Adinekoentzako egoitzak
2021/11/19 - 11:04
Eider Mendoza: "Txertoei esker ez daukagu une honetan kutsatutako egoiliarrik Gipuzkoan"
Gipuzkoako Gobernantza diputatuak eta bozermaileak jakitera eman duenez, lurraldeko egoilarren % 97k txertoaren hirugarren dosia jasoa dute jada. Une honetan, zazpi egoitzetako bederatzi langile daude kutsatuta, baina egoiliarrik ez.
2021/11/12 - 16:29
Erresidentzietako langileak Gipuzkoako Aldundiaren egoitzan sartu dira bilera bat eskatzeko
Azkenean, ELAk eta LABek deitutako protestaren ostean, Aldundiaren egoitzan sartzen utzi diete lau ordezkari sindikali, eta astelehenean eskaerari erantzungo diotela hitzeman diete.
2021/11/09 - 15:23
Adinekoen egoitza txikiagoak proposatu ditu Arartekoak pandemiaren eragina murrizteko
Izurriak zentro horietan izan duen intzidentzia aztertu du Herri defendatzaileak eta hainbat irakaspen atera ditu "etorkizuneko pandemien lagungarri" izan daitezkeenak.
2021/10/28 - 16:00
Gipuzkoako Aldundiak eskaintzen duen egoitzen irudi ''idilikoa'' salatu dute ELAk eta LABek
ELAk eta LABek Gipuzkoako Foru Aldundiari leporatu diote lurraldeko egoitzen irudi "idilikoa" saldu nahi izatea, eta zentro horietako egoera "jasanezina" dela ohartarazi dute, langileen eta zerbitzuaren baldintzek pandemian "okerrera" egin ostean.
2021/10/28 - 11:31
Greba eguna dute gaur Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, ELAk eta LABek deituta
Egoitzen sektorean protestak izango dira, gaur bezala, azaroaren 12an ere. Bihar, geldialdiak eta bilkurak egingo dituzte gainera. Prekarietatearekin amaitzeko, lan-hitzarmena eta ratioak eguneratzea eskatzen dute.
2021/10/27 - 16:45
Gernikako San Fidel ikastolako umeak Foruko IMQ Igurco egoitzako adinekoak ezagutzera joan dira
Askok ez dute sekula egoitza bat barrutik ezagutu eta zahartzaroak pena ematen diela aitortu digute saioa hasi baino lehen. Goiza elkarrekin eman eta gero beste ideia oso desberdin batekin atera dira bertatik.
2021/10/26 - 12:03
Unai Rementeria: ''Adinekoen egoitzak moldatu behar ditugu eta eguneko-etxe gehiago sortu''
Egoitzen publifikazioaz galdetuta, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak adierazi du erreferentziazko zentroak publikoak izan behar dutela, baina egoitzak pribatu eta publikoak behar dutela izan.
2021/10/21 - 20:23
ELA eta LAB sindikatuek bi eguneko greba deitu dute Gipuzkoako erresidentzietako "egoera larria" salatzeko
LAB sindikatuak azpimarratu du egoitzetako langileek pairatzen duten prekarietatearekin amaitzeko lan-hitzarmena eta ratioak eguneratzea ezinbestekoa dela. Lanuzteak urriaren 28an eta azaroaren 12an egingo dituzte.
2021/10/16 - 23:08
Pentsio duinen aldeko Madrilgo mobilizazioarekin bat egingo du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak
Azken lan-erreformak baliogabetzea, soldaten eta emakumezko pentsiodunen ordainsarietako genero-arrakala desagertzea eta pentsioa Gutxienezko Soldatarekin parekatzea, besteak beste, eskatu dute gaurko martxan.
2021/10/14 - 15:28
Murillok dio Aldundia ez dela duda-mudatan ibiliko egoitzetan neurri gogorrak hartzeko
Sergio Murillo Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuak Batzar Nagusietan hitz egin du gaur Aita y Ama erresidentziaren itxierari buruz eta ziurtatu duenez, "itxi behar badira, itxiko dira", egoiliarrak direlako "lehentasuna".
