Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

95 urteko gizon bat hil da Bilbon, bere etxebizitzak su hartu ostean

Udaltzainek eta suhiltzaileek gizonezkoa bizirik ateratzea lortu dute, baina handik ordu gutxira hil da Gurutzetako ospitalean.
Bilbon su hartu duen etxebizitza. Argazkia: EITB Media
Bilbon su hartu duen etxebizitza. Argazkia: EITB Media

95 urteko adineko bat hil da gaur goizaldean Bilbon, bere etxebizitzak su hartu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez. Gizona Campo Volantin kaleko pisu batean bizi zen, eta sutea izan da oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik.

Ezbeharra goizaldeko 02:00ak aldera gertatu da, eta Udaltzaingoaren patruilak eta suhiltzaileak bertaratu dira, sua itzali eta bizilaguna su hartu duen etxebizitzatik ateratzeko. Larri eraman dute Gurutzetako ospitalera, baina handik ordu gutxira hil da.

Iturrien arabera, suteak eragindako kea dela eta, beste bi etxebizitza hustu behar izan dituzte, baina ez dute kalterik izan eta gutxira auzokideak horietara bueltatzeko aukera izan dute. Gaur, suhiltzaileetako teknikariak eraikinera joango dira etxebizitza ikuskatzera eta sutearen arrazoiak zehaztera.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X