Europar Batasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Notarioek online zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte

EBko zuzentarauen transposizioari buruzko Legeari esker, sei hilabetetan online egin ahal izango dira egintzak eta kontratuak, notariotzara joaterakoan bermatzen den segurtasun juridiko berarekin.
Notarioek online zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte. Argazkia: Pixabay.
Notarioek online zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte. Argazkia: Pixabay.

Notarioek online zerbitzuak eskaini ahal izango dituzte Europar Batasuneko zuzentarauen transposizioari buruzko Legeari esker, Notariotzaren Kontseilu Nagusiak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Beraz, sei hilabeteren buruan online egintzak eta kontratuak egin ahal izango dira notarioaren aurrean, notariotzara joaterakoan bermatzen den segurtasun juridiko berarekin.

Horretarako, dokumentuak baimentzeko eta sinatzeko, bideokonferentzia eta sinadura elektroniko kualifikatua erabiliko dira. Kontseiluaren kalkuluen arabera, urtean 3 200 000 dokumentu baino gehiago baimendu eta sinatuko litzateke online.

Online sinatu ahal izango diren dokumentuak honako hauek izango dira: sozietate-egintzak, merkataritza-polizak, hainbat notario-ahalorde mota, ordainketa-gutunak, bermeen ezereztea, legitimazio-testigantzak, epidemia-egoeran dauden testamentuak eta, kasu batzuetan, adiskidetzeak eta egintza eta negozio juridikoak.

Gainera, araudi berri horrekin, notarioek notario-agirien kopia elektroniko baimenduak eman ahal izango dizkiete herritarrei eta enpresei. Azkenik, notario aurrean sozietate mugatuak ere era litezke bide horretatik.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X