak kezkatzen ditu. Nekazariek galdutzat ematen dute lehorreko zereal-uzta eta dirulaguntzak eta beste neurri batzuk eskatzen dituzte egoerari aurre egiteko.

2023/04/30 - 16:47
Karrantzan urmaelak beteta dauden arren, ura kamioietan ekartzeko prest dago Udala
Kamioietan eraman zuten ura irailean Kantabriatik, baina aurten ez dago hainbesteko kezkarik.
2023/04/25 - 20:48
Bere txakurrak ardiak izutu, artzainari jipoia eman eta gainera salaketa jarri dio
Kirolean ari zen gizon bat igaro zen erasoaren tokitik, eta artzain gipuzkoarra ospitalera eraman zuen masailezurra apurtuta zuela. ENBAk adierazi du erasoa "muturreko kasua" izan dela, baina abeltzainen lanarekiko "errespetu pixka bat" eskatu du.
2023/04/18 - 15:43
ENBAk TODO TODO banaketa katea salatuko du, Elikagai Katearen Legea betetzen ez duen esnea saltzeagatik
Nekazarien sindikatuak salatu duenez, Euskal Herria markako esnea litroko 0,59 euroan saltzen ari da banaketa kate hori.

2023/04/16 - 19:22
Urkabustaizko ganaduzaleek uxaldia antolatu dute otsoak izutzeko
Salatu dute otsoen erasoak etengabeak direla, urtebetean 100dik gora abelburu hil dizkietela. Horregatik, 150 lagun elkartu dira, taldeetan banatuta, zarata eginez, armarik erabili gabe, animaliak izutzeko.
2023/04/12 - 15:48
Ardiek hartu dituzte Ordiziako kaleak Artzain Egunean
Idiazabal Gazta berria aurkezteko ere baliatu dute urteko lehen azoka berezia. Rekondo jatetxeko Lourdes Rekondori egokitu zaio lehen mozketa egitea.
2023/04/02 - 20:28
EHNEk elikagai sintetikoen ekoizpena Euskadin debekatzeko eskatu du
Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzako sindikatuak nabarmendu du "ezinezkoa" dela bi ekoizpen eredu kontrajarri defendatzen jarraitzea.
2023/04/01 - 16:55
Somaliar eskualdeko lehorteak abeltzaintzari erasan dio, eta kanpoko zerealaren prezioa hirukoiztu egin da
Ekaitz perfektua izaten ari da Afrikako eskualde horretan: batetik lehortea dugu, inoiz ezagutu duten larriena da. Eta bestetik inflazioa. Euskadin, elikagaien prezioek % 14 egin dute gora; Etiopian, berriz, % 40 egin dute gora.

2023/03/31 - 22:33
91 baso sute piztuta daude Asturiasen, eta beste 28 Kantabrian
Hainbat foku daude piztuta ordu honetan, horietako bat Oviedoko atarian, Naranco mendian. Gauean auzo bat hustu behar izan dute, sugarrak oso indartsuak direlako. Haize bortitzak hauspotutako suak eraikin batzuk kiskali ditu.

2023/03/31 - 17:12
Lehorteak milioika abelburu hil ditu azken bi urteetan Afrikan, eta, ondorioz, artzainen bizimodua hondatu du
Afrikako ekialdean, edateko ura lortzeko arazo larria dago. Lehortearen ondorioz, milaka lagun dago urik gabe eta agintariek kamioietan eraman behar izaten diete bizitzeko derrigorrezkoa den ura.

2023/03/23 - 15:22
Esne ekoizleek ez dute arrazoirik ikusten esnearen prezioa jaisteko
Abeltzainek diote orain prezio duina kobratzen ari direla eta ez omen dago arrazoirik esnearen prezioa jaisteko. Izan ere, gero eta esne gutxiago ekoizten da.