Adinekoak
2021/10/05 - 22:38
65 urtetik gorakoei covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia emango zaie
Txertaketa urriaren 25ean abiatuko da, 70 urtetik gorako pertsonekin. Ondoren iritsiko da 65 urtetik gorakoen txanda. Hirugarren dosia hartzeko ezinbestekoa izango da gutxienez sei hilabete igarotzea azkeneko dositik.
2021/10/01 - 16:40
65 urtetik gorakoak gizartearen % 22,5 dira eta asko aktibo bizitzen saiatzen dira
Euskadin, bostetik batek, erretiratzeko adina du. Euren egoeraren alderik ilunena agerian uzteko manifestazioak egin dituzte gure hiriburuetan. Euren eskubideak defendatzeko eta pentsio duinak aldarrikatzeko.
2021/10/01 - 15:10
65 urtetik gorako 10 pertsonako 20 urtez azpiko 8 daude EAEn
Euskadin bizi diren herritarren % 22,5ek 65 urte edo gehiago dituzte; beraz, biztanleria "zahartzen ari da pixkanaka". Adineko pertsonak, oro har, oso pozik daude beren bizitzarekin. Gizonek osasun-pertzepzio hobea dute emakumeek baino, baina emakumeak sei urte gehiago bizi dira, batez beste.
2021/09/29 - 17:25
Aldundiak Txara I egoitzako irregulartasunak onartu ditu eta jarraipena egiten ari direla baieztatu
ELAk salatu du Gipuzkoako egoitza horretako hainbat egoiliar 14 ordu pasa zituztela ohean eta "janaririk gabe". Aldundiari bilera eskatu dio, ratioak moldatu eta egoera bideratzeko, egoiliarren duintasuna berma dadin.
2021/09/21 - 16:33
Haurtzaroko kantak entseatuz oroimena landu zuten alzheimerra duten zortzi gaixok, Josefina Arregui klinikan
Ikasitakoa Gayarre antzokian antolatutako ikuskizunean erakutsi zuten gaixoek eta zaintzaileek. "Los acordes de la memoria" dokumentalak Josefina Arregui klinikaren historia kontatzen du
2021/09/21 - 12:33
Nafarroan dagoeneko hasi dira hirugarren txertoa ematen adinekoen egoitzetan
Inokulazioa Lesakako eta Berako Andra Mari eta San Jose egoitzetan abiatu dute. EAEk atzo ekin zion egoitzetako egoiliarrak dosi gehigarriarekin babesteari, eta Ipar Euskal Herrian, joan den astean.
2021/09/20 - 19:52
Bizkaiak "eredu pertsonalizatuago bat" bilatuko du egoitzetan, 25 pertsonako taldeekin
2023an 25 pertsonako taldeak foru sarearen % 35ean ezartzeko helburua jarri dute, hau da, 3.000 adineko baino gehiagora iristea.
2021/09/20 - 16:34
"EtxeTIC", Bizkaiko iraupen luzeko zainketetarako modelo berria martxan da
Adinekoak euren etxeetan gelditu eta beharrezko duten laguntza etxean bertan jasotzea da plan honen helburu nagusia. Bilboko Etxaniz eguneko zentroa izango da "EtxeTIC" eredua martxan jartzen.
2021/09/20 - 12:54
Hasi dira hirugarren txertoa jartzen Euskadiko nagusien egoitzetan
Joan den astean onartu zuen Osasun Publikoaren Batzordeak adinekoen egoitzetan hirugarren dosia jartzea, eta gaur jarriko dituzte lehendabizikoak Irunen.
2021/09/17 - 15:21
Jaurlaritzak "adineko pertsona guztiei" eman nahi die txertoaren hirugarren dosia
Sagarduik adierazi du "etengabe" ari dela hitz egiten aldundiekin, urriaren 4an has dadin txertaketa adinekoen egoitzetan.
2021/09/16 - 21:05
Erresidentzietako adinekoei covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarriko zaie
Halaber, hirugarren dosia jasoko dute beste hainbat pertsona zaurgarrik, tartean minbizia duten pazienteek.
2021/09/16 - 02:00
Urriaren 4an hasi daitezke erresidentzietako adinekoei hirugarren dosia ematen
Erkidego guztiek onartu dute Espainiako Osasun Ministerioak egindako proposamena, baina azken erabakia ostegun honetako Osasun Batzordean hartuko dute.
2021/09/14 - 16:33
Adinekoak 3. dosia hartzeko lehentasunezkoak diren aztertzeko eskaera egin du Osakidetzak
Pertsona zaurgarrienei hirugarren dosia ematea erabaki ondoren, adinekoen egoitzetako egoiliarrei ere ematea komeni den aztertzeko eskatu dute sei erkidegok, tartean EAEk.
2021/09/14 - 09:26
Azterlan batek dio momentuz ez dela beharrezkoa errefortzuzko txertaketa orokor bat egitea
Adituen arabera, azkenean hirugarren txertoak jartzen badira, onurak arriskuak baino handiagoak izango diren zirkunstantziak eta biztanle-talde zehatzak identifikatu beharko dira.
2021/09/13 - 11:32
Adinekoei hirugarren dosia jartzen hasi dira Ipar Euskal Herrian
Adinekoen egoitzetako 80 urtetik gorako erabiltzaileek jasoko dute lehenik, baina, oro har, 65 urtetik gorakoek eta immunodeprimituek ere jasoko dute.
2021/08/24 - 15:50
Euskadiko egoitzek hiru hildako izan dituzte covid-19arekin, bi Araban eta bat Bizkaian
Hala ere, Araban aktibo dauden kasuek 26ra egin dute behera, aurreko astean 47 positibo izan ondoren. Bizkaian, aldiz, 28 kutsatu gehiago antzeman dira, Zornotzan izandako agerraldiaren ondoren.
2021/08/20 - 21:23
Hiru lagun hil dira covid-19a zutela Hego Euskal Herriko egoitzetan, eta 17 positiboko agerraldia atzeman dute
Azken orduetan, pertsona bat hil da koronabirusaren ondorioz Bizkaiko egoitzetan, beste bat Gipuzkoakoetan, eta beste bat Nafarroakoetan. Agerraldia Bizkaian detektatu dute, Loiu Gurena egoitzan.
2021/08/20 - 00:56
Covid-19a zuen pertsona bat hil da Gipuzkoako egoitza batean
Zizurkilgo Fraisoro egoitzan gertatu da. Horrez gain, hiru positibo berri atzeman dituzte lurraldean; beraz, Gipuzkoako egoitzetan, guztira, 51 erabiltzaile daude koronabirusak kutsatuta.
2021/08/18 - 21:49
Covid-19ko beste bost positibo atzeman dituzte Gipuzkoako adinekoen egoitzetan
Hala, lurraldeko egoitzetako 49 erabiltzaile daude, une honetan, koronabirusak kutsatuta.
2021/08/17 - 17:16
Arabako eta Bizkaiko egoitzetan hiru hildako berri izan dira
Gainera, 79 pertsona daude kutsatuta bi lurraldeetako zentro soziosanitarioen sarean.