Adinekoak
2024/06/03 - 18:17
Zumaian hildako adineko emakumearen seme-alabek errugabe jo dute zaintzailea
Akusatuak esan du ez zuela ezer irabazten emakumearen heriotzarekin. Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du. Gertakariak 2020ko azaroaren 21ean jazo ziren. 91 urteko emakumezkoaren familia ez da akusazio partikular gisa aurkeztu auzian.
2024/05/31 - 11:54
Jorge Bermudez: ''Kasu konplexua da, ez baitago lekukorik, akusatua bera bakarrik''
Zumaiako adineko emakume baten zaintzailearen kontrako epaiketa gaur hasiko da Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. 91 urteko emakumea itotzea egozten diote zaintzaileari. Fiskalak adierazi duenez, auziak dituen "lotura emozionalak baztertu egin behar da".
2024/05/31 - 07:00
Zumaiako adineko baten zaintzailearen aurkako epaiketa gaur hasiko da, emakumea itotzea egotzita
Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du. Gertakariak 2020ko azaroaren 21ean jazo ziren. 91 urteko hildakoaren familia ez da akusazio partikular gisa aurkeztu auzian.
2024/03/28 - 18:52
Azken 16 urtean, ia bikoiztu da 100 urtetik gorako pertsonen kopurua, eta gehienak emakumeak dira
Maria Teresa Larrañaga gipuzkoarra eta Sabina Martinez de Ilarduya arabarra 100 urtetik gorako emakumeak dira. Mende bat baino gehiagoko adina dutenen artean, % 86 emakumeak dira Hego Euskal Herrian.
2024/03/25 - 11:41
85 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Iruñeko etxebizitza batean
Udalak kudeatutako Txoko Berri apartamentu tutelatuetan bizi zen gizona, Iruñeko Donibane auzoan. Ostiralean eman zuten abisua eta udaletxeko langileak bertaratu zirenean topatu zuten hilotza.
2024/03/23 - 18:58
Musika, monotoniari aurre egiteko eta burmuina bizkortzeko bidea
Musika Bizi ekimena jarri dute martxan Bilboko Misericordia egoitzak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean. Astero kantu eskolak ematen dizkiete adinekoei, eta Gabonetan lehen kontzertua eskaini zuten.
2024/03/20 - 18:37
99 urteko Kontxa Laspiurrek, AEK-ko irakasle ohiak, hartu du Korrikako lekukoa Eibarren
Bizitza osoa euskara irakasten pasatu du, baita debekatuta zegoenean ere.
2024/03/11 - 17:29
24 pertsona zauritu dira Mallorcan, Imsersoko autobus baten istripuan
24 pertsona zauritu dira Imsersoko autobus batek izandako istripuan, Sant Llorenç eta Son Servera (Mallorca) arteko errepidean, horietako zazpi larri. Autobusean 50 pertsona inguru zihoazen.
2024/02/22 - 09:09
Albiste izango dira: Euskararen dekretua, Legebiltzarreko azken saioa eta zaintzaren aldeko herri ituna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/18 - 15:21
Bi emakume hil dira eta beste bat oso larri zauritu da Madrilgo adinekoen egoitza batean izandako sutean
Bi emakume hil dira igande goizean Madrilgo Aravaca auzoan, adinekoen egoitza batean piztutako sutean, eta beste bat egoera kritikoan dago La Paz ospitalean, kea arnastu eta erredura larriak baititu. Halaber, hamasei lagun ospitaleratu behar izan dituzte kea arnastu dutelako, baina ez daude larri.
2024/02/13 - 14:54
Javi, jubilatua, 25 urteko Fatimarekin bizi da: ''Bakardadea gaixotasun bat da, oso larria gainera''
Javi eta Fatima Kuvu esperientzian izena eman duten 20 bikoteetako bat da. Ekimen honen bitartez, bakarrik bizi diren pertsonak eta alokairu eskuragarria behar duten gazteak lotzen dira. Javierrek urteak eman ditu bakarrik bizitzen, eta Fatima etxera iristeak "bizia" eman dio.
2024/01/26 - 13:41
BetiON telelaguntza zerbitzuak 68.817 erabiltzaile ditu dagoeneko, lautik hiru emakumeak
2023ko balantzea aurkeztu dute gaur, eta, horren arabera, erabiltzailearen batez besteko profila bakarrik bizi den 80 urtetik gorako emakumea da. Izan ere, 80 urtetik gorako pertsonak % 80 inguru dira betiON zerbitzuan, eta erabiltzaileen batez besteko adina 84 urtekoa da.
2024/01/02 - 12:34
Kutxabankek ez dizkie komisioak kobratuko milioitik gora bezerori
Erakundeak iragarri duenez, urtarrilaren 15etik aurrera, bezeroen % 80k kontuen eta Visa Dual txartelen mantenua doan izango du, eta on line transferentziak eta Estatuko txekeen sarrerak kosturik gabe egin ahal izango ditu.
2023/12/05 - 13:35
BCBL zentro donostiarra boluntario bila dabil, elebitasunak errendimendu kognitiboa hobetzen duen ikertzeko
Soilik gaztelania dakiten 60 eta 80 urte bitarteko elebakarrak, eta gaztelaniaz eta euskaraz berba egiten duten adin tarte bereko elebidunak nahi ditu ikerketa horretarako Basque Center on Cognition, Brain and Languagek.
2023/11/06 - 14:11
Gobernuek "zaintza eskubide gisa aitor dezaten" balio behar du A30eko grebak, ELAren arabera
Sindikatuak zaintza sistema publikoa, unibertsala, doakoa, kalitatezkoa eta erantzukidea eskatzen du.
2023/11/03 - 08:00
''Adinekoentzako eguneko zentro bat nahi dugu Elorrion''
Elorrio eta Sopela dira adinekoentzako eguneko zentrorik ez duten Bizkaiko udalerri bakarrak. Elorrion 1.700 adineko bizi dira, eta horietatik 126k bigarren edo hirugarren mailako menpekotasun maila dute.
2023/11/02 - 18:35
Elebiduna izateak garuna osasunez zahartzen laguntzen al du?
BCBLk elebitasunak zahartzaroan duen paperari buruzko proiektu baten emaitzak aurkeztuko ditu Donostiako Aquariumean. Ileana Quiñones eta Lucía Amoruso ikertzaileek ikerketa honen xehetasunak azaldu dituzte.
2023/10/01 - 19:17
Erabaki publikoetan aktiboki parte hartu nahi dutela aldarrikatu dute adinekoek Durangon
EuskoFederpen Euskal Pentsiodun eta Erretiratuen Lurralde Elkarteen Federazioak deituta, 1.300 pertsona baino gehiago bildu dira Durangon, Euskadiko adinekoen lehen topaketan parte hartzeko.
2023/09/29 - 15:05
85 urte edo gehiagoko 32.000 pertsona bakarrik bizi dira EAEn, gehienak emakumeak
1976ean 85 urtekoak edo hortik gorakoak biztanleriaren % 0,4 ziren eta 2022an, % 4,1. Bizi-itxaropena etengabe hazten ari da eta 2022an ehun urteko 1.400 pertsona baino gehiago zeuden.
2023/07/22 - 16:00
"2022ko uztaileko heriotza-kopurua % 30 igo zen bero-boladaren ondorioz"
Pello Latasa Euskadiko zaintza epidemiologikoaren arduradunak Radio Euskadin azaldu duenez, duela urtebeteko uztailean heriotza-tasa nabarmen igo zen herritar ahulenen artean bi faktoreengatik: bero handiagatik eta covid gaitzagatik.