Aberri Eguna
2016/03/23 - 12:08
Podemos Euskadi Aberri Eguna ospatu ala ez ari da aztertzen
Hala eta guztiz ere, "sekula ez" luke ospatuko "identitate edo nazionalismo ikuspuntutik", baizik eta "eskubideetan eta askatasunean" oinarritutako aberriaren prismatik.
2016/03/18 - 15:49
'Bai' izango da Aberri Eguneko 'gakoa'
Azken urteotan bezala, Iruñea aukeratu du Independentistak sareak Aberri eguna ospatzeko. 'Menpekotasunetik independentziara joateko eguna' izango dela nabarmen dute.
2016/03/07 - 21:15
Aberri Eguna inflexio puntua izatea eskatu du Independentistak sareak
"Dependentziatik independentziara" jauzi egiteko deia egin du mugimenduak.
2015/04/06 - 12:23
Rajoyk EAJri: 'Espero den aldaketa bakarra ETA desegitea da'
Rajoy gobernu independente baten presidentea da edo Bruselatik esaten al diote zenbateraino zorra izen behar duen? Subiranotasuna eta independentzia zalantzan jarrita daude", esan du Ortuzarrek.
2015/04/05 - 20:45
Aberri Eguna 'propaganda nazionalista hutsa' dela adierazi du UPyDk
Gorka Maneirok esan duenez, jeltzaleek 'atentzioa desbideratzeko' eta aberria goresteko baliatzen dute gaurko eguna.
2015/04/05 - 16:15
Ekonomiaren norabidea azpimarratu du lehendakariak Aberri Egunean
Ortuzar EBBko presidenteak esan du Euskadi Europan izar berri bat izango den ametsa duela eta elkarrekin lan egiteko gonbita egin du ezker abertzaleari.
2015/04/05 - 16:06
Euskal Herriaren subiranotasuna aldarrikatu du Independentistak sareak
Milaka lagunek hartu dute parte euskal estatuaren aldeko manifestazioan, Iruñean. Eurekin bat egin dute EH Bildu osatzen duten alderdiek.
2015/04/05 - 15:08
Independentistak: 'Independentzia da Euskal Herriaren aukera bakarra'
Txutxi Ariznabarreta Independentistak Sareko bozeramalearen ustean, "lehenago edo beranduago independentzia gure etorkizuna izango da. Hori argi izanda, onena lehenbailehen pausoak ematea litzateke".
2015/04/05 - 15:00
Aberri Eguna EAJren porrota da, Quirogaren ustez
Arantza Quirogak uste du jeltzaleek "segiziozaletasunez" bete dutela Bilboko Plaza Barria eta Aberri Eguna alderdiaren ospakizuna dela, ez duelako gizartearen errealitatea islatzen.
2015/04/05 - 14:43
'Autogobernuan aurrera egiteko garaia da', Urkulluren hitzetan
Aberri Egunaren harian Bilbon izandako ekitaldietan lehendakariak iragarri duenez, "huts egin duen autonomia-Estatu batetik estatu plurinazionalek osatutako Europa batera igaro behar dugu".
2015/04/05 - 14:00
Quiroga: 'Aberri Eguna EAJren porrotaren egiaztapena da'
PPko Euskadiko presidenteak esan duenez, jeltzaleek "ezin dituzte euskal herritarren borondateak batu". Quirogaren iritzian, EAJk "Ibarretxe Plana berriro egingo du, independentziara jotzeko asmoz".
2015/04/05 - 13:21
'Etnia batean oinarritutako herrialdeak' errefusatu ditu Mendiak
PSE-EEko idazkari nagusiak iragarri duenez, datorren urrian Eusko Legebiltzarrean lege-proposamena aurkeztu du, Lurralde Historikoen Legea (LTH) eta autogobernua "hobetzeko" asmoz.
2015/04/05 - 12:58
Ahal Duguk ez du Aberri Eguna ospatzen, 'mugimendu plurala' delako
Roberto Uriartek erabakitzeko eskubidea defendatu du, baina, bere ustean, independentzia "azken aukera" izan behar da, "konpontzeko modurik" ez dagoenean.
2015/04/05 - 10:22
ETAk dio badela herria, egitasmoa eta bidea askatasunerantz
Aberri Eguna dela eta, agiria kaleratu du ETAk. Oztopoen gainetik, gaurkoa ospatzeko eguna dela dio ETAk, herri honek bizirik segitzen duelako.
2015/04/04 - 21:11
Hauteskunde aurreko giroan ospatuko dute Aberri Eguna EAJk eta Bilduk
Jeltzaleak Bilbon bilduko dira, eta Europan aitorpena eskatzea izango dute helburu. Koalizio abertzalea, berriz, Iruñean izango da, eta "euskal Estaturako bidea" aldarrikatuko du.
2015/04/02 - 14:57
Garai erabakigarri baten hasiera dator 2015ean, EAJren aburuz
Itxaso Atutxak uste du hazkunde ekonomikoa datorrela. Estatus berri baten esperantza eta "Estatuaren estrukturen erreforma sakona" etorriko direlakoan dago.
2015/04/02 - 14:30
EAJ: '2015a aro inportante baten hasiera da euskal nazioarentzat'
Alderdi jeltzaleak Aberri Egunaren ekitaldia aurkeztu du, Bilboko Plaza Barrian.
2015/04/01 - 23:02
'Euskal Bidea' abian dagoela adierazi dute EH Bilduk eta EH Baik
Euskal Estatua "erritmo ezberdinetan" eraikitzeko apustua nabarmendu dute bi koalizioek Donostian egin duten agerraldi bateratuan.
2015/02/13 - 21:50
Independentistak sareak Iruñean ospatuko du berriro Aberri Eguna
Ekitaldi "parte-hartzailea" eta "irekia" izatea nahi du, Euskal Herria "modu librean eta demokratikoan" eraiki nahi dutenen bilgune.
2014/04/21 - 20:34
Kritikei erantzun, eta Estatutua ez dela betetzen salatu du Urkulluk
Facebook sare sozialean idatzi du Urkulluk, eta Estatuak Gernikako Estatutua ez duela betetzen salatu du.