Aiarako kuadrilla
2023/07/28 - 11:37
Tubos Reunidosek 54,5 milioi euroko irabazi garbiarekin itxi du seihilekoa
Enpresak Amurrioko eta Trapagarango lantegietako negoziazioaren amaiera eta hitzarmen kolektiboen sinadura (2022tik 2027ra indarrean) azpimarratu ditu aldi honetako mugarri nagusi gisa.
2023/07/23 - 12:56
Delikako (Araba) hauteskunde mahai baten osaketa 10:30ak arte atzeratu da
Ordu honetarako, prest daude Espainiako Estatu osoan hauteskunde orokorretarako aurreikusitako 60.314 hauteskunde mahaiak.
2023/07/19 - 17:38
Segregazioarekin amaitzeko eskola publikoa indartzea funtzeskoa dela esan du Sumarrek Amurrion
Hezkuntza publiko eta unibertsak gizartearen oinarri eta motore izan behar duela aldarrikatu du Sumarrek Amurrion; hortaz, hezkuntza publikoa lehenesten duen politika egingo dutela esan dute Arabako hautagaiek. Jangelak ere doakoak eta jasangarriak izatea aldarrikatu dute.
2023/07/14 - 11:20
Tubos Reunidoseko presidente Francisco Irazustak kargua utzