Aberri Eguna
2014/04/21 - 19:11
Sortu: 'Elkarbizitza bultzatzen duten diskurtsoek ez dute etorkizunik'
Prentsa oharra kaleratu du Sortuk, eta EAJk Aberri Egunean esandakoak izan ditu hizpide.
2014/04/21 - 17:40
Semperrek zuhurtziaz jokatzeko eta norabidea aldatzeko esan dio EAJri
Euskadiko PPren ordezkariak "elkar ulertzeko esparruak zabaltzea" eta "herritarren mesedetan zerbait lortzea" eskatu die jeltzaleei.
2014/04/20 - 16:55
Urizar: 'Erabakitzeko eskubidea herrien oinarri demokratikoa da'
Estatuek ezin dute herriek bere etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea 'oztopatu', Pello Urizarren arabera.
2014/04/20 - 10:16
Bilbo eta Iruñea, gaurko Aberri Egunaren bilgune nagusiak
EAJ Bizkaiko hiriburuko Plaza Barrian ari da egiten ekitaldi politikoa; Sortu, EA, Aralar, Alternatiba eta Abertzaleen Batasuna, Independentistak Sarearekin, Iruñean daude.
2014/04/19 - 18:13
Euskal Herri independentearen aldarria zabaltzea espero du LABek
LABeko idazkari nagusiak "kontrako bidea egitea" egotzi dio EAJri, aldebikotasunaren aldeko apustua egiteagatik.
2014/04/19 - 16:22
Euskal herritar guztiek Aberri Egunarekin bat egiteko animatu du EAJk
Jeltzaleek, Andoni Ortuzar buru izan dela, Gerra Zibilean hildako gudariak omendu dituzte Bizkargi mendian. Ikurriña jarri dute, eta meza ospatu dute haien omenez.
2014/04/19 - 16:07
Ortuzar: 'Siglak alde batera utzi, eta ospatu Aberri Eguna'
Jeltzaleek omenaldia egin diete Gerra Zibilean hildako gudariei, Bizkargi mendian (Bizkaia). Ikurrina igo eta meza ospatu dute haien omenez.
2014/04/19 - 14:58
Mintegi (EH Bildu): 'Zergatik ez dugu Aberri Eguna batera ospatzen?'
Joseba Egibarren ustean, Aberri Egunean ezberdintasun bakarra dago: ospatzen dutenak eta ez ospatzen ez dutenak.
2014/04/18 - 13:05
Urkullu: 'Espero dut egunen batean Aberri Eguna ofiziala izatea'
Lehendakariak esan du euskal herritar guztiek ospatzea nahi duela, nazionalistek zein ez nazionalistek, "euskal autogobernuan aurrera eginda".
2014/04/17 - 15:15
Madrilera begiratzeari utzita,'euskal bidea'ri ekiteko esan du Sortuk
Estatuarekin alde biko akordiorik lortzerik ez dela esan du Hasier Arraizek, eta ideia hori elikatzeak "etsipena" eragin dezakeela gaineratu.
2014/04/17 - 14:15
EAJk erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du aurtengo Aberri Egunean
'Euskadi Europara Begira' da aurtengo leloa, gaur egun "euskal herritarrok -nortasuna- aitortzea bilatzen dugulako". Ekitaldi nagusia Bilboko Plaza Barrian izango da, igandean.
2014/04/17 - 13:35
Aberri Egunaren ekitaldiak aurkeztu ditu Xabier Agirrek Gasteizen
Halaber, Aberri Egunaren bezperan, Gudan Zibilean hildako gudariak omenduko ditu Eusko Alderdi Jeltzaleak Bizkargi Mendian (Bizkaia).
2014/04/15 - 13:14
62 udalek euskal herritartasunaren aldeko mozioa onartu dute
Igandean Aberri Eguna ospatuko dutela eta, herritarrei "kale eta eraikinetan euskal sinboloak" ezartzeko deia egin dute.
2014/04/08 - 14:31
Larresoron eta Iruñean ospatuko da aurtengo Aberri Eguna
"Testuinguru politiko, ekonomiko eta sozial esanguratsu" batean egingo da ospakizuna, "herrien erabakitzeko eskubidearen eztabaida zabalik dago eta Europan eta Euskal Herrian", esan dute.
2013/03/28 - 13:06
Sortuk 'kateak apurtzeko deia' egin du Aberri Egunaren baitan
Ezker abertzaleko alderdi berriak “gaur egun Espainiak eta Frantziak gatazkaren aurrean erakusten duten blokeo, ukapen eta trabatze jarrera” deitoratu du