Abortoa
2023/02/07 - 10:16
Abortuaren gaineko eztabaida hasiko du Konstituzionalak, abstentzioak eta errekusazioak tarteko
Konstituzionala berritu zutenetik bertan egingo duten lehen saio garrantzitsua asteazkenean hasiko da, aurreikusi dutenez; izan ere, gaurkoan abstentzioei eta errekusazioei heldu nahi diete.
2023/01/17 - 11:59
Gaztela eta Leongo abortuaren protokoloa Justiziaren aurrera eramateko bidea zabaldu du Espainiako Gobernuak
Abortuaren Legea urratu dezaketen neurrien aurreko Juntaren gaitasun ezari buruzko errekerimendua egingo du Ministroen Kontseiluak. Voxek, bere aldetik, protokoloa betetzen ez bada, Gaztela eta Leongo Gobernua uzteko mehatxua egin du.
2023/01/17 - 10:59
Laura Garrido, abortuaz: “Argi gelditu da PPren jarrera, lege bat indarrean dago eta aplikatu egingo da"
Gaztela eta Leongo abortuaren protokoloak sortutako polemikaren harira, Laura Garrido Euskadiko PPko idazkari nagusiak Vox alderdiari aurpegiratu dio gai interes elektoralerako erabiltzea.
2023/01/16 - 15:48
Medikuak eta emakumeak ez direla ezertara behartuko esan du Gaztela eta Leongo presidenteak
Fernandez Mañuecok agerraldia egin du abortuaren aurkako planak sortutako eztabaidaren harira. Gobernukide duen VOXek, ordea, berretsi egin du osasun langileek protokolo guztiak bete beharko dituztela.
2023/01/16 - 13:29
Garcia-Gallardo (Vox) tematuta: "Medikuek derrigorrez bete beharko dute abortuaren aurkako protokoloa"
Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek Gaztela eta Leongo Gobernuari ohartarazi dio ez duela "atzerapauso bakar bat" onartuko emakumeen eskubideen defentsan.
2023/01/15 - 22:55
Abortuak saihesteko araurik ez onartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leoni
Pedro Sanchezen Gobernuak adierazi du ordenamendu juridikoaren mekanismo guztiak erabiliko dituela emakumeen abortatzeko eskubidea defendatzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzetan. Gaztela eta Leonek haurdunei protokoloa aplikatzeko autonomia defendatu du.
2023/01/15 - 21:30
Espainiak Gaztela eta Leoni ohartarazio dio Justiziara joko duela abortuaren kontrako neurriak ezartzen baditu
Ostegunean Voxeko presidente ordeak iragarri zuen moduan, Gaztela eta Leongo gobernuak bihartik aurrera abortuaren kontrako neurriak jarriko ditu martxan. Moncloak, ordea, haurdunaldia borondatez eteteko araudia zehatz-mehatz errespetatu ezean, tresna legal guztiak erabiliko dituela adierazi du.
2023/01/13 - 15:42
Gaztela eta Leongo Gobernuak abortuaren kontra ezarri nahi duen neurri batek kritika andana eragin du
Voxek Gaztela eta Leonen ezarri nahi duen arau polemikoak abortatu nahi duten emakumeei euren fetuen bihotz taupadak entzutea eskaintzea ezarri nahi du, abortatzeko asmoa bertan behera utz dezaten helburuarekin.
2022/12/15 - 16:39
16 eta 17 urteko adingabeei guraso baimenik gabe abortatzea ahalbidetzen dien erreforma onartu du Kongresuak
PPk, Voxek eta Ciudadanosek kontrako botoa eman dute. Horrela, Kongresuak Espainiako Gobernuko Berdintasun Ministerioak bultzatutako erreforma baimendu du; 2010ean onartu zuten testua, eta orain, Senatuan jarraituko du tramitazioak.
2022/12/15 - 10:16
Kongresuak gaur onartuko du 16-17 urtekoei gurasoen baimenik gabe abortatzeko aukera emango dien erreforma
Kongresuaren babesa jaso ondoren, abortuaren erreformaren tramitazioak aurrera jarraituko du Senatuan.