2021/10/14 - 14:29
Bizkaiko egoitzetako ELAko ordezkariek hitzarmena berritzeko blokeoa salatu dute
ELA sindikatuak ostegun honetan salatu duenez, patronalak Bizkaiko zaharren egoitzetako sektoreko hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioa blokeatu du, eta egoera aldatzen ez bada, zentro horietan greba-egunak deituko dituztela iragarri du.
2021/10/13 - 12:06
Barakaldoko Aita y Ama egoitza aldi baterako itxi dute "arau hauste larriengatik"
ELA sindikatuak abuztuan jo zuen Bizkaiko Aldundiarengana kudeaketa aldaketen ondorioz izandako irregulartasun ugari salatzeko. Salatutakoak egiaztatu ostean etorri da ixteko agindua.
2021/10/08 - 18:08
ELAk dio Gipuzkoako adinekoen egoitzetako ratioak Olanok esandakotik "oso urrun" daudela
Sindikatuak adierazi du kontzertaziorako baldintzak jasotzen dituen foru dekretuak berak batez beste langile bat ezartzen duela 13 egoiliarrentzako; Olanok ziurtatu zuen langile bakoitzak bi egoiliarrentzat egiten duela lan. ELAk bilera eskatu dio berriro Olanori.
2021/10/07 - 16:21
Zaharren egoitzetan bisitak eta paseoak murrizketarik gabe
Adineko egoitzetan ere ezabatu dira neurri murriztaileak eta poza itzuli da egoiliar eta euren senideengana. Gaurtik aurrera ez dago bisita ez pertsona mugarik.
2021/10/07 - 10:51
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa normaltasunera bueltatu dira, barran kontsumituz eta edukiera mugarik gabe
Osasun larrialdia indargabetzeko dekretua argitaratuta, ez dago jada ordutegi eta edukiera mugarik, eta nahi beste pertsona elkartu ahal dira taldeka.
2021/10/06 - 16:11
Egoitzetako bisitak zentroetako gune komunetan ere egin ahalko dira ostegunetik aurrera
Hiru Foru Aldundiek, Osasun Sailarekin batera, protokolo berria prestatu dute egoera berrira moldatzeko.
2021/10/06 - 14:57
Homologatu gabeko erizain tituludunek erizain gisa lan egin dutela ukatu du Maite Peñak
Gipuzkoako Batzar Nagusien aurrean egin duen agerraldian, erizain laguntzaile gisa kontratatu zituztela eta titulua jasotzeko prozesuan zeudela azpimarratu du. Erizainen gabezia orokorra dela gaineratu du.
2021/10/06 - 11:28
Markel Olano: "Ez dugu erresidentzietako 6.500 langileen lana zikintzen eta laidotzen utziko"
Gipuzkoako ahaldun nagusiak dio "urrats guztiak" egingo direla kasu guztiak argitzeko baina, "baita ere, nagusien egoitzen Gipuzkoako sistema azken muturreraino defendatzeko".
2021/10/01 - 17:59
Pentsiodunak eta Babestu kalera atera dira adinekoen egoitzetan zaintza duina eskatzeko
Bilbon egin duten manifestazio batean, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak eta erresidentzietako egoiliarren senitartekoen elkarteak salatu dute egoitzak "isolamendu zentro" bilakatu direla.
2021/09/30 - 18:28
Langileek salatu dute Gipuzkoako egoitzetako egoera "gizagabea eta ankerra" dela
Txara I-en hautemandako gabeziak ez dira isolatuak, orokorrak eta zentro guztietara estrapolagarriak. Ez dago nahikoa langile egoiliarren arreta duina eskaintzeko. ELAk eta senideek langileen alde egin dute. Aldundiak bere jardunbidea egokia dela defendatu du.