'Autogobernuan aurrera egiteko garaia da', Urkulluren hitzetan
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, "autogobernuan aurrera egiteko garaia heldu da, eta huts egin duen autonomia-Estatu batetik estatu plurinazionalek osatutako Europa batera igaro behar dugu".
"Nazio bezala, gure erronka askatasuna izango da, herritar askek osatutako Euskadi askea, hain zuzen ere", esan du. Bestalde, Bakerako Planaren proposamenetan lan egiten jarraituko duela hitzeman du, "oinarri etikoan eta erabat legezkoan oinarrituta".
Aberri Egunaren harian Bilboko Plaza Barrian bildu dira jeltzaleak, 'Herriz Herri, Aberri!' lelopean, eta bertan hitzaldia eskaini du lehendakariak. Urkulluren ustez, aurten krisitik irtetzen hasi da Euskadi, eta 2016an "hazi egingo da" .
Zentzu horretan, Urkulluk azpimarratu duenez, "susperraldiaren oinarrien gainean ezarri dugu eredua". Halaber, datozen foru- eta udal-hauteskundeetan "humanismoan, ahaleginean eta nortasunean oinarritutako EAJren eredua zabaltzearen" alde agertu da, "haren etorkizunaren jabe den Euskadi eraiki ahal izateko".
Urkulluren aburuz, "aldaketa-unea bizi dugu Europan eta Estatuan", eta "autogobernuan aurrera egiteko unea da, huts egin duen autonomia-Estatu batetik estatu plurinazionalek osatutako Europa batera igarotzeko".
Horretarako, "Eusko Jaurlaritza lanean" ari dela iragarri du, "barne akordioa lotzeko, eta estatus politiko berria ituntzeko, gizarteak instituzio-akordioak berretsi ostean, euskal nazioak aitorpena lortu dezan, hazten jarraitzeko". "Hori da gure bide-orria", gaineratu du.
Ortuzarrek, ezker abertzaleari: 'Itxurakeriarik ez'
Bestalde, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak ere hitzaldia eskaini du ekitaldi berean, eta "itxurakeriak bertan behera uzteko" eta bake arloan "etxeko lanak egiteko" eskatu dio ezker abertzaleari, "EAJri kalte egiteko asmotan ibili beharrean".
Halaber, Ortuzarrek esan duenez, Mariano Rajoy Gobernuko presidentea ez da krisitik ateratzeko "kapitaina, Pescanovako kapitana, baizik, izoztuta utzi gaituelako".
EAEra itzulita, "Euskadi Europako zeruan izarra" izango dela azpimarratu du Ortuzarrek. Gainera, "bakerako bidean oztopoak ez jartzeko eta euskal herritarrek erabakitzen dutena errespetatzeko" eskatu dio Rajoyri.
Bestalde, ezker abertzaleari gogoratu dio "mahai gainean EAJren proposamen zehatza duela, bakean eta elkarbizitzan aurrera egiteko, etorkizunera begiratzen duen proposamena, alegia".
"Herrialdearen historian kapitulu berria idazteko prest dago EAJ, baina horretarako, aurrekoa ongi itxi behar da. Bakearen luma eta elkarbizitzaren tinta behar dugu", esan du. "Ez dut honi buruz gehiago hitz egingo, ez baitut nahi gehiegi hitz egiteagatik porrot egitea", azaldu du.
Hala ere, "herriarekin" ezin dela jolastu ohartarazi dio ezker abertzaleari. Hori dela eta, "politika horiarekin behin betikoz amaitzeko" eskatu dio, "inoiz baino gehiago helburu-politika behar baitugu".
"Astelehen honetan komunikabideetan argitaratuko dute: 'abertzaleek zatituta ospatu dute Aberri Eguna'. Nola da posible Bildurekin zerbait ospatzea, Gipuzkoako Batzar Nagusietan PPrekin bat egiten badu? Edo PSErekin eta UPyDrekin Eusko Legebiltzarrean? Zertan gara? Kolaborazio abertzalea nahiago dute, ala espainiarrekin EAJren aurka biltzea?", galdetu dio Ortuzarrek bere buruari.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.