Abortoa
2022/10/06 - 10:35
Trans legea eta abortuaren erreforma eztabaidagai Kongresuan
Angela Rodriguez Estatuko Berdintasun idazkariak asteon esan duenez, gaurko eztabaida "zarata handirik gabe" igarotzea espero du, eta herritar guztien "eskubideak bermatzen jarraitzeko" itxaropena agertu du.
2022/10/06 - 09:24
Albiste izango dira: Trans eta Abortuaren legeak, bilkura Legebiltzarrean eta Literaturako Nobel Saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/04 - 23:15
Abortuaren aurkako kontzentrazioak itzuli dira euskal kliniken aurrean, legez debekatuta egon arren
Duela hilabete batzuetatik hona, lege berri batek espresuki debekatzen ditu horrelako elkarretaratzeak, klinika horietara joaten diren emakumeen eta haien profesionalen aurkako jazarpen-modutzat hartzen baitira. Gaur Ertzaintzak esku hartu behar izan du.
2022/09/21 - 12:36
Hurrengo eguneko pilula doakoa izango da emakume guztientzat frantziar Estatuan
Xedapena 2023 Gizarte Segurantzako aurrekontuetan jasoko da, eta gaur egungoa zabalduko du. Egun, adin txikiko neskek eska dezakete doan eta errezetarik gabe pilula hori.
2022/08/30 - 13:45
Baimenik gabeko abortua 16 urtetik aurrera, doako pilula eta hilerokoagatiko bajak, Abortuaren Legearen gakoak
Ministroen Kontseiluak asteartean onartu du Berdintasun Ministerioak bultzatutako Sexu Osasunari buruzko Legearen erreforma. Orain Parlamentuan eztabaidatu beharko da.
2022/08/03 - 22:45
Kansasek abortuaren alde bozkatu du
Kansas estatu kontserbadorean herritarrek abortatzeko eskubidea defendatu dute, errepublikanoek nahi zutenaren kontra. Auzitegi Gorenak abortu eskubide federala bertan behera utzi ostean, AEBetan egiten den horrelako lehen erreferenduma izan da.
2022/07/09 - 16:36
Abortua babesteko dekretu presidentziala sinatu du Joe Bidenek
Bi aste igaro dira Auzitegi Gorenak abortatzearen kontrako epaia argitaratu zuenetik, eta, ezer ez egiteagatik kritika ugari jaso ostean, Joe Biden presidenteak dekretu bat sinatu du abortatzeko pilulak lortzeko erraztasunak emateko eta abortatzen dutenen pribatutasuna areagotzeko.
2022/07/06 - 13:49
El Salvadorko Justiziak 50 urteko espetxe zigorra ezarri dio emakume gazte bati abortatzea egotzita
Aurrekaririk gabeko gertaera da, izan ere, lehen aldia da gehienezko zigorra ezarri dutela. El Salvador munduko herrialde murriztaileetako bat da abortuari dagokionez, eta, sarritan, haurdunaldia etetea homizidio akusazioen sorburu izaten da.
2022/06/27 - 23:06
AEBko 36 milioi emakumek ezingo dute abortatu bizi diren tokian eta abortu klandestinoek gora egingo dute
AEBko 36 milioi emakumek ezingo dute abortatu bizi diren tokian, eta askok ez dute aukerarik izango beste estatu batzuetara joateko. Adituek diote abortu klandestinoek gora egingo dutela, eta kezka ez da baretu kalean.
2022/06/26 - 23:02
Abortuaren eta eutanasiaren aurkako manifestazioa egin dute Madrilen
Bizitzaren aldeko taldeen deialdian, Jaime Mayor Oreja Barne ministro ohia, Maria San Gil Euskadiko Alderdi Popularreko burua eta Voxeko ordezkariak ere izan dira. Manifestariak pozik azaldu dira abortatzeko eskubidearen babesa bertan behera utzi duen Estatu Batuetako Gorenaren ebazpenarekin.
2022/06/26 - 16:34
Abortuen klinikak ixteak arriskuan jarriko ditu milioika emakume AEBetan
Dagoeneko, AEBetako bederatzi estatu errepublikanok debekatu dute abortua; beste 20tan neurri murriztaileak espero dira. Adituen esanetan, abortuaren debekuak 36 milioi emakumeri eragingo die, eta ondorio larriak izango ditu zaurgarrienentzat.