2022/11/06 - 16:07
Abortuak zatiketa handia eragiten du estatubatuarren artean; gai garrantzitsua izango da hauteskunde hauetan
Hauteskunde hauetan abortu eskubidearen etorkizuna ere jokoan dago Estatu Batuetan. Auzitegi Gorenak abortuaren legedia estatuen esku utzi zuenetik, 15 estatutan debekatu edo mugatu dute abortatzea. Gaiak zatiketa handia eragiten du herritarren artean, eta New Yorkeko klinika baten ikusi dugu hori.
2022/10/14 - 21:34
EAEko Auzitegi Nagusiak Gasteizko klinika baten aurrean otoitz egiteko baimena eman die abortuaren aurkakoei
Hala, baliogabetu egin du Ertzaintzaren ebazpen bat, eta, ondorioz, Gasteizko klinika baten aurrean otoitz egiten duten abortuaren aurkako batzuek ez dute izango zertan lekualdatu klinikatik 80 bat metrora.
2022/10/07 - 21:03
Donostiako epaile batek abortuaren aurkako protestak Askabide klinikatik gertu egitea debekatu du
Hain zuzen, debekua da protestak klinikatik ehun metrora baino gutxiagora egitea. Kautelazko neurria da, eta horren funtsa da abortatzera joaten diren emakumeek jazarpena pairatzen dutela elkarretaratzean dauden pertsonen aldetik.
2022/10/06 - 10:35
Trans legea eta abortuaren erreforma eztabaidagai Kongresuan
Angela Rodriguez Estatuko Berdintasun idazkariak asteon esan duenez, gaurko eztabaida "zarata handirik gabe" igarotzea espero du, eta herritar guztien "eskubideak bermatzen jarraitzeko" itxaropena agertu du.
2022/10/06 - 09:24
Albiste izango dira: Trans eta Abortuaren legeak, bilkura Legebiltzarrean eta Literaturako Nobel Saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/04 - 23:15
Abortuaren aurkako kontzentrazioak itzuli dira euskal kliniken aurrean, legez debekatuta egon arren
Duela hilabete batzuetatik hona, lege berri batek espresuki debekatzen ditu horrelako elkarretaratzeak, klinika horietara joaten diren emakumeen eta haien profesionalen aurkako jazarpen-modutzat hartzen baitira. Gaur Ertzaintzak esku hartu behar izan du.
2022/09/21 - 12:36
Hurrengo eguneko pilula doakoa izango da emakume guztientzat frantziar Estatuan
Xedapena 2023 Gizarte Segurantzako aurrekontuetan jasoko da, eta gaur egungoa zabalduko du. Egun, adin txikiko neskek eska dezakete doan eta errezetarik gabe pilula hori.
2022/08/30 - 13:45
Baimenik gabeko abortua 16 urtetik aurrera, doako pilula eta hilerokoagatiko bajak, Abortuaren Legearen gakoak
Ministroen Kontseiluak asteartean onartu du Berdintasun Ministerioak bultzatutako Sexu Osasunari buruzko Legearen erreforma. Orain Parlamentuan eztabaidatu beharko da.
2022/08/03 - 22:45
Kansasek abortuaren alde bozkatu du
Kansas estatu kontserbadorean herritarrek abortatzeko eskubidea defendatu dute, errepublikanoek nahi zutenaren kontra. Auzitegi Gorenak abortu eskubide federala bertan behera utzi ostean, AEBetan egiten den horrelako lehen erreferenduma izan da.
2022/07/09 - 16:36
Abortua babesteko dekretu presidentziala sinatu du Joe Bidenek
Bi aste igaro dira Auzitegi Gorenak abortatzearen kontrako epaia argitaratu zuenetik, eta, ezer ez egiteagatik kritika ugari jaso ostean, Joe Biden presidenteak dekretu bat sinatu du abortatzeko pilulak lortzeko erraztasunak emateko eta abortatzen dutenen pribatutasuna areagotzeko.