erdialdeko amerika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

El Salvadorko Justiziak 50 urteko espetxe zigorra ezarri dio emakume gazte bati abortatzea egotzita

Aurrekaririk gabeko gertaera da, izan ere, lehen aldia da gehienezko zigorra ezarri dutela. El Salvador munduko herrialde murriztaileetako bat da abortuari dagokionez, eta, sarritan, haurdunaldia etetea homizidio akusazioen sorburu izaten da.

Justizia salvadortarrak 50 urteko kartzela zigorra ezarri dio 19 urterekin abortatu zuen emakume bati. Aurrekaririk gabeko gertaera da, izan ere, lehen aldia da gehienezko zigorra ezarri dutela duela bi hamarkada baino gehiago debekatu zenetik haurdunaldia edozein baldintzaren pean etetea.

2020ko ekainean gertatu zen; Lesli Ramirez komunera joan zen orduan, erditzen hasia zela jakin gabe. "Zerbait irteten zitzaidala sentitu nuen", kontatu du gazteak. Hala jakinarazi du Abortuaren Despenalizaziorako Herri Elkarteak, eta gaineratu du Leslik ez zekiela zer gertatzen ari zitzaion.

Laguntza eskatu ondoren, senideek eta auzokideek Poliziari deitu zioten, eta gaztea ospitalera joan zen lehenbizi, eta kartzelara gero. Izan ere, ezin izan zuen lehen bistara joan -behin-behineko kartzelaldia ezarri zioten bertan-, "larrialdi obstetrikoak" eragindako osasun arazoak zituelako oraindik, Elkarteak azaldu duenez.

Ekainaren 29an amaitu zen prozesua lehen instantzian 50 urteko espetxe zigorrarekin. Elkarteak helegitea aurkeztuko duela iragarri du, eta zalantzan jarri du prozesua. Esate baterako, epaileak erabilitako argudioetako bat seinalatu du: "Amak seme-alaben babes-iturri dira bizitzako edozein egoeratan, eta zu ez zinen izan".

Era berean, deitoratu du ez zituztela kontuan hartu defentsak aurkeztutako frogetako batzuk, gaztearen familia-egoerari buruzkoak, adibidez. Hain zuzen ere, zazpi neba-arrebaren arteko hirugarrena da muturreko pobrezian bizi den eta hezkuntza baliabiderik ez duen familia batean.

"Emakume pobretuak larrialdi obstetrikoengatik zigortzen dituen El Salvadorko historia tristeko orrialdea ixten saiatu gara, baina estatu salvadortarrak, beste behin, anker jokatzen jarraitu du defendatzeko eskubiderik zein baldintzarik izan ez duten emakumeekin", tamaldu du Morena Herrera Abortuaren Despenalizaziorako Herri Elkarteko buruak.

El Salvador munduko herrialde murriztaileetako bat da abortuari dagokionez, eta, sarritan, haurdunaldia etetea, borondatezkoa zein ez, homizidio akusazioen sorburu izaten da. Nayib Bukeleren Gobernuak ez dauka epe motzera legerian aldaketarik egiteko asmorik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X