Adinekoak
2020/05/31 - 21:11
Hildakorik ez Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, hirugarren astez jarraian
Azken 15 egunetan ez da positibo gehiagorik izan. 382 adinekok gainditu dute gaitza, eta 167 hil egin dira.
2020/05/30 - 13:27
Bizkaiko egoitzetako 279 adineko hil dira COVID-19aren krisia hasi denetik
Gainera, koronabirusaren sintomak zituzten beste 32 pertsona hil dira. 1.525 adinekok gaitza gainditu dute, eta egun, 13k ospitaleratuta jarraitzen dute.
2020/05/29 - 16:25
Gasteizek adinekoentzat zortzi parke erreserbatu ditu euren ordutegietan
Neurri berri hau ostiral honetatik aurrera jarriko da indarrean, 70 urtetik gorakoen "ezinegonari" erantzuna emateko asmoz.
2020/05/28 - 13:23
129 pertsona kaltetu eta 1.478 sendatu dira Bizkaiko egoitzetan
155 egoitzetatik 29k koronabirusa baieztatuta duten erabiltzaileren bat dute.
2020/05/24 - 14:24
177 kutsatu daude Bizkaiko egoitzetan eta 1.410ek gaixotasuna gainditu dute
Langileen artean 101 positibo daude, aurreko zenbaketan baino 13 gutxiago. Beste 134 langile isolamenduan daude, baina gaitza dutela konfirmatu barik.
2020/05/23 - 21:36
Arabako adinekoen foru egoitzetan izandako heriotzen % 64 COVID-19ak eragin du
Bestalde, Senideak Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen senitartekoen elkartea "atsekabetuta" agertu da Batzar Nagusietan egin nahi zuten agerraldia ukatu dietelako.
2020/05/22 - 12:47
258 kutsatu daude Bizkaiko egoitzetan, eta 1.351 egoiliarrek gaitza gainditu dute
Asteazkenean aditzera emandako zenbaketan baino 149 kutsatu gutxiago dira. Horietatik 27 ospitalean daude, aurreko zenbaketako kopuru berbera.
2020/05/20 - 16:31
13 adineko hil dira koronabirusarekin Zumarragako Argixao egoitzan
42 egoiliar eta 22 langile kutsatu dira azken bi hilabeteetan koronabirusarekin Argixao erresidentzian. Bertako zuzendariarekin hitz egin dugu zer moduz dauden jakiteko.
2020/05/18 - 15:41
Pentsiodunek elkarretaratzea egin dute Bilbon egoitzetako kudeaketa salatzeko
30 bat lagun Diputazioaren aurrean mobilizatu dira, ahaldun nagusiaren "erantzunik eza" dela eta.
2020/05/18 - 14:22
32 heriotza baieztatu dira Bizkaiko egoitzetan, maiatzeko lehen hamabostaldian
Osasun krisia hasi zenetik 279 pertsona hil dira koronabirusarekin Bizkaiko egoitzetan, eta 32 "susmopean".
2020/05/18 - 13:24
Adinekoen heriotza ikertzeko eskatuko diote Arabako pentsiodunek Arartekoari
Berrogeita hamar bat pentsiodunek elkarretaratzea egin dute Arabako Foru Aldundiaren aurrean, koronabirusen pandemian 139 adinekoren heriotza salatzeko.
2020/05/18 - 13:23
Adinekoen heriotzak ikertzeko eskatuko diote Arabako pentsiodunek Arartekoari
Berrogeita hamar pentsiodunek elkarretaratzea egin dute Arabako Foru Aldundiaren aurrean, adinekoen egoitzetan 139 pertsona hil direla salatzeko.
2020/05/17 - 22:00
Zazpi egun jarraian hildako barik Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Pandemia hasi zenetik, 167 adineko hil dira koronabirusarekin. Azken bi egunetan, beste lau kutsatu dira eta beste lauk gaitza gainditu dute.
2020/05/16 - 14:01
Bizkaiko adinekoen egoitzetan 509 kutsatu daude eta 1.005ek gaixotasuna gainditu dute
Langileei dagokienez, aurreko zenbaketatik 161ek positibo eman du eta beste 115 isolamenduan jarri dituzte.
2020/05/14 - 13:21
Bizkaiko zahar-etxeetako 592 erabiltzaile kaltetuta daude, eta 923 sendatu dira
Gizarte Ekintza Saileko Ikuskaritza eta Kontrol Zerbitzuaren arabera, Bizkaiko adinekoentzako 155 egoitzetatik 40k COVID-19a atzemateko proban positibo eman duten erabiltzaileak dituzte.
2020/05/10 - 21:04
Bizkaiko egoitzetan 689 adineko eta 236 langile kutsatu dira COVID-19agatik
Gainera, azken bi egunetan beste bi kasu positibo gehiago eta hildako bat izan dira Gipuzkoako erresidentzietan.
2020/05/07 - 12:55
COVID-19aren ondorioz etendako Imsersoren bidaietan dirua itzultzeko prozesua hasi da
Ez dago epe zehatzik itzulketa-eskaerak egiteko, eta eskaeren izapidetzea aldatu egiten da bidaia kudeatzen duen enpresaren arabera.
2020/05/05 - 19:40
"Momentuz" ez dira bisitak baimenduko Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Eider Mendoza Gipuzkoako Diputazioko bozeramaileak esan duenez, "momentuz ez ditugu bisitak baimenduko".
2020/05/03 - 21:52
Hildako bat eta positibo berririk ez Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, azken egunetan
Laugarren egunez jarraian ez da positiborik erregistratu, eta 32 pertsonak gainditu dute gaixotasuna.
2020/05/02 - 20:52
Bizkaiko egoitzetan 247 pertsona hil dira krisia hasi zenetik
Gainera, hildako horietatik 30 COVID-19ak kutsatuta egon daitezkeela uste dute.