Afrika
2023/05/15 - 16:11
GKE batek gutxienez 280 hildako salatu ditu Darfurren, Jiddako akordioa sinatu ondoren
Sudanen borrokak hasi zirenetik hilabete bete denean, ostegunean gatazkan dauden aldeek sinatutako akordioaren ostean gertatu da indarkeriaren gorakada berria.
2023/05/09 - 14:43
Jaurlaritzak 34 milioi euro bideratuko ditu aurten lankidetza proiektuak diruz laguntzeko
EAEko gobernuz kanpoko erakundeek garapenerako lankidetzako proiektuak (aurrekontuaren % 80), garapen produktiboko ekimenak eta gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak aurkeztu ahalko dituzte. Iazkoarekin alderatuta, bi milioi gehiago gorde ditu aurten Jaurlaritzak.
2023/05/08 - 14:40
Khartum barealdi apur bat bizitzen ari da su-eten hauskor baten erdian, noizbehinkako leherketekin
Sudango Armadaren eta FAR talde paramilitarraren arteko elkarrizketak larunbatean hasi ziren su-eten iraunkor bat lortzeko asmoz. Hiru aste baino gehiago borrokan egon ostean, herritarrak kalera irten ahal izan dira oinarrizko erosketak egitera.
2023/05/08 - 11:30
Euri-jasek gutxienez 400 hildako eragin dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoan
Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean azken egunetan izandako uholdeen ondorioz hildakoen balantzea 400 ingurukoa da, Kongoko agintarien arabera. Gaurko eguna biktimak oroitzeko dolu eguna izatea agindu du Kongoko Gobernuak.
2023/05/04 - 17:10
Sudango Armadak eta RSFek su-etena hautsi dute Jartumen egindako erasoen ostean
Bi alderdietako buruzagiek zazpi eguneko su-etena egitea adostu zuten, maiatzaren 4an hasita. Hots, akordioa indarrean sartu eta ordu gutxitara apurtu dute.
2023/04/30 - 13:43
Afrikako GKE baten arabera, 100.000 sudandarrek ihes egin dute herrialdeko iparraldera gatazka hasi zenetik
Joan den apirilaren 15etik, Armadaren eta RSFen arteko borrokak hasi zirenetik, Afrikako herrialdeak pairatzen duen biztanleriaren exodoa nabarmen areagotu da aste honetan.
2023/04/25 - 16:43
Gutxienez 89 gorpu aurkitu dituzte Kenyako sekta erlijioso bateko buruzagi baten lurretan
Kenyako Poliziak dozenaka gorpu aurkitu ditu hobi komunetan lurperatuta, Paul Mackenzie sekta bateko buruzagiaren lursail batzuetan. Mackenzie espetxera bidali dute, bere jarraitzaileak hil arte barau egin zezaten bultzatzeagatik.
2023/04/25 - 16:32
Burkina Fason talde paramilitarrek burututako 150 zibilen hilketa ikertzeko eskatu du NBEk
Aberriaren Defentsarako Boluntario taldeak (VDP) Karma herrian egindako tiroketa batean, gutxienez 150 pertsona hil direla salatu dute Nazio Batuek.
2023/04/25 - 09:59
Adostutako 72 orduko su-etena urratzea leporatu die Sudango Armadak paramilitarrei
Su-etena gauerdian sartu da ofizialki indarrean, baina Khartum hiriburutik gertu erasoak egitea egotzi die Sudango Armadak Laguntza Azkarreko Indar paramilitarrei.
2023/04/24 - 22:59
Atzerritar asko etxeratu dira Sudandik, su-etena ahitu aurreko orduetan
Sudanen zeuden atzerritarrak ebakuatzeko operazioak egiten jardun dute azken orduotan munduko hainbat herrialdek. Borrokan diharduten aldeek adostutako hiru eguneko su-etena baliatu dute bertan bizi edota lanean zeuden zibilak ateratzeko. Europakoak bakarrik, milatik gora atera dituzte.
2023/04/24 - 12:08
Espainiako Armadak ehun bat zibil ebakuatu ditu Sudandik
Herrialde eta nazioarteko erakunde ugari hasi dira azken orduetan Sudango hiriburutik, Jartumetik, bere herritarrak ateratzen.
2023/04/24 - 11:19
Espainiako Gobernuak 100 bat zibil ebakuatu ditu Sudandik
Herrialdetik ateratakoen artean ez dago euskal herritarrik. AEB izan zen ebakuazioa abiatzen lehena, eta horren ostean, bide bera hartu dute Alemaniak, Italiak, Frantziak eta Erresuma Batuak. Frantziako herritar bat larri zauritu da ebakuazio betean, ustez Sudango Armadak egindako eraso batean.
2023/04/23 - 11:57
Egoera "larria" da Sudanen, "lege gabeko" herrialdea da ia eta "osasun kolapsoan" dago, MGMren arabera
Atzerriko herritarren ebakuazioa hasi da, Aid al Fitr ospakizunaren harira adostutako su-etena behin eta berriz urratu duten arren.
2023/04/22 - 14:35
Su-etena urratuta, dozenatik gora zibil hil dituzte Aid al Fitr ospakizunen lehenengo egunean, Sudanen
Ostiralean hasi behar zen NBEk proposatutako eta bi aldeek onartutako su-etena, baina elkarri leporatzen diote hura urratu izana.
2023/04/21 - 13:28
RSFko paramilitarrek hiru eguneko su etena iragarri dute Sudanen, ramadanaren amaierarekin bat eginda
NBEk eta nazioarteko beste erakunde batzuek eskatu zuten menia. MOEren arabera, gutxienez 330 pertsona hil eta 3.200 zauritu dira azken egunetan izandako istiluetan. Milaka pertsonak ihes egin dute herrialdetik; Txadera, adibidez, 20.000 heldu dira.
2023/04/18 - 20:14
Sudango Armadak eta paramilitarrek adostutako 24 orduko su-etena ez dute bete
Borrokak su-etena indarrean sartu eta 15 minutura hasi dira. Gutxienez 270 pertsona hil eta 2.000 baino gehiago zauritu dira asteburuan Khartumen eta herrialdeko beste hiri batzuetan hasitako borrokaldietan.
2023/04/17 - 20:24
Zer gertatzen ari da Sudanen?
Gabirel Ezkurdia GeopolitikaZ ikerketa taldeko politologoak Sudango gatazka armatuaren nondik norakoak azaldu ditu, baita geopolitikarekin izan ditzakeen loturak ere.
2023/04/17 - 19:13
Sudango armadaren eta talde paramilitar nagusiaren arteko borrokak gogortu egin dira azken orduotan
Sudanen, aurrez aurreko bortitzak gaur ere armadaren eta herrialdeko talde paramilitar boteretsuenaren artean. Dagoeneko, 100en bat zibil hil dira borroketan eta ehunka dira zauritutakoak.
2023/04/17 - 12:02
100 hildako inguru eta ehunka zauritu Sudanen paramilitarren eta Armadaren arteko borroketan
Abdelfatah al Burhan eta Mohamed Hamdan Dagalo Sudango bi buruzagi militar nagusien arteko lehiak gudu-zelai bihurtu du herrialdea. Talde paramilitar boteretsuena (RSF) etorkizuneko armada bateratuaren kate-maila izatetik "milizia errebelde" izatera igaro da.
2023/04/17 - 11:06
Gutxienez 97 zibil hil dira Sudanen, Armadaren eta paramilitarraren arteko liskarretan
Herrialdeko erakunde zibil eta alderdi politiko nagusiek, Sudango Armadaren eta Laguntza Azkarreko Indar paramilitarren arteko borrokak amaitzea ez ezik, azken urteetan herrialdean nagusi izan den "militarizazioaren" amaiera ere eskatu dute.