Aberri Eguna
2021/04/02 - 14:42
''Ongizatea'' bermatzeko subiranotasuna lortzeko deia egin du Arnaldo Otegik
Arnaldo Otegik Aberri Eguna ospatzeko deia egin die herritarrei, ongizatea bermatzeko ezinbestekoa den euskal estatu burujabea aldarrikatzeko.
2021/04/02 - 14:39
Aberri Egunean subiranotasuna aldarrikatzeko deia egin du EH Bilduk
Aberri Eguna Euskal Herria Bateraren ekimenarekin bat eginez ospatzeko deia egin du alderdiak, "segurtasun neurri guztiak betez".
2021/04/02 - 14:36
Podemos-Ahal Dugu: "Euskal aberria defendatzea publikoa den guztia defendatzea da"
Euskal Herri Batera mugimenduak iganderako egindako deialdiarekin bat egin du alderdi moreak, EH Bilduk egin duen bezala.
2021/04/01 - 15:43
EAJk eraikuntza nazionalaren estrategia indartzea aldarrikatuko du Aberri Egunean
Horren harira, "erabakitzeko eskubidea apurka instituzionalizatzen" jarraitzeko deia egingo du.
2021/04/01 - 01:38
Debekatu egin dituzte Aberri Egunerako Iruñean deitutako martxak
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak esan du ez zirela segurtasun neurriak bermatuko. Euskal Herria Baterak Gaztelu Plazan antolatutako ekitaldian biltzeko deia egin du.
2021/03/19 - 11:33
EH Bilduk bat egin du Euskal Herria Baterak Aberri Egunerako egindako deialdiarekin
Apirilaren 4an herri eta hirietako plazetan elkartzeko deia egin du koalizio abertzaleak, "herri bat garela" eta "burujabeak izan nahi dugula" aldarrikatzeko.
2021/03/16 - 09:24
EAJk Euskalduna Jauregian ospatuko du Aberri Eguna
Militanteek ezingo dute Euskaldunako ekitaldi politikora joan. Hala ere, urtero bezala, balkoietan ikurrina jartzera animatu dituzte.
2021/03/13 - 19:16
Aberri Eguna "plazetan kantuan" ospatzeko deia egin du Euskal Herria Baterak
Iaz balkoietan ospatu zen, eta aurtengo gonbita, herrietan, plazetan edota sare sozialetan kantatzea da. Hainbat esparrutako 50 bat pertsonak sinatu dute ekimen honen aldeko manifestua.
2020/04/12 - 16:26
Etxean, konfinatuta, baina aberriaz harro
Nonahi atera dira gaur ikurriñak eta Nafarroako banderak, tamaina eta familia guztietakoak. Etxean, konfinatuta, baina aberriaz harro, balkoietan eta leihoetan ospatu dute eguna milaka herritarrek.
2020/04/12 - 16:21
Politikari abertzaleek inoiz baino garrantzitsuagotzat hartu dute ikurriña jartzea
Ekitaldirik ezean, politikari abertzaleentzat beste urte batzuetan baino garrantzitsuagoa izan da etxeetan ikurriña jartzea. Eurak ere balkoietara atera dira.
2020/04/12 - 16:01
Aberri Eguna etxeko balkoietan eta leihoetan ospatu dute milaka herritarrek
Alarma egoerak eta konfinamenduak ohiko ospakizunak aldatu dituzte. Momenturik hunkigarriena eguerdian izan da, pandemiaren ondoriorik latzenak pairatzen ari direnen omenezko minutuko isilunearekin.
2020/04/12 - 15:14
Milaka herritar batu dira Euskal Herria Bateraren ekimenara
Alarma egoerak eta konfinamenduak ohiko ospakizunak aldatu dituzte. Momenturik hunkigarriena eguerdian izan da, pandemiaren ondoriorik latzenak pairatzen ari direnen omenezko minutuko isilunearekin.
2020/04/12 - 13:50
Aberri Eguna 2020
Ezohiko Aberri Eguna ospatu da aurten, euskal gizarte osoa etxean baitago, konfinamenduan. Ikurrina eta Nafarroako bandera balkoietan eskegitzeko deia egin dute hainbat ekimenek.
2020/04/12 - 10:53
Leiho eta balkoietako Aberri Egun historikoa, COVID-19ak hildakoak gogoan
Desadostasunak desadostasun, Euskal Herria Batera herri ekimenak babes zabala lortu du. 12:30ean minutu bateko isilunea deitu dute balkoietan, koronabirusak jota hildakoen omenez.
2020/04/11 - 22:17
Euskal nazioaren ospakizuna balkoietan egingo da igande honetan
Biharkoa Aberri Egun berezia izango da, zalantzarik gabe, urteroko ekitaldi eta manifestazioak alde batera utziko baitira.
2020/04/10 - 16:03
Ikurriñak ateratzeko deia, aurten etxean ospatuko den Aberri Egunean
Aurtengo Aberri Eguna ezohikoa izango da erabat. Ingandean ospatuko da ekitaldi jendetsurik gabe, Euskal Herriko balkoi eta leihoetan.
2020/04/10 - 12:48
Mendia: "Inork ez ditzala euskal herritarrak aukeratutako herrikoak sentiarazi"
Bestalde, Aberri Egunean ikurrinak jartzeko egindako deialdiarekin EAJk "abertzaleak ez direnak seinalatu" nahi dituela salatu du Carlos Iturgaizek.
2020/04/08 - 17:22
Aberri Eguna ospatzeko eta koronabirusarekin hildakoak gogoratzeko deia egin du EAJk
Euskal Herria eraikitzeko modurik onena "herritarrak zaintzea eta babestea" dela azpimarratu du Andoni Ortuzarrek.
2020/04/08 - 12:39
Podemos Euskadik irrintzia botatzeko deia egin du Aberri Egunerako
Ohar baten bidez, alderdi moreak Aberri Egunaren ospakizuna "inoiz baino gehiago, jendeari lotuta" egoteko gonbita egin du.
2020/04/06 - 20:21
EH Bildu, Euskal Herria Baterarekin, Aberri Egunean; EAJk bere ospakizuna egingo du
EH Bilduk eta EH Baik argazki mosaikoan parte hartzeko eta leiho eta balkoietatik kantatzeko eskatu diete herritarrei. EAJk, aldiz, bere ekitaldiak antolatuko ditu.