Aberri Eguna
2018/04/01 - 15:36
Eskubide sozialetan oinarritutako burujabetza defendatu du Ahal Duguk
Horrez gain, alderdi moreak modu inklusiboan eta anitzean ulertutako aberria aldarrikatu du, Bilbon Aberri Eguna ospatzeko egindako ekitaldian.
2018/04/01 - 15:15
Aberri Egunaren jatorria eta ospakizuna, gaur arte
Bilbon ospatu zen lehen aldiz 1932an. Debekatu egin zuten frankismo garaian eta ezkutuan ospatzen hasi ziren berriz 1964an. 1979koa izan zen alderdi abertzaleek batera egin zuten azkena.
2018/04/01 - 13:58
Mendia: 'Guztiok sartuko ez ginatekeen aberria du jomugan gaurko egunak'
Era berean, herria sentitzeko dauden modu desberdinek bat egin dutenean eraiki dela gaur egungo Euskadi nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2018/04/01 - 10:22
Burujabetzari buruzko ikuskera ezberdinak entzungo dira Aberri Eguneko hitzaldietan
EAJk eta Podemos Euskadik Bilbon ospatuko dute eguna eta EH Bilduk Iruñean, berriz, Indenpendentistak sarearen deialdiarekin bat eginez
2018/03/31 - 16:10
Ortuzar: 'Daukaguna bermatu nahi dugu, daukagunarekin aurrera egiteko'
EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak alderdiak Aberri Egunari begira egindako dokumentuaz hitz egin du Bizkargi mendian.
2018/03/31 - 15:48
Ortuzar: 'Daukaguna bermatu nahi dugu, eta horrekin aurrera egin'
Biharko Aberri Egunera begira, buruzagi jeltzaleak esan duenez, "Euskadiren eraikuntza da etorkizuna".
2018/03/30 - 14:52
Otegik EAJri: 'Hemen ez gaude erresistitzeko, hemen irabazteko gaude'
Twitterren zabaldu duen mezuan, Otegik adierazi du EAJk bat egiten duela EH Bilduk aspaldi egin zuen planteamenduarekin: 'Estatua badator gure autogobernu apurra eramatera'.
2018/03/29 - 15:19
Aurrekontuetarako babesa PSOEri eskatzeko esan dio EAJk Rajoyri
Atutxak ziurtatu duenez, oraindik ez dute jaso Espainiako Gobernuaren deirik, aurrekontuak negoziatzen hasteko.
2018/03/29 - 11:01
'Euskal Errepublika' aldarrikatuko dute EH Bilduk eta EH Baik Aberri Egunean
Espainiar eta frantziar estatuen menpe bizi izateak ez dio uzten Euskal Herriari bere erabakiak hartzen, EH Bilduren eta EH Bairen iritzian. Hori dela eta, 'Euskal Errepublikaren alde' egingo dute.
2018/03/26 - 15:45
Aldarrikapen sozialak izango dira Podemos Euskadiren Aberri Egunaren ardatz
Ekitaldi politikoa egingo du Bilbon subiranotasuna gizarte klabean aldarrikatzeko. Podemosen ustez, 'EAJ euskal subiranotasunaren kontra ari da maleta ustelen jabeekin akordioak lortuta'.
2017/04/16 - 19:12
Aberri 'ireki eta inklusiboa' defendatu du Ahal Duguk
Bernardo Atxagaren esanetan, 'azken 30 urteek erakutsi dute nazioaren kontzeptua berriro ere baztertzailea dela'.
2017/04/16 - 16:11
Euskadi nazio gisa onartzea eskatu dute Estatuarekin negoziatu ahal izateko
EAJren EBBko buru Andoni Ortuzarrek "bi alderen arteko negoziazioa" eskatu du.
2017/04/16 - 16:06
'Herri libre' baten alde egin dute Gernikan, sare Independentistak deituta
EH Bilduko hainbat ordezkarik bat egin dute deialdiarekin, baita LABek eta Kataluniako udalerri independentisten zenbait ordezkarik ere.
2017/04/16 - 16:04
Bigarren urtez ospatu du Ahal Duguk Aberri Eguna
Bernardo Ataxaga idazlea hizlari moduan izan da. Gainera, mahai-ingurua antolatu dute aberriaz hitz egiteko.
2017/04/16 - 15:41
EAJren ustez, 'posible da' Euskadi eta Estatuaren arteko aldebiko harremana
ETA desegin dadila eskatu du, 'Euskadi tiroka eta jendea hilez eraikitzen zela uste zutenen sekulako porrota' izan ostean.
2017/04/16 - 15:28
Euskal errepublika aldarrikatu dute Gernikako Aberri Egunean
EH Bilduk eta LABek bat egin dute Independentistak sareak antolatutako ekitaldiarekin.
2017/04/16 - 09:49
Gizarte zibilak armagabetzean izandako jarrera txalotu du ETAk
Aberri Eguna dela eta, agiria kaleratu du ETAk. Armagabetzearen ostean, gizarte zibilari eskerrak emateaz gain, 'barne hausnarketa' iragarri du, etorkizunera begira erabakiak adosteko.
2017/04/15 - 19:55
PP: 'Axolagabekeria baino ez eragiten duen zaharreria da Aberri Eguna'
Euskadiko PPko idazkari nagusiaren aburuz, "aberriaren eta subiranotasunaren hil-oihalarekin EAJ estaltzen den bitartean, bizitza-proiektuak ahalbidetzeko" politikak defendatzen ditu PPk.
2017/04/15 - 17:12
Alderdi abertzaleek eta Ahal Duguk Aberri Eguna ospatuko dute gaur
EAJk eta Ahal Duguk Bilbon egingo dute; EH Bilduk, berriz, Independentistak sareak Gernikan antolatutako ekitaldiekin egingo du bat, eta Eusko Ekintzak Durangon ospatuko du.
2017/04/15 - 14:11
Ahal Duguk uste du 'aberria' 'nortasun nazionaletik' harago doala
Era berean, kontzeptu horren inguruan hausnartzeko apostua egin nahi duela berretsi du Lander Martinezek, 'Euskadiko bake eta bizikidetza giroak ematen duen 'baretasunetik eta lasaitasunetik'.