Ortuzar: 'Siglak alde batera utzi, eta ospatu Aberri Eguna'
Andoni Ortuzar EAJko EBBren presidenteak igande honetan Aberri Eguna ospatzeko deia egin du, "siglak eta alderdiak" alde batera utzi, eta "eraikitzen ari den euskal Aberri honi" topa egiteko.
EBBren presidentea Bizkargi mendian (Bizkaia) izan da gaur, jeltzaleek Gerra Zibilean hildako gudariei egin dieten omenaldian. Euskal gudariak gerran egindako borroka goraipatu du Ortuzarrek, eta "Askatasunaren eta Euskadiren alde” borrokatu zirela nabarmendu du. Ekitaldien artean, ikurrina igo eta meza bat ospatu dute gudarien omenez.
Ortuzarrek dei egin die herritar guztiei "siglak eta alderdiak gorabehera, bihar, edonon egonda ere, Aberri Eguna ospatu dezaten". Horrez gain,"eraikitzen ari garen aberri honi topa egiteko" eskatu du. "Hau da orduko gudari horiek nahi zuten aberria, eta guk ikusteko aukera izango dugu", gaineratu du.
Jeltzaleen buruak gogorarazi duenez, "70 urte baino gehiagoren ostean, lortu nahi zuten Euskadi hori bidea egiten ari da, eta eraikitzen ari gara".
Zure interesekoa izan daiteke
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek, presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri