Aberri Egunaren jatorria eta ospakizuna, gaur arte
Espainian Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten 1931ko apirilaren 14ean eta euskal abertzaletasunak garaiko pentsamendu askeagoa probestu nahi izan zuen kataluniarrek eta galiziarrek jada bazuten nazio mailako eguna izateko. "Diada", izan ere, 1889tik ospatzen da eta "Dia da Patria Galega" 1919tik.
Hala, 1932ko martxoaren 27an lehen Aberri Eguna antolatu zuen Eusko Alderdi Jeltzaleak Bilbon, Berpizkunde Igandean. 60.000 lagunek manifestazio egin zuten Lopez de Haro Kale Nagusitik Sabino Aranaren jaiotetxeraino. Urtebete lehenago, 1931an, berritua izan zen EAJren egoitza izateko eta Sabin Etxea izena jarri zioten.
Hurrengo urtean, 1933an, Donostian egin zuten ospakizuna eta Jose Antonio Agirre lehendakariak eta Telesforo Monzonek hitz egin zuten. 1934ean Gasteizen ospatu zen eta 1935ean Iruñean, baina izena aldatu behar izan zioten eta "Euzko Eguna" deitu, ospatu ahal izateko, Gobernuak eta Nafarroako eskuinak ez baitzuten egiten utzi nahi.
Jose Antonio Agirre 33ko Aberri Egunean hizketan Donostian (By FONDO FOTO CAR. RICARDO MARTIN -www.guregipuzkoa.net/photo/1023909, CC BY-SA 3.0)
36ko altxamendu militarraren ostean, Aberri Eguna debekatu egin zuten eta Ipar Euskal Herrian nahiz kanpoan, euskal diaspora bizi zen tokietan bakarrik ospatu ahal izan zuten publikoki (Ameriketan, Parisen...).
1964ra arte itxaro behar izan zen berriz ere Hegoaldean ospatu ahal izateko, modu ezkutuan bazen ere. Hala, erbestean zen Eusko Jaurlaritzak Gernikan deitu zuen Aberri Eguna, martxoaren 29an. 25.000 lagun bildu ziren eta Poliziak jendetza hori Gernikara iristea oztopatu nahi izan bazuen ere, ez zuten lortu. Poliziaren jazarpena ohiko bihurtu zen hurrengo urteetako Aberri Egunetan (1965ean Bergaran, 1966ean Gasteizen Jaurlaritzak deituta eta Irunen ETAk deituta, 1967an Iruñean, 1968an Donostian…)
1964ko Aberri Eguneran irudia, Gernikan. 2014ko "Aberri Eguna: Gernika 50 años" dokumentaletik hartutako argazkia.
Diktaduraren amaieran eta Trantsizioaren hasieran, alderdi abertzale guztiek eta abertzaleak izan ez arren, ezkerrekoak ziren alderdi guztiek ospatu zuten Aberri Eguna, 1975ean Gernikan, adibidez. Urten hartan ere atxiloketak egin zituen oraindik Poliziak.
Aberri Egunaren ospakizuna ez zen normaldu Franco hil zen arte. 1978ko martxoaren 27an Aberri Egun historikoa ospatu zen. Euskal Herriko 18 indar politikok deialdi bateratua egin zuten Hego Euskal Herriko lau hiriburuetarako eta 400.000 pertsona bildu ziren hainbat iturriren arabera (beste batzuk ondoko zifrak ematen dituzte: 100.000 lagun Bilbon, 70.000 Donostian, 40.000 Iruñean eta 20.000 Gasteizen). "Nafarroarentzat, Arabarentzat, Gipuzkoarentzat eta Bizkaiarentzat Autonomia Estatutua" eskatu zuten guztiek aho batez, "Euskal Herriko bizitza politikoaren normalizaziorako ezinbesteko tresna gisa".
Alabaina, hurrengo urtean errepikatuko zen azken aldiz batasun argazki hori. 1979an Bilbon Aberri Eguna elkarrekin ospatu ostean, PSE-PSOEk egun hau ospatzeari uztea erabaki zuen, eta hurrengo urtetik aurrera, alderdi abertzaleak banatuta ospatzen hasi ziren.
EAJk Bilbon ospatu izan du azken urteotan Aberri Eguna, eta Independentistak sare herritarrak, berriz, Iruñean 2012tik. Deialdi horrekin bat egin izan dute Sortuk, EAk, Aralarrek (desegin arte), Alternatibak eta Abertzaleen Batasunak.
Podemos Euskadi 2016ean hasi zen Aberri Eguna ospatzen. Donostian lehen urte hartan eta Bilbon geroztik.
Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak izan dira Bartzelonan independentziaren aldekoen eta eskuin muturreko jarraitzaileen artean
Istiluak izan dira, gaur arratsaldean, Diada egunean Bartzelonan egin den manifestazioan, independentziaren aldeko manifestarien eta eskuin muturreko talde ezberdinen artean. Esquadra Mossoek dispositibo zabala ezarri dute, eta hainbat unetan kargak ere izan dira.
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Lekunberrin, Irurtzunen eta Leitzan "izaera faxistako pintadak eta mehatxuak" agertu direla salatu dute EH Bilduk eta Geroa Baik
EH Bilduren arabera, pintadak "ia berdinak dira, ikur eta mehatxu nazi berberak dituzte". Geroa Baik, gorrotoaren aurrean, "bizikidetza, errespetu eta demokrazia gehiago" eskatu du.
Konstituzionalak atzera bota du Jaurlaritzak Estatuko Etxebizitza Legeari jarritako helegitea
2024an aurkeztu zuten helegitea, Iñigo Urkullu lehendakaria zen garaian, eta gobernukide zituen hiru sailburu sozialistek ez zuten babestu urrats hori. Gaur, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak txalotu egin du erabakia.
Melgosak ez du baztertzen Ceutatik adingabe migratzaileak Euskadira ekartzea, baina ohartarazi du "dagokiguna baino gehiago" hartzen ari garela
Eusko Jaurlaritzako sailburuak esan du adingabeen harrera-sarea "tentsiopean" dagoela, eta lehentasuna orain Euskadin daudenak artatzea dela, "etorriko direnak" baino lehen.
Hezkuntza Sailak irakurmena indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorioetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.