Adinekoak
2020/04/22 - 21:58
460 adineko baino gehiago hil dira Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako egoitzetan
Pandemia hasi zenetik, 132 pertsona zendu dira Arabako erresidentzietan; 148, Gipuzkoan; eta 182, Nafarroan. Bizkaiko erresidentzietako egoerari buruzko datuak ez dituzte publiko egin.
2020/04/22 - 16:10
182 pertsona hil dira Nafarroako adinekoen egoitzetan COVID-19aren ondorioz
512 adineko hil dira egoitzetan, 182 COVID-19 gaixotasunagatik eta beste 181 gaixotasun horrekin bateragarriak diren sintomekin, guztira 363 pertsona 5.835 biztanletik.
2020/04/20 - 22:08
Beste lau pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eta bat Arabakoetan
Guztira, 141 heriotza erregistratu dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, eta 134 Arabakoetan.
2020/04/19 - 20:21
270 hildako dagoeneko Gipuzkoako eta Arabako adinekoen egoitzetan
Azken bi egunetan beste 10 adineko hil dira Gipuzkoan eta beste bi Arabko egoitzetan.
2020/04/17 - 22:17
255 pertsona hil dira Araba eta Gipuzkako erresidentzietan pandemia hasi zenetik
Bizkaiko Foru Aldundiak ez du egunero daturik ematen, baina atzo onartu zuen gutxienez 157 adineko zendu direla lurralde horretako egoitzetan koronabirusak jota.
2020/04/17 - 01:41
Inongo agintarik ez du eskatu adinekoak koronabirusak jota hil daitezen onartzea
Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohiak, Japoniako ministro ohi batek eta Texasko gobernadoreordeak ustez egunotan esandako hiru esaldi bolo-bolo dabiltza, mezu antikapitalista baten ondoan.
2020/04/16 - 21:24
157 heriotza baieztatu eta 20 "susmopean" Bizkaiko egoitzetan, COVID-19agatik
Arabako egoitzetan beste hiru hildako izan dira, eta zortzi gehiago Gipuzkoako zentroetan.
2020/04/15 - 23:06
Beste sei pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eta bi Arabakoetan
Arabako egoitzek ez dute koronabirusaren kasu positibo berririk erregistratu azken orduetan.
2020/04/15 - 21:00
Nola berreskuratu Imsersoko bidaiengatik ordaindutako dirua
Dagoeneko ordainduta dauden kopuruak berreskuratu ahal izango dira, nahiz eta itzulketa ez den berehala kudeatuko.
2020/04/15 - 16:14
Bost egoiliar hil eta hamar osatu dira Irungo Caser Anaka egoitzan
Orain 142 lagun bizi dira bertan. 5 kutsatuta daude eta 10ek gaixotasuna gainditu dute jada. Eraikinaren zati batean artatzen ditu oraindik gaixo dauden 5 lagunak.
2020/04/14 - 22:39
350 adineko baino gehiago hil dira Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako egoitzetan
Bizkaiko zahar-etxeetan 671 positibo izan dira, baina Foru Aldundiak ez du argitu hildakoak zenbat diren.
2020/04/13 - 17:10
Adinekoen osasun fisiko eta emozionala lantzeko saioa, goizero, ETB1en eta eitb.eus-en
Iñigo Vicensek eta Zuriñe Hidalgok gidatuko dute saioa. Ariketa fisikoa eta meditazioa egingo dira. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean ordu erdiko 25 saio emitituko dira goizero, 11:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.
2020/04/12 - 21:54
91 adineko hil dira dagoeneko Gipuzkoako erresidentzietan
Azken orduetan 15 hildako gehiago izan dira, eta beste 20 kutsatu. Guztira, Gipuzkoako egoitzetan bizi diren 301 adineko kutsatu dira koronabirusarekin.
2020/04/11 - 21:47
Beste 21 adineko hil dira Gipuzkoako eta Arabako egoitzetan
Krisia hasi zenetik, 183 adineko hil dira bi lurraldeetako erresidentzietan. Dena dela, datuen arabera, kutsatuen kopurua murriztu da.
2020/04/10 - 15:51
Dagoeneko 696 dira Bizkaiko erresidentzietan kutsatutako erabiltzaileak eta langileak
Baieztatutako 158 langileez gain, 292 isolatuta daude. Kutsatutako 538 adinekoetatik, 116 ospitalean daude.
2020/04/10 - 10:57
Hilzorian dauden egoiliarrek senide bat alboan izatea aztertzen ari dira Nafarroan
Foru Erkidegoko zahar-egoitzetan bizi diren adinekoak ere konfinatuta eta bisitarik jaso gabe dauden arren, hilzorian daudenentzako prozedura berria lantzen ari da Nafarroako Gobernua.
2020/04/08 - 21:48
Beste sei pertsona hil dira Arabako adinekoen egoitzetan eta bost Gipuzkoakoetan
Araba da adinekoen egoitzetan heriotza gehien izan dituen lurraldea, orain arte 88.
2020/04/06 - 20:58
Beste lau pertsona hil dira Arabako adinekoen egoitzetan eta hamabi Gipuzkoakoetan
Araba da adinekoen egoitzetan heriotza gehien izan dituen lurraldea, orain arte 72.
2020/04/05 - 23:45
68 adineko hil dira dagoeneko Arabako egoitzetan
Igande honetan beste 8 adineko zendu dira, 4 zentro pribatuetan eta beste 4 zentro publikoetan, Arabako Foru Aldundiak jakitera eman duenez.
2020/04/03 - 22:56
Barrikako Elorduy egoitzako kideek bideo umoretsua egin dute ''Resistiré'' abestiarekin
Barrikako Elorduy egoitzakoek 'Resistiré' abestiaren performancea egitea erabaki dute. Umorez betetako bideo honekin argi erakutsi dute etsi behintzat ez dutela egingo.