Albiste izango dira: Trans eta Abortuaren legeak, bilkura Legebiltzarrean eta Literaturako Nobel Saria
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 6, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Trans eta Abortuaren legeak Kongresuan: Trans Legea eta Abortuaren Legea Kongresuan aztergai izango dituzte, PPk eta Voxek aurkeztutako emendakinen ondorioz. Saioa 09:00etan hasiko da.
- Osoko bilkura Legebiltzarrean: 09:30etik aurrera, ohiko Osoko Bilkura hartuko du Eusko Legebiltzarrak. Eztabaidagai izango dituzten gaien artean, Elkarrekin Podemos-IUk sexu eskubideen inguruan aurkeztutako ekimen legegile bat eta EH Bilduk garraio publikoaren doakotasunaren inguruan aurkeztutako beste bat daude. Saio osoa eskainiko du eitb.eus atariak zuzenean.
- Literaturako Nobel Saria: Suediako Akademiak gaur jakinaraziko du Literaturako Nobel Saria 2022 nork jasoko duen. Akademiako ordezkariek 13:00etan egingo duten agerraldian esango dute saridunaren izena.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Azken hamar urteetako esportazioen irailik onena izan dela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan