Abortoa
2022/05/15 - 12:44
Milaka emakume AEBko kaleetan, aborturako eskubidearen aldeko aldarrian
"Bans off our bodies" (debekuak gure gorputzetik kanpo) lelopean, 430 bat manifestazio izan dira AEBn. Gorenaren zirriborroa onartuz gero, 26 Estatuk debekatuko lukete abortua.
2022/05/14 - 15:05
Alokairuko sabelak "zigortzen" dituen atala abortuaren legetik kentzeko eskatu dute
Gure Umeen Ametsak elkarte bizkaitarrak atal hori lege erreforma proiektu berritik ateratzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Izan ere, salatu duenez, praktika horretara jo duten familiak "kriminalizatu eta estigmatizatu" egiten ditu.
2022/05/13 - 18:46
Hileko mingarrien bajak ez du egun mugarik eta gutxieneko kotizaziorik izango, eta Estatuak ordainduko du
Bajak lehen egunetik Gizarte Segurantzak ordainduko ditu, ez enpresak; eta ez dute gutxieneko kotizaziorik eskatuko. Gainera, bajak ez du egun kopuru zehatzik aurreikusten, emakume bakoitzak behar dituenak baizik.
2022/05/12 - 23:12
Azken orduko ika-mikak Espainiako Gobernuan, abortuaren erreforma onartzeko
Hileko mingarri batengatik baja hartzeko aukera aurreikusten du Berdintasun eta Osasun ministerioek adostutako aurreproiektuak, baina Escriva ministroak "eztabaidan" dagoen neurria dela uste du.
2022/05/12 - 12:06
Abortatzeko guraso baimena kentzeak ez zuen abortu gehiago eragin, Landaidak gogorarazi duenez
2015ean egindako txosten bati egin dio erreferentzia Emakundeko zuzendariak abortu legearen aurreproiektuaren lehen balorazio "positiboa" egiteko. Dena den, zehaztu du Jaurlaritzak ez duela zirriborroa eskuratzerik izan.
2022/05/12 - 08:55
AEBko Senatuak atzera bota du abortu eskubidea bermatzeko lege proiektua
Ekimenak aldeko 60 boto behar zituen Senatuan eztabaidatzen hasi ahal izateko. Bozketan, 49 senatarik alde bozkatu dute eta 51k, ostera, kontra. Senatari demokrata batek aurkako botoa eman du.
2022/05/11 - 20:28
Hauek dira abortuaren legearen zirriborroak aurreikusten dituen berritasunak
16 eta 17 urteko emakumeek gurasoen baimenik gabe abortatu ahalko dute. Gainera, hileko mingarriak dituztenek baja eskatu ahalko dute, eta emakumeen higiene produktuek % 0ko BEZa izango dute, betiere zirriborroak aurreikusitakoaren arabera.
2022/05/11 - 14:58
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko du gurasoen baimena kenduko duen abortuaren legearen aurreproiektua
Aurreikuspenen arabera, testuak osasun publikoan haurdunaldia borondatez eten ahalko dela bermatuko du, eta gurasoen baimena izatearen beharra kenduko die 16 eta 17 urteko adingabeei.
2022/05/08 - 11:45
Abortoaren aurkako plataformak deitutako manifestazioa debekatu dute Donostian
Askabide klinikaren aurkako protesta deitu zuen, atzo Donostian, "Otoitz egitea ez da delitu" plataformak, horretarako baimenik ez zuen arren. Ertzaintzak debekatu egin zien bilkura egitea. Talde feministek ere deitu zuten protesta, eta horiek bai, bilkura egin zuten, aborto eskubidearen alde.
2022/05/07 - 22:48
Apirilaren 14tik, delitua da abortatzera doazen emakumeak eta kliniketako langileak jazartzea
PP eta VOX alderdiak kenduta, gainontzeko guztien babesarekin atera zen aurrera Lege Organikoa. Epaileek nola jokatuko zain, kliniketan itxaropentsu hartu dute aldaketa, abortatzera doazen emakumeei gune seguru bat bermatzea beharrezkoa delako.
2022/05/04 - 12:23
Abortatzeko eskubidearen defendatzaileak kalera atera dira AEBn, Gorenaren erabakia salatzeko
Auzitegi Gorenaren epaiaren zirriborro baten filtrazioak asaldatuta, herrialdeko hainbat puntutan egin dituzte protestak. Izan ere, lege horre aurrera eginez gero, 1973tik indarrean dagoen abortuaren babesa ezabatuko litzateke, eta estatuei haurdunaldia etetea debekatzeko aukera emango lieke.
2022/05/04 - 10:58
Abortuaren aldeko milaka manifestari kalera atera dira Estatu Batuetan
Milaka pertsona kalera atera dira Politico albiste-atariak filtratu duen Auzitegi Gorenaren bozketa sekretuaren aurka. Aurrera aterako balitz, abortu eskubide konstituzionala arautzen duen epai historikoa baliogabetuta geratuko litzateke.
2022/05/03 - 21:27
Abortuaren balizko baliogabetzearen aurrean erantzungo duela ohartarazi dio Bidenek Gorenari
Auzitegi Gorenak abortu eskubidea baliogabetuko balu, gehiengo kontserbadoreko 21 estatuk guztiz debekatzeko aukera izango lukete.
2022/05/03 - 13:35
Protestak AEBn abortatzeko eskubidea murrizteko Auzitegi Gorenaren asmoaren aurka
Atari digital batean filtratutako zirriborro baten arabera, eskubidea baliogabetzeko prestatzen ari da auzitegia. 1973an, auzitegiek ezarri zuten Estatuak ez duela eskubiderik haurdunaldiari buruzko emakumeen erabakietan esku hartzeko.
2022/05/03 - 12:14
Abortatzeko eskubidea murrizteko asmoa du Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak
Atari digital batean filtratutako zirriborro baten arabera, eskubidea baliogabetzeko prestatzen ari da auzitegia. 1973an, auzitegiek ezarri zuten Estatuak ez duela eskubiderik haurdunaldiari buruzko emakumeen erabakietan esku hartzeko.
2022/04/14 - 13:36
Kliniketara abortatzera doazen emakumeak jazartzea delitu da gaurtik
"Haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea oztopatzea" eta emakumeak nahiz klinika horietako medikuak jazartzea hiru hilabete eta urtebeteko espetxealdiarekin zigortuko da, bai eta komunitatearen aldeko lanekin ere.
2022/03/08 - 08:41
Feminismoa, mugaz gaindi, indarkeria matxistarik gabeko gizarte berdinzale baten alde
Zenbatezina da Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz deitutako protesta kopurua. Aurten ere, genero-arrakalaren bukaera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute feministek.
2022/03/07 - 10:41
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du emakume batek Gasteizen izandako abortuarekin lotuta
Abortua larunbatean gertatu zen Gasteizko etxebizitza batean. Emakumearen bikotekide den gizona atxilotu egin dute indarketa matxista delitua leporatuta.
2022/02/23 - 21:48
Hauxe da Abortuaren Legea erreformatzeko Berdintasun Ministerioak egindako proposamena
Irene Montero ministroak proposamenaren nondik norakoak azaldu ditu Kongresuko Berdintasun lantaldean.
2022/02/23 - 13:45
Kolonbiak historia egin du haurdunaldiko 24. astera arte abortua despenalizatuta
Kolonbian, emakume bat ere ez da berriz epaitua izango haurdunaldia eteteagatik 24. astera arte. Konstituzio Gorteak, aldeko bost boto eta kontrako lau botorekin, abortuaren delitua kentzea erabaki du zigor kodetik.