Adinekoak
2023/07/18 - 22:39
Bero kolpeak aldez aurretik ditugun patologiak areagotu ditzake
Adinekoak dira bero-boladen aurrean zaurgarrienak. Osasunari zuzenean eragiten dio tenperaturak; eta ongi dakite hori adinekoen egoitzetan. Uda sasoia iristearekin batera aktibatzen dute prebentzio protokoloa.
2023/07/10 - 00:48
65 urtetik gorakoak astean behin 2 euroren truke joan ahalko dira Euskal Herriko 35 zinema-aretotara
Espainiako Gobernuak bultzatu eta asteartean, hilak 11, martxan jarriko den neurri horrekin, pandemia ostean ikusleak aretoetara itzultzea sustatu nahi da; izan ere, 65 urtetik gorako pertsonak dira pandemia ostean aretoetan zinemara joateko ohiturei berriro heltzea gehien kostatzen ari zaienak.
2023/07/05 - 14:08
Adinekoek eta gazteek bizitokia partekatzen duten Kuvu proiektuan parte hartzeko deia egin du Jaurlaritzak
EAEko 14 udalerritan martxan dagoen zerbitzu horren bidez, 65 urtetik gorako pertsonek beren etxebizitza partekatzen dute gazteekin, aldi baterako eta alokairu duin baten truke.
2023/06/13 - 11:02
Aldaketak egingo dituzte EAEko erresidentzietan, logela handiagoak eta arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko
Dekretu berriak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 450 egoitzari eragingo die, eta sei urte izango dituzte erreforma horiek egiteko. Erresidentziak hiru urtean behin ebalutuko dituzte modu integralean.
2023/05/30 - 13:15
Lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Castro Urdialesen indarkeriaz 30.000 euro eta bitxiak lapurtzeagatik
Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu gaur, asteartea, Bizkaian, Oriñon-Castro Urdialeseko (Kantabria) etxebizitza batean indarkeriaz 30.000 euro eta bitxiak lapurtzeagatik. Gaizkileek 82 eta 87 urteko anai-arrebak erasotu dituzte. Gizonari ebakuntza egin diote buruan jasotako kolpeengatik.
2023/05/22 - 14:53
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bi martxa hasi ditu gaur, bata Bilbotik eta bestea Bergaratik
Hirugarren bat asteartean irtengo da Arabako hiribururantz, Aguraindik. Hiru mobilizazioek hilaren 25ean egingo dute bat Gasteizen, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuko den manifestazioan.
2023/05/13 - 16:34
Pentsiodunak kalera atera dira gaur Donostian euren aldarrikapenak azaltzeko
Pentsiodunak bost urte daramatzate borrokan kalean, eta salatzen dutena da Espainiako Gobernuak onartu berri duen erreformak ez dituela euren eskariak kontutan hartu. Batez ere, salatzen dutena da gutxieneko pentsioa ez dela 1.080 eurora heldu, eta baita kotizazio urteak 25etik 29ra igo izana ere.
2023/04/13 - 12:05
Barakaldoko adinekoen zentro bateko langile bat atxilotu dute egoiliar baten etxean lapurreta egitea egotzita
Ertzaintzak ikerketa abiatu du beste lapurreta batzuekin lotura izan dezakeelakoan.
2023/04/03 - 16:04
Gutxieneko pentsioen igoera "eskasa" dela salatu dute pentsiodunek, "ez baita 1.080ra iristen"
Astero herri eta hirietan egiten dituzten elkarretaratzeetan esan dutenez, pentsioen erreformarako lege-dekretuak "titulu handiegia dauka hain eduki gutxirako".
2023/03/31 - 22:39
Hilda aurkitu dute Laudion desagertu zen 83 urteko emakumea
Mendi-inguru batean aurkitu dute gorpua.
2023/03/20 - 15:27
Hauskortasun sindromea ikertuz, adinekoetan mendekotasuna atzeratu nahi da
85 urtetik gora, gizartearen herenak hauskortasun sindromea du, hau da, gaixotasun zehatzik eduki gabe mugikortasunean edo adimen mailan abileziak eskastuta ditu. Horixe da Biodonostia ikerketa zentroak azken hamar urteetan abian duen erronka, geroz eta kalitate hobeagoko zahartzaroa lortzeko.
2023/03/08 - 15:46
''Baby Boom'' delakoaren gizarte zerbitzuak prestatzen hasi da Jaurlaritza
2030ean "Baby Boom" belaunaldikoek 70 urte inguru izango dituzte, horrek esan nahi du adinekoen kopurua asko haziko dela. Egoera horri egoki erantzutea izango da Gizarte Politiketako Sailean une honetan lantzen ari diren Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaren helburua.
2023/02/23 - 15:53
Gipuzkoak mendekotasun prestazioa handituko die profesionalen bat kontratatuta daukaten 5.954 pertsonei
Horrela, datorren astetik aurrera, 2. graduko mendekotasuna dutenek 70 euro gehiago kobratuko dute hilean, guztira 534 euro. Hirugarren graduko dependentzia dutenek, hau da mendekotasun maila handiena dutenek berriz, 42 euro gehiago, 876 euro arte, eta lehen gradukoek 16 euro gehiago, 316 euro arte.
2023/02/20 - 14:12
Atxilotu bat Getxoko Nagusien Etxearen eraisketaren aurkako protestetan
Hasi dira Getxoko Nagusien Etxea eraisteko lanak. Ingurua itxita egon da. Tentsio uneak bizi izan dira Ertzaintzaren eta protesta egiteko inguruan bildu den herritar talde baten artean.
2023/02/19 - 13:10
Juanek 78 urte ditu, eta Txindoki mendira doa ia egunero
Mendizaletasunaz gozatzeak ez du adinik! Aitor Agirrezabal EITB Mediako erabiltzaileak Juan eta Txindokiren irudi paregabe hauek bidali dizkigu. Eskerrik asko, eta segi adore horrekin, Juan!
2023/02/02 - 11:48
80 urtetik gorakoei banan-banan deituko die Osakidetzak, txertoa jar dezaten
Bestalde, 70 eta 79 urte bitartekoei SMS bidez ohartaraziko diete laugarren dosia jasotzeko aukera dutela oraindik.
2023/01/29 - 10:41
95 urteko gizon bat hil da Bilbon, bere etxebizitzak su hartu ostean
Udaltzainek eta suhiltzaileek gizonezkoa bizirik ateratzea lortu dute, baina handik ordu gutxira hil da Gurutzetako ospitalean.
2023/01/20 - 15:39
Jaurlaritzak adineko pertsonekin egiteko euskal estrategia berri bat aurkeztu du
Jaurlaritzak gaur aurkeztu duen estrategia berriak, zahartze aktiboan ez ezik bizitza betean jartzen du arreta. Horretarako, 11 proiektu traktore landu dira.
2023/01/09 - 12:58
Itziar Alkorta:"Bizitzaren luzatzeak bealaunaldien arteko oreka birpentsatzera eraman behar gaitu"
Zahartzea atzeratzeko grinak galdera sakonak dakartza gizarte, ekonomia, etika eta zuzenbidearen ikuspegitik. Erronka berriez hausnartzeko Ander Izeta BioDonostiako ikerlariarekin, EHUko zuzenbide zibileko irakasle Itziar Alkortarekin eta Amaia Ormaetxea Ekonomia kazetariarekin aritu gara.
2022/12/02 - 15:24
Jubilazio aktiboaren plana ondo ikusten dute Euskadiko Medikuen Sindikatuan, baina nahikoa ez dela diote
Egungo egoerarekin amaitzeko neurriak hartu behar direla argi dute medikuen sindikatutik. Baina ministroen proposamena ez dela nahikoa diote. Euskadin 1.700 mediku inguru daude Lehen Arretan. Urtean 200-300 mediku jubilatzen dira eta urte gogorrak aurreikusten dituzte.