Afrika
2023/04/25 - 16:43
Gutxienez 89 gorpu aurkitu dituzte Kenyako sekta erlijioso bateko buruzagi baten lurretan
Kenyako Poliziak dozenaka gorpu aurkitu ditu hobi komunetan lurperatuta, Paul Mackenzie sekta bateko buruzagiaren lursail batzuetan. Mackenzie espetxera bidali dute, bere jarraitzaileak hil arte barau egin zezaten bultzatzeagatik.
2023/04/25 - 16:32
Burkina Fason talde paramilitarrek burututako 150 zibilen hilketa ikertzeko eskatu du NBEk
Aberriaren Defentsarako Boluntario taldeak (VDP) Karma herrian egindako tiroketa batean, gutxienez 150 pertsona hil direla salatu dute Nazio Batuek.
2023/04/25 - 09:59
Adostutako 72 orduko su-etena urratzea leporatu die Sudango Armadak paramilitarrei
Su-etena gauerdian sartu da ofizialki indarrean, baina Khartum hiriburutik gertu erasoak egitea egotzi die Sudango Armadak Laguntza Azkarreko Indar paramilitarrei.
2023/04/24 - 22:59
Atzerritar asko etxeratu dira Sudandik, su-etena ahitu aurreko orduetan
Sudanen zeuden atzerritarrak ebakuatzeko operazioak egiten jardun dute azken orduotan munduko hainbat herrialdek. Borrokan diharduten aldeek adostutako hiru eguneko su-etena baliatu dute bertan bizi edota lanean zeuden zibilak ateratzeko. Europakoak bakarrik, milatik gora atera dituzte.
2023/04/24 - 12:08
Espainiako Armadak ehun bat zibil ebakuatu ditu Sudandik
Herrialde eta nazioarteko erakunde ugari hasi dira azken orduetan Sudango hiriburutik, Jartumetik, bere herritarrak ateratzen.
2023/04/24 - 11:19
Espainiako Gobernuak 100 bat zibil ebakuatu ditu Sudandik
Herrialdetik ateratakoen artean ez dago euskal herritarrik. AEB izan zen ebakuazioa abiatzen lehena, eta horren ostean, bide bera hartu dute Alemaniak, Italiak, Frantziak eta Erresuma Batuak. Frantziako herritar bat larri zauritu da ebakuazio betean, ustez Sudango Armadak egindako eraso batean.
2023/04/23 - 11:57
Egoera "larria" da Sudanen, "lege gabeko" herrialdea da ia eta "osasun kolapsoan" dago, MGMren arabera
Atzerriko herritarren ebakuazioa hasi da, Aid al Fitr ospakizunaren harira adostutako su-etena behin eta berriz urratu duten arren.
2023/04/22 - 14:35
Su-etena urratuta, dozenatik gora zibil hil dituzte Aid al Fitr ospakizunen lehenengo egunean, Sudanen
Ostiralean hasi behar zen NBEk proposatutako eta bi aldeek onartutako su-etena, baina elkarri leporatzen diote hura urratu izana.
2023/04/21 - 13:28
RSFko paramilitarrek hiru eguneko su etena iragarri dute Sudanen, ramadanaren amaierarekin bat eginda
NBEk eta nazioarteko beste erakunde batzuek eskatu zuten menia. MOEren arabera, gutxienez 330 pertsona hil eta 3.200 zauritu dira azken egunetan izandako istiluetan. Milaka pertsonak ihes egin dute herrialdetik; Txadera, adibidez, 20.000 heldu dira.
2023/04/18 - 20:14
Sudango Armadak eta paramilitarrek adostutako 24 orduko su-etena ez dute bete
Borrokak su-etena indarrean sartu eta 15 minutura hasi dira. Gutxienez 270 pertsona hil eta 2.000 baino gehiago zauritu dira asteburuan Khartumen eta herrialdeko beste hiri batzuetan hasitako borrokaldietan.
2023/04/17 - 20:24
Zer gertatzen ari da Sudanen?
Gabirel Ezkurdia GeopolitikaZ ikerketa taldeko politologoak Sudango gatazka armatuaren nondik norakoak azaldu ditu, baita geopolitikarekin izan ditzakeen loturak ere.
2023/04/17 - 19:13
Sudango armadaren eta talde paramilitar nagusiaren arteko borrokak gogortu egin dira azken orduotan
Sudanen, aurrez aurreko bortitzak gaur ere armadaren eta herrialdeko talde paramilitar boteretsuenaren artean. Dagoeneko, 100en bat zibil hil dira borroketan eta ehunka dira zauritutakoak.
2023/04/17 - 12:02
100 hildako inguru eta ehunka zauritu Sudanen paramilitarren eta Armadaren arteko borroketan
Abdelfatah al Burhan eta Mohamed Hamdan Dagalo Sudango bi buruzagi militar nagusien arteko lehiak gudu-zelai bihurtu du herrialdea. Talde paramilitar boteretsuena (RSF) etorkizuneko armada bateratuaren kate-maila izatetik "milizia errebelde" izatera igaro da.
2023/04/17 - 11:06
Gutxienez 97 zibil hil dira Sudanen, Armadaren eta paramilitarraren arteko liskarretan
Herrialdeko erakunde zibil eta alderdi politiko nagusiek, Sudango Armadaren eta Laguntza Azkarreko Indar paramilitarren arteko borrokak amaitzea ez ezik, azken urteetan herrialdean nagusi izan den "militarizazioaren" amaiera ere eskatu dute.
2023/04/16 - 19:29
Harriz Herri euskal elkartea eskola eraikitzen ari da Kenyako Mbogolo herrixkan
Proiektuaren inguruan eskualde osoko jendea hurbiltzea lortu du Bilbon sortutako kolektiboak. Bertakoek hezkuntzarekin bizi dituzten zailtasunei aurre egitea du helburu, eta kooperante eta boluntarioen ekarpenekin garatzen ari dira proiektua. Eraikuntza lanek herriko ekonomia bultzatu dute.
2023/04/16 - 00:39
Sudan kaosean murgildu da berriro Armadaren eta RSFko paramilitarren arteko borrokek eztanda eginda
Abdelfatah al Burhan eta Mohamed Hamdan Dagalo Sudaneko bi buruzagi militar nagusien arteko lehiak gudu-zelai bihurtu du herrialdea. Talde paramilitar boteretsuena (RSF) etorkizuneko Armada bateratuaren kate-maila izatetik "milizia errebelde" izatera igaro da.
2023/04/15 - 23:04
Borroka armatua Sudanen armadaren eta paramilitarren artean, gobernu zibil saiakerak porrot egin ostean
Herrialdeko armada eta talde paramilitar nagusia borrokan ari dira elkarren aurka goizean goizetik, duela bi urte elkarrekin estatu kolpea eman ostean. Gobernu zibila osatzeko negoziaketak porrot egin ostean egin du eztanda borroka armatuak.
2023/04/15 - 22:53
Sudango Armadaren eta paramilitarren arteko gatazkari buruzko gakoak
Joan den ostegunean hasi ziren gatazka hotsak entzuten, RSF Khartumen hedatzen ari zela salatu zuen orduan Armadak, Indar Armatuen baimenik gabe. Hona hemen gatazka horre nondik norakoak ulertzeko gakoak.
2023/04/05 - 16:40
Gerra bukatu den arren, komunitateen arteko gatazkak mugatzen du Hego Sudanen potentziala
Egoera zail horren aurrean, gizarte zibila ahal duen moduan antolatzen da Hego Sudango gobernu ustelaren gainetik zailtasunei aurre egiteko.
2023/04/04 - 12:44
Hego Sudan, gerra zibila eta klima aldaketaren ondorioz goseak kolpatutako herrialde aberatsa
Gerra Zibilak 400.000 hildako inguru utzi ditu herrialdean eta kontrolik gabeko milaka arma daude kaleetan. Horretaz gain, uholdeen eraginez 4 milioi desplazatu daude. Gosea gatazkaren eta uholdeen ondorioa da.