Aberri Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aberri Eguna 'propaganda nazionalista hutsa' dela adierazi du UPyDk

Gorka Maneirok esan duenez, jeltzaleek 'atentzioa desbideratzeko' eta aberria goresteko baliatzen dute gaurko eguna.
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Artxiboko irudia: EiTB

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak adierazi duenez, Aberri Egunaren ospakizuna "propaganda nazionalista hutsa da existitzen ez diren nazioen buruz hitz egiteko eta atentzioa desbideratzeko".

"EAJk legegintzaldi honetan frogatu du ez dela gai herritarren arazo bakar bat ere konpontzeko, hala nola, langabezia, prekarietatea, desberdintasuna eta pobrezia. Ez dauka konponbiderik eta ezgaitasun handia erakusten du", salatu du.

Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan nabarmendu du gaurko eguna aberria goresteko baliatzen duela EAJk, baina ez duela balio herritarren arazo bakar bat ere konpontzeko.

Ildo horretan, EAJri aurpegiratu dio Aberri Egunean mendira joatea gai ukiezinei buruz hitz egiteko, masa berotzeko eta propaganda egiteko. "Horren aurrean, herritarren eskubideak defendatu behar ditugu", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X