Covid-19a zuen pertsona bat hil da Gipuzkoako egoitza batean
Covid-19a zuen adineko bat, Zizurkilgo Fraisoro egoitzako erabiltzailea, zendu da azken orduetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez. Horrez gain, Foru Aldundiaren egoitza sarean, beste hiru kasu positibo atzeman dituzte, eta, ondorioz, guztira, 51 erabiltzaile daude koronabirusak kutsatuta Gipuzkoako egoitzetan.
Horietako 22 Eibarko erreferentzia-zentroan daude. Hiru positibo berriak Legazpiko Santa Cruz egoitzan detektatu dituzte; bederatzi kasu aktibo daude bertan.
Gainerako kutsatze aktiboak egoitza hauetan atzeman dituzte: Oiartzungo Petra Lekuona zentroan (17), Irungo Ama Xantalenen (15), Villabonako Santiagon (7), Zizurkilgo Fraisoron (2) eta Donostiako Alai-Etxen (1).
Aldundiak zehaztu duenez, urtebetean, 2020ko abuztuaren 11tik, covid-19a zuten 161 erabiltzaile hil dira; 728k, aldiz, gainditu egin dute gaixotasuna. Azken orduetan izandako heriotza zenbatuta, Gipuzkoako adinekoentzako egoitzetan sei lagun hil dira pandemiaren bosgarren olatuan.
Arabako eta Bizkaiko Aldundiek azken orduotan ez dute eman informaziorik pandemiak egoitzetan izandako bilakaeraren gainean.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik