Adinekoak
2023/03/08 - 15:46
''Baby Boom'' delakoaren gizarte zerbitzuak prestatzen hasi da Jaurlaritza
2030ean "Baby Boom" belaunaldikoek 70 urte inguru izango dituzte, horrek esan nahi du adinekoen kopurua asko haziko dela. Egoera horri egoki erantzutea izango da Gizarte Politiketako Sailean une honetan lantzen ari diren Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaren helburua.
2023/02/23 - 15:53
Gipuzkoak mendekotasun prestazioa handituko die profesionalen bat kontratatuta daukaten 5.954 pertsonei
Horrela, datorren astetik aurrera, 2. graduko mendekotasuna dutenek 70 euro gehiago kobratuko dute hilean, guztira 534 euro. Hirugarren graduko dependentzia dutenek, hau da mendekotasun maila handiena dutenek berriz, 42 euro gehiago, 876 euro arte, eta lehen gradukoek 16 euro gehiago, 316 euro arte.
2023/02/20 - 14:12
Atxilotu bat Getxoko Nagusien Etxearen eraisketaren aurkako protestetan
Hasi dira Getxoko Nagusien Etxea eraisteko lanak. Ingurua itxita egon da. Tentsio uneak bizi izan dira Ertzaintzaren eta protesta egiteko inguruan bildu den herritar talde baten artean.
2023/02/19 - 13:10
Juanek 78 urte ditu, eta Txindoki mendira doa ia egunero
Mendizaletasunaz gozatzeak ez du adinik! Aitor Agirrezabal EITB Mediako erabiltzaileak Juan eta Txindokiren irudi paregabe hauek bidali dizkigu. Eskerrik asko, eta segi adore horrekin, Juan!
2023/02/02 - 11:48
80 urtetik gorakoei banan-banan deituko die Osakidetzak, txertoa jar dezaten
Bestalde, 70 eta 79 urte bitartekoei SMS bidez ohartaraziko diete laugarren dosia jasotzeko aukera dutela oraindik.
2023/01/29 - 10:41
95 urteko gizon bat hil da Bilbon, bere etxebizitzak su hartu ostean
Udaltzainek eta suhiltzaileek gizonezkoa bizirik ateratzea lortu dute, baina handik ordu gutxira hil da Gurutzetako ospitalean.
2023/01/20 - 15:39
Jaurlaritzak adineko pertsonekin egiteko euskal estrategia berri bat aurkeztu du
Jaurlaritzak gaur aurkeztu duen estrategia berriak, zahartze aktiboan ez ezik bizitza betean jartzen du arreta. Horretarako, 11 proiektu traktore landu dira.
2023/01/09 - 12:58
Itziar Alkorta:"Bizitzaren luzatzeak bealaunaldien arteko oreka birpentsatzera eraman behar gaitu"
Zahartzea atzeratzeko grinak galdera sakonak dakartza gizarte, ekonomia, etika eta zuzenbidearen ikuspegitik. Erronka berriez hausnartzeko Ander Izeta BioDonostiako ikerlariarekin, EHUko zuzenbide zibileko irakasle Itziar Alkortarekin eta Amaia Ormaetxea Ekonomia kazetariarekin aritu gara.
2022/12/02 - 15:24
Jubilazio aktiboaren plana ondo ikusten dute Euskadiko Medikuen Sindikatuan, baina nahikoa ez dela diote
Egungo egoerarekin amaitzeko neurriak hartu behar direla argi dute medikuen sindikatutik. Baina ministroen proposamena ez dela nahikoa diote. Euskadin 1.700 mediku inguru daude Lehen Arretan. Urtean 200-300 mediku jubilatzen dira eta urte gogorrak aurreikusten dituzte.
2022/11/20 - 21:44
Joe Bidenek 80 urte bete ditu; AEBk inoiz izandako presidente nagusienaren adinak zalantzak sortzen ditu
Lehen agintaria da Biden 80. urtemuga Etxe Zurian ospatzen duena. Legealdi erdiko hauteskundeetan indartuta, ez du baztertzen 2024an berriro demokraten presidentegaia izatea. Hala ere, egin dituen hanka sartze ugarien ostean, bere osasun egoerak zalantzak piztu izan ditu.
2022/11/07 - 16:01
Historian lehen aldiz, 65 urtetik gorako pertsona gehiago daude 5 urtetik beherakoak baino
Zahartzaroan bizi kalitatea hobetzeko lanean ari diren adituek euren proiektuak azalduko dituzte Bilbon, bizitza-luzerari buruzko kongresuan.
2022/10/22 - 20:35
Ukrainarentzat laguntza eskatzeko aitzakiarekin egiten ari diren lapurreten berri eman dute
Guardia Zibilak ohartarazi duenez, bikote bat ebasketak egiten ari da Nafarroan, gerrari buruzko inkestak egiteko eta dohaintzak eskatzeko aitzakiarekin.
2022/10/14 - 22:46
Usurbilen bizi den 81 urteko emakume bat etxea galtzeko zorian da
Azken urte hau bereziki gogorra izan da Maria Angeles Otegirentzat. Lehenik, zuen seme bakarra hil zitzaion, eta handik hiru hilabetera, epaitegitik gutuna bidali zioten bere etxea enkantean jarriko zutela abisua emanez.
2022/10/07 - 12:27
Espainiar Estatuko egoitzetan covid-19agatik hildakoen familia guztiak entzuteko agindua eman du Fiskaltzak
Estatuko Fiskaltza Nagusiak hilabete eman die Fiskaltza guztiei informazioa bidaltzeko. Hain zuzen, jakin nahi du zenbat ikerketa eginbide abiatu diren erkidego bakoitzean, Ministerio Publikoak zenbat salaketa eta kereila aurkeztu dituen, eta zenbat prozedura judizial dauden tramitazioan.
2022/10/01 - 14:17
55 urtetik gorako pertsonen % 75ek nahiago du bere etxean egon, egunerokotasunean laguntza behar badu ere
"Euskadi 2020ko 55 urtetik eta gorako pertsonen bizi-baldintzei buruzko azterlana"ren arabera, emakumeak eta adinekoenetako pertsonak dira laguntza gehien behar dutenak. Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur.
2022/09/28 - 14:36
Iñaxi Lasa 98 urteko tiktoker ezagunak etxean ez gelditzeko deia egin die adineko pertsonei
Urriaren 1a, Adinekoen Eguna aitzakiatzat harturik, goierritar influencerrarekin izan gara. Bizitzeko grinaren erakusle, Iñaxik 100.000 jarraitzailetik gora ditu Tik Tok sare sozialen, eta egunero kiroldegira joaten da gorputza mugitzera.
2022/09/28 - 14:18
Iñaxi Lasak, Tik Token arrakasta lortu duen goierritarrak, etxetik irteteko deia egin die adineko pertsonei
Lasak ia egunero partekatzen ditu bideoak Tik Token dituen 100.000 jarraitzaile baino gehiagorekin, eta egunero gimnasiora joaten da. Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, Gipuzkoako "influencer" ak etxetik irtetera eta kirola egitera animatu ditu adineko pertsonak.
2022/09/26 - 16:22
Hasi da txertaketa bikoitza EAEko adineko zentroetan
Covid-19ari eta aldi berean gripeari aurre egiteko txertaketa gaur hasi da adinekoen egoitzetan. Covid-19aren aurkako laugarren txertoa da gaur jartzen hasi direna. 65 urtetik gorako edonork ere txanda eskatu dezake dagoeneko.
2022/09/23 - 16:16
Astelehenean hasiko da EAEn gripearen eta covidaren txertaketa adinekoen egoitzetan
Aurten gripeak kezka handia eragiten du, azken bi urteetan gripe kasu gutxi izan ondoren. Hego hemisferioan aurten gertatutakoa ikusita, adituek uste dute ohiko gripeak indartsuago joko duela.
2022/09/16 - 14:05
Covid-19aren kontrako laugarren dosia jasoko dute 167.500 nafarrek
Osasun Departamentuak urriaren 10ean abiatuko du txertaketa kanpaina modu orokorrean; adinekoen egoitzetan, irailaren 26an hasiko da. 60 urtetik gorakoek eta gaixotasun larriren bat dutenek SMS mezua jasoko dute, hitzordua kudea dezaten.