sudan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sudango Armadak eta RSFek su-etena hautsi dute Jartumen egindako erasoen ostean

Bi alderdietako buruzagiek zazpi eguneko su-etena egitea adostu zuten, maiatzaren 4an hasita. Hots, akordioa indarrean sartu eta ordu gutxitara apurtu dute.
Jartum hiria eraso baten ostean. Argazkia: EFE
Jartum hiria eraso baten ostean. Argazkia: EFE

Sudaneko Armadaren eta RSF talde paramilitarraren artean liskarrak egon dira Jartum hiriburuan, su-etena indarrean sartu eta ordu gutxitara. Printzipioz, zazpi eguneko tregoa iragarri zuten. Antzeko ekimenek porrot egin dute apirilaren 15az geroztik; izan ere, trantsizio-prozesuan aurrera egiteko elkarrizketa-prozesu baten erdian borrokak eztanda egin zuen bi indarren artean.

Pasa den igandean, apirilak 30, Sudango Indar Armatuen buru eta Trantsizioko Kontseilu Subiranoaren presidente Abdelfata al Burhanek eta RSFen buru Mohamed Hamdan Dagalok "hasiera batean" oniritzia eman zioten maiatzaren 4tik 11ra arteko su-etenari, Hego Sudango Gobernuak jakinarazi zuenez.

Gai Humanitarioetarako Nazio Batuen idazkari nagusiaren adjuntuak, bere aldetik, liskarren amaiera lortzea zaia izango dela esan du, bi aldeek "aurrera egiteko" nahia erakusten dutelako. 

RSFek hiriburuan dituzten posizioei eraso egin dietela salatu du ohar baten bidez Sudaneko Armadak. Bestalde, RSFek gogor kritikatu dituzte indar kolpisten ekintza arduragabeak, su-etena urratzeagatik. "Gure indarrei eraso diete hainbat lekutan", nabarmendu dute.

Apirilaren 15ean egin zuten eztanda liskarrek, RSFak Indar Armatuen barruan sartzearen inguruko tentsioak areagotu zirenean, zeina gobernu zibil berri bat osatzeko abenduan sinatutako akordioaren giltzarria zen. Baita, Al Bashir boteretik kendu ondoren irekitako trantsizioa suspertzeko ere, 2021eko urriko estatu-kolpearen ondotik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X