Ortuzar: 'Daukaguna bermatu nahi dugu, daukagunarekin aurrera egiteko'
Andoni Ortuzar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak gaur adierazi duenez, "Euskadin daukaguna bermatu nahi dugu, daukagunarekin aurrera egiteko".
Buruzagi jeltzaleak EAJk Aberri Egunerako egindako dokumentuaz hitz egin du. "Europan aitortua izateko aukeraren zain" dagoela Euskadi dio txostenak, "aho batez estatus berri baten onarpena" bilatzeaz gain. Izan ere, estatu espainiarraren egoerak "okerrera egin dezake desegonkortasun parlamentarioak aurrera egiten badu", eta horrek "hauteskundeak aurreratu" ditzake. Beraz, "lortutakoa babestu eta berriz aurrera egitera" deitu du, "eusteak garaipena" ekar lezakeelako.
Bizkargi mendira igo da gaur goizean Ortuzar, euskal herritar guztiei bihar Aberri Eguna ospa dezaten eskatzeko. EAJko 300 bat afiliatuk eta jarraitzailek lagunduta, Guda Zibilean hildako gudarien omenezko elizkizun labur batean hartu du parte. Ondoren, ikurrina jaso dute 'Gora ta gora' abestiaren doinuarekin, eta jarraian, hamaiketakoa egin dute.
Hedabideei adierazi dienez, "egoera zaila da nazioartean, baita estatu espainiarrean ere, arlo politikoak, ekonomikoan eta sozialean".
Hori dela eta, "dei berezia" egin du aurten Aberri Egunarekin bat egiteko, "euskal nortasuna eta eraikuntza nazionala aldarrikatzeko". Euskal gizartearen etorkizuna eta Euskadiren eraikuntza nazionala oso lotuta egongo direla ere aipatu du.
"Zailtasunak zailtasun, nahiko ondo goaz", esan du, Euskal Autonomia Erkidegoan autogobernuaren txostena "etorkizuneko autogobernuaren oinarriak finkatzen ari delako dagoeneko". Nafarroan, berriz, "aldaketaren gobernua sendotzen" ari dela berretsi du, eta "Iparralden soilik euskalduna den erakunde bat dugu historian lehen aldiz".
"Une zailak"
EAJk Aberri Egunerako egindako oharrean erabilitako "eutsi" kontzeptuak zer esan nahi duen galdetuta, "arlo politikoan eta ekonomikoan oso garai konplexua eta zaila" dela azpimarratu du buruzagi jeltzaleak. Horrenbestez, "gurea babestuta, daukaguna bermatuta, aurrera egiteko oinarri onenak" jartzen ari direla nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik milaka lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.
Donostiako EAJk etxebizitza eskaintza areagotzea eta turismo eredu "ordenatu eta jasangarria" sustatzea jarri du jomugan
Martxotik uztailera bitartean, elkarrizketa eta gogoeta saioa egin dute jeltzaleek 500 gizarte eragilerekin, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte, 11 erronka sektorialetan bilduta. Jon Insausti alkateak ekimenaren garrantzia azpimarratu du: "Entzutea ez da jendeak zer pentsatzen duen galdetzea. Entzutea da prest egotea beste begirada batzuk onartzeko".