sudan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Khartum barealdi apur bat bizitzen ari da su-eten hauskor baten erdian, noizbehinkako leherketekin

Sudango Armadaren eta FAR talde paramilitarraren arteko elkarrizketak larunbatean hasi ziren su-eten iraunkor bat lortzeko asmoz. Hiru aste baino gehiago borrokan egon ostean, herritarrak kalera irten ahal izan dira oinarrizko erosketak egitera.
Bonbardaketak Sudanen. Argazkia. EFE
Bonbardaketak Sudanen. Argazkia. EFE

Sudango Armadaren eta Laguntza Azkarreko Indarrak (FAR) talde paramilitarraren artean hiru aste baino gehiagoko liskarrak izan ostean, Khartum hirian tentsio handiko lasaitasuna gailendu da, su-eten hauskor baten erdian. Leherketak noizbehinka baino ez daude, eta, ondorioz, Sudango herritarrak normaltasun berrira itzuli ahal izan dira.

Leherketak Shambat (iparraldea) inguruan antzeman daitezke, dirudienez aireko bonbardaketek eta artilleriak eraginda, bertan paramilitarren kanpamentu bat baitago. Era berean, Armadaren borroka-hegazkinek hiriburua banatzen duen Niloren mendebaldeko hainbat barrutiren gainean dabiltza hegan, baita Khartumen ondoan dagoen Omdurman hiritik ere. 

Gainerako auzoetan, barealdia omen dute, eta horrek herritarrei etxetik irtetzeko aukera eman die oinarrizko erosketak egiteko. Halabaina, elikagaien garestitzeak eta banketxeen itxieraren ondorioz dagoen eskudiru eskasiak kexak eragin ditu. 

Bien bitartean, larunbatean Jidda hirian Armadaren ordezkarien eta paramilitarren artean hasitako elkarrizketek aurrera jarraitzen dute, su-eten iraunkor bat lortzeko saiakeretan. Aitzitik, gaur-gaurkoz ez dute inolako aurrerapausorik iragarri.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X