Inongo agintarik ez du eskatu adinekoak koronabirusak jota hil daitezen onartzea
Inongo nazioarteko agintarik ez du eskatu, koronabirusaren pandemia bete-betean jotzen ari den honetan, adinekoak hil daitezela onartu behar dela, nahiz eta itxuraz ideia hori iradoki nahi duen WhatsAppez zabaldutako argazki batek, hiru pertsona eraginkorri egotzitako hiru esaldiren bidez.
Hainbat erabiltzaile jarri dira gurekin harremanetan 600 900 454 telefonoan, EiTBren #Koronabuloak geldiarazteko ekimenaren WhatsApp zenbakian, biralizatzen ari den argazki horren berri emateko.
Euskal Irati Telebista Maldita.es atariarekin, VOST Euskadirekin eta Eva Caballerok Radio Euskadin duen La Mecánica del Caracol dibulgazio saioko komunitate zientifikoarekin ari da elkarlanean koronabirusaren inguruan azaltzen diren albiste faltsu eta zurrumurruei aurre egiteko asmoz.
![]() |
| WhatsApp bidez hedatu den argazkia. |
Aipatutako irudian honako hiru pertsona hauek agertzen dira: Dan Patrick, Texasko (AEB) gobernadoreordea; Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari ohia eta Europako Banku Zentraleko presidentea; eta Taro Aso, Japoniako Finantza ministro izandakoa. Bakoitzari esaldi bat egozten zaio, une honetan adinekoak hainbat arrazoirengatik hil behar direla iradokiz. Argazkiaren behealdean, berriz, hondo gorridun mezu bat ikusten da: "Kapitalismoaren usteldura".
Zer esan zuen benetan Texasko gobernadoreordeak?
Dan Patricki egozten zaion esaldia hauxe da: "Aitona-amonek euren burua sakrifikatu beharko lukete eta hiltzen utzi, beren biloben onerako, ekonomia salbatzeko eta herrialdea ez geldiarazteko". Ustez, Tucker Carlson kazetariak Fox News albiste kate kontserbadorean duen saioan egin zituen adierazpen horiek.
BBCk gai horri buruzko xehetasunak eman zituen martxoaren 26an, eta, hala, Patrickek zehazki esan zuena ez zen izan irudi biralizatuan jasota dagoena.
Horrenbestez, estatubatuarrei etxean geratzeko zenbat denbora eskatu ahal zitzaien ari ziren eztabaidatzen aipatu telebista-saioan (COVID-19aren hedapena saihesteko konfinamendu aginduaren testuinguruan egindako eztabaida zen), eta, une jakin batean, Tucker Carlson saioko aurkezleak Dan Patrick gobernadoreordeak idatziz bidalitako "hausnarketa sakona" partekatu zuen.
Honako hau da Patrickek Fox Newsi bidalitako mezua eta BBCren albistean jasota dagoena:
"Ez dut 70 urte edo gehiago dituzten guztien izenean hitz egin nahi... baina uste dut aitona-amona askok egingo luketela nirekin bat nire bilobak ni bizi izan nintzen Estatu Batuetan bizitzea nahi dudala esatean (...) 'Amerikar ametsa' lortzeko aukera izatea nahi dut, baina oraintxe bertan birus honek (...) beste modu batera hiltzen du gure herrialdea (...) Ekonomiaren erabateko kolapsoa eragin dezake, baita gure gizartearen balizko kolapsoa ere".
Ondoren, Patrickek programan parte hartu zuen (hurrengo bideoan ikus daitekeen bezala) ideia horretan sakontzeko. Azaldu zuenez, eta ez dio beldurrik COVID-19ari, baina bai "herrialdeari gertatzen ari zaionari".
"Inork ez dit galdetu: 'heldu nagusi gisa, prest al zaude zure biziraupena arriskuan jartzeko, AEBk bere seme-alabentzat eta bilobentzat maite duten Estatu Batuak mantentzearen truke?'. Eta hori bada trukea, ni prest nago ", esan zuen.
Christine Lagardek esan ez zuena
Argazki biralizatuak Chistine Lagarderi egozten dion esaldiari dagokionez ("Adinekoak gehiegi bizi dira eta munduko ekonomiarentzat arriskutsua da. Zerbait egin behar dugu, orain"), ez dago frogarik horiek bere adierazpen testualak direnik, Maldito Bulok egiaztatu duenez.
Hala, aipatutako medioaren arabera, esaldia, beharbada, Nazioarteko Diru Funtsak 2012an argitaratutako munduko finantza-egonkortasunari buruzko txostenean (GFSR) egon daiteke oinarrituta, baina txosten horretan ez da agertzen hitzez-hitzezko adierazpen hori. Gainera, Lagardek ez zuen parte hartu txosten horren aurkezpenean, Correctiv egiaztatze-lanetan ibili ohi den hedabide alemaniarrak azaldu duenez.
Alabaina, Nazioarteko Diru Funtsaren txosten horretan badaude jasota "bizitza luzatzeak ekar litzakeen balizko eragin finantzario oso handiak"; aitzitik, aldi berean, beste hau ere esaten du: "Gaur egun urte gehiago bizitzea oso gertakari positiboa da, eta norbanakoaren ongizatea hobetu du".
Era berean, Correctivetik gaineratu dute Lagarderi egotzitako esaldia gutxienez 2014tik dabilela sareetan barrena gaztelaniazko bertsioan, beste irudi baten parte izanik. Horrez gain, alemanierazko eta errumanierazko bertsioak ere badaudela zehaztu dute, mezu ia berarekin. Correctivek eta Maldita.es-ek bilaketa lanak egin dituzte, eta ez dute ustezko adierazpen horiek jasotzen dituen inongo iturri ofizialik aurkitu.
Japoniako ministroak 2013an esandakoa
Azkenik, hirugarren baieztapena Japoniako lehen ministro izandako eta egun lehen ministrorde eta Finantza ministroa den Taro Asori egozten diote. Argazkiaren arabera, "herrialdeko agureei 'hiltzeko presa izan zezatela' eskatu zien, horrela Estatuak bere arreta medikoa ordaindu behar ez izateko".
Asok baieztapen hori egin, egin zuen, baina 2013an, egungo kargura iritsi eta gutxira (2012ko abenduan), orduko hartan eitb.eus-ek jaso zuen bezala.
Hala ere, bistakoa da ez zuela inolaz ere egin ia 7 urte geroago agertu den koronabirusaren pandemiaren testuinguruan. Asok, gainera, barkamena eskatu behar izan zuen 60 urtetik gorako 130 milioi pertsona dituen herrialde batean sortutako alarmagatik.
Japoniako ministroak zehaztu zuenez, bere buruaz bakarrik ari zen, eta azpimarratu zuen garrantzitsua dela azken egunak bakean igarotzea.
Datu bat: Asok 72 urte zituen esaldia esan zuenean. 80 urte beteko ditu 5 hilabete barru, irailaren 20an, hain zuzen ere
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.