2022/06/26 - 13:04
Herrialde osoan aborturako eskubidea babesteko eskatu diote senatari demokratek Joe Biden presidenteari
Aborturako eskubidea babesteko "ausardiaz ekiteko" eskatu dio 33 senatari demokratek osatutako talde batek AEBko presidenteari. "Euren amek eta amamek baino eskubide gutxiago dituzte orain gure seme-alabek eta ilobek", deitoratu dute.
2022/06/25 - 16:52
Ugaritu egin dira abortu librearen aldeko protestak, Estatu Batuetako 70 hiri ezberdinetan
Protestarik jendetsuenak hiriburuan izan dira, erabakia hartu den gunean bertan. 50 urteren ostean, babes konstituzionalik gabe utzi du Gorenak abortua. Haserrea eta etsipena nagusitu dira azken orduotan.
2022/06/25 - 12:43
Manifestazio jendetsuak izan dira AEBn, abortu-eskubidearen babes federala baliogabetzearen kontra
Protesta handienetariko bat Washingtonen izan da, Gorenaren egoitza parean. Bertan bildutakoek orduak eman dituzte "Nire gorputza, nire erabakia" eta "Auzitegia abortatu dezagun" bezalako leloak oihukatzen. Litekeena da AEBko 26 bat estatutan aborturako eskubidea murriztea nahiz debekatzea.
2022/06/25 - 12:20
AEBko bederatzi estatuk debekatu dute abortua, Gorenaren erabakitik ordu gutxira
Alabama, Arkansas, Kentucky, Luisiana, Misuri, Oklahoma, Hego Dakota, Utah eta Wisconsin dira abortua debekatu dute estatuak. Guztira, 23 estatuk har dezakete bide hori. Aitzitik, beste 17k abortu eskubidea errespetatako dutela defendatu dute.
2022/06/25 - 01:56
Ameriketako Estatu Batuentzako eta Auzitegi Gorenarentzako "egun tristea" dela uste du Bidenek
Donald Trump, aldiz, pozik azaldu da ebazpenarekin: "Jaungoikoaren erabakia da". Macronek emakume estatubatuarrei elkartasuna adierazi die. Sanchezek ohartarazi duenez, konkista sozialak "beti daude arriskuan". "Mundu guztiko emakumeentzako egun oso tristea da", ziurtatu du Monterok.
2022/06/25 - 00:52
Zer suposatzen du AEBko Auzitegi Gorenaren abortuari buruzko erabakiak?
Abortatzeko eskubidea babesik gabe uzteko estatubatuar Gorenaren erabakiak izan ditzakeen ondorioak aztertu ditugu.
2022/06/24 - 22:31
Abortu eskubidea indargabetu du AEBko Gorenak, eta 13 estatu errepublikanoetan berehala aplikatuko da
Protestek eztanda egin dute. Auzitegi Gorenak abortatzeko eskubide konstituzionala indargabetu du. Susmatzen zena gaur baieztatu da. Milaka herritar atera dira kalera, eta batzuek neurria ospatu badute ere, herrialde osoan zehar protestak zabaldu dira.
2022/06/24 - 22:22
Amaia Uribe: 'Auzitegi Gorenak abortuaren inguruan hartutako erabakiak herrialdea bitan banatu du'
50 urte atzera egin dute AEBek. Auzitegi Gorenak atzera bota du abortatzeko eskubide konstituzionala. Orain eskubidea estatu bakoitzaren menpe geratuko da, eta estatuen erdietan eskubidea mugatu edo indargabetu egingo dela uste da. Erabakiak herrialdea bitan banatu du.
2022/06/24 - 20:08
Ehunka pertsonak manifestazioa egin dute AEBko Auzitegi Gorenaren aurrean, abortuari buruzko ebazpenaren aurka
Ehunka pertsona bildu dira Amerietako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenaren egoitzaren aurrean, Washingtonen, gorteak abortatzeko eskubidea baliogabetzeko hartutako erabakiaren aurka protesta egiteko.