Abokatuak
2024/08/22 - 12:25
Jagoba Luengas, abokatu laboralista: "Enpresaren batek zirrikitua baliatu dezake kaleratzeak proposatzeko"
Abokatu laboralistaren esanetan, senideak zaintzeko baimena edota ordutegia moldatzea eskatzen duten langileak babesik gabe uzten dituen aldaketa "errata" bat izan da. Kaleratzea epaitegietan salatuz gero, epaileak kaleratzea deuseza dela ebatzi dezakeela uste du, epailearen arabera.
2024/05/15 - 15:02
Indarkeria matxistaren biktimentzako doako arreta juridikoa haurrei eta desgaitasuna dutenei ere zabaldu zaie
Eusko Jaurlaritzak bermatu nahi du biktimek informazioa eta laguntza juridiko espezializatua jasoko dutela.
2023/12/18 - 18:32
Lointek Gernika taldeko abokatuak onartu du klubak egindakoa ''ez dela nahikoa izan''
Lointek Gernika taldeko abokatu Juan Carlos Soto del Castillok aitortu du azarora arte entrenatzaileak kontatutako informazioa baino ez zutela.
2023/05/16 - 10:07
Albiste izango dira: Elikaduraren etorkizuna, trantsizio energetikoa eta epaileen greba aurreko azken bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/05/15 - 17:56
Justizia kolapsatzear dagoela ohartarazi dute abokatuek
Justizia arloko hilabeteetako grebek eta protestek herritarren eskubideak eta abokatuen ekonomia kaltetu dituzte.
2023/05/09 - 21:47
Notarioek online zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte
EBko zuzentarauen transposizioari buruzko Legeari esker, sei hilabetetan online egin ahal izango dira egintzak eta kontratuak, notariotzara joaterakoan bermatzen den segurtasun juridiko berarekin.
2023/01/11 - 15:32
Abokatuek diote baliabide gehiago behar direla genero indarkeria kasuak behar bezala lantzeko
Borja Vigo abokatu penalista da eta 2004. urtetik, genero-biolentzia kasuetan aditua. Denbora horretan, argi geratu zaio lehen zailtasuna salaketarik jarri nahi ez duten biktimena dela.
2022/11/21 - 16:15
Angel Bozak, Manada auziko bost zigortuetako batek, zigorra 15 urtetik 13 urtera jaistea eskatu du
2016ko sanferminetako talde bortxaketagatik bost zigortuetako bat izan zen. "Bai bakarrik da bai" lege berria indarrean sartu ostean, kartzela zigorra jaistea eskatu du.
2022/11/17 - 14:59
Uriarte: "Zigortuen abokatuek kondena berrikusteko eskatzen dute, bezeroentzat onuragarriagoa delakoan"
Bilboko epaile dekanoak argitu du oraingoz ez dutela helegiterik jaso, baina aurreikusi du berrikusteak egongo direla. "Bildu egingo gara, berrikuspenak espero baititugu", iragarri du.
2022/11/17 - 11:16
La Manada auziko abokatua helegitea prestatzen ari da bost zigortuetako bati zigorra jaistea eskatzeko
"Bai bakarrik da bai" lege berriak Angel Bozaren zigorra urtebete murriztea ekar dezake. Sanferminetako talde bortxaketagatik 15 urteko kartzela zigorra ezarri zioten beste lau lagunekin batera.
2022/11/13 - 14:21
PCEren mendeurrena dela-eta Correosek atera behar zuen seilua bertan behera uztea lortu du ultraeskuinak
Zigiluaren emisioa behin-behinean geldiarazi du epaile batek Abogados Cristianos elkarteak eskatuta. Willy Toledo aktorea "Jainkoa eta Ama Birjina iraintzeagatik" epaitegietara eraman zuen elkarte bera da.
2022/11/07 - 11:18
Ana Quintana: ''Akusatuaren aurkako nahikoa froga daude''
Akusazio partikularraren abokatua den Ana Quintanak Jesus Mari Barandaren ustezko hiltzaileak deklaratu baino minutu batzuk lehenago adierazi duenez, "errugabetasun-presuntzioaren printzipioa indargabetzeko nahikoa froga daude; bestela, ez ginateke hemen egongo".
2022/11/03 - 14:56
Noraino hel daiteke epaile bat pertsona-izen bat erabakitzean?
Olga Rodriguez abokatuak azaldu du zer gertatzen den epaile batek erabakitzen duenean jaioberri bati ezin zaiola jarri gurasoek proposatutako izena.
2022/06/06 - 21:38
Espetxean sartu dute Miguel Alonso Belza abokatua bikotekide ohiari tratu txarrak emateagatik
Miguel Alonso Belzari zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, bikotekide ohiari hainbat aldiz eraso egin izana leporatuta. Abokatu donostiarra indarkeria matxista kasuetan espezializatua da eta Nagore Laffageren familiaren abokatua izan zen.
2022/04/22 - 16:06
13/13 sumarioan auzipetutako abokatuen auzia artxibatzeko eskatu dute hainbat sindikatuk
Prozedura artxibatzeko eskatu dute Bilbon egindako elkarretaratzean, "prozesuaren irregulartasunengatik" eta epaitutako pertsonak ez ezik "bakearen eta bizikidetzaren alde egin duen euskal gizarte osoa" ere kondenatu duelako.
2022/04/13 - 19:11
Bilboko epaitegi batek 26 asteko amatasun baimena aitortu dio semea bakarrik hezitzen ari den ama bati
Konkretuki, jaiotze eta zaintzako 16 asteez gain, beste 10 astez gozatzeko eskubidea aitortu dio, bi gurasoko familiekiko diskriminazioa saihesteko.
2022/04/13 - 14:16
Hiru urteko kartzela zigorra onartu du Agorretan txirrindulari bat harrapatu eta hil zuen gidariak
Aldeek akordioa lortu dute eta ez da espetxean sartuko. Bost minutu iraun duen epaiketan, 80 urteko gizonak barkamena eskatu dio Carlos Miranda zenaren familiari.
2022/04/13 - 09:00
Estatuko Abokatutzak helegitea aurkeztuko du Atristain aske uztea agindu zuen Estrasburgoko epaiaren aurka
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez ebatzi zuen Espainiak epaiketa justua izatea eragotzi ziola Xabier Atristaini, inkomunikazio aldian ez ziolako utzi konfiantzazko abokatu bat aukeratzen.
2022/04/09 - 21:31
13/13ko epaiak "bakea oztopatzen" duela salatu dute bi manifestaziok, Bilbon eta Donostian
Milaka pertsonak manifestazioa egin dute Auzitegi Nazionalak 13/13 auzian igorritako epaiaren aurka. Arantza Zulueta abokatuari 7 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta 3 eta 4 arteko espetxe zigorrak, beste hiru letraduri.
2022/04/06 - 14:07
13/13 auziko defentsek Gorenera joko dute, epaiak "giza eskubideak urratu" dituela ulertuta
Auzitegi Nazionalak zigortutako lau akusatuen abokatuek uste dute epaiak "CNIren parte hartze iluna, torturak, miaketa irregularrak eta 'Non bis in idem' printzipioa (egitate beragatik birritan ez epaitzea) balioztatzen" dituela.