Hilzorian dauden egoiliarrek senide bat alboan izatea aztertzen ari dira Nafarroan
Nafarroako zahar-egoitzetan egoera oso larrian dauden egoiliarren eta horien familiakoen egoera leuntzeko, protokolo berri bat lantzen ari da Foru Gobernua. Besteak beste, egoitzan hilzorian dagoen adinekoak bere bizitzako azken egunetan senide bat alboan izateko aukera aztertzen ari da Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamendua.
COVID-19a dela eta, Foru Erkidegoko zahar egoitzetako adinekoak ere konfinamenduan daude, Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik, eta horrenbestez, ezin dute kanpoko bisitarik jaso.
Ines Frances Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak atzo aurreratu zuenez, Osasunbidearekin eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzarekin elkarlanean, zahar-etxeetan egoera oso larrian dauden pertsonei zuzendutako protokoloa lantzen ari dira, azken agurra etxekoentzat eta gaixoentzat "leunagoa" izan dadin.
"Konfinamenduan egon arren, azken agurra erraztea da helburua. Etxeko bat alboan izateak, azken une gogor hori samurtu dezake", esan zuen. Halaber, etxekoak ere une oro informatuta izatea oso garrantzitsua dela azpimarratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatzeagatik eta etengabe tratu txarrak emateagatik, Nafarroan
Indarkeria matxistaren biktimei arreta integrala emateko akordioak 25 urte bete ditu
Urdako tren istripuaren biktimen aldeko hileta elizkizuna azaroaren 12an egingo dute Toledoko katedralean
Orioko Udalak Jaurlaritzari galdegin dio konpon dezala berehala duela 40 egun su hartu zuen ontziak eragindako egoera
Anderren heriotzan inplikatutako agenteei espedientea egitea baztertu duen alkatetzaren dekretua errekurritu egin dute
Horrela eragingo die trafikoari eta oinezkoei Reala-Olympique Lyon partidagatik ezarritako segurtasun dispositiboak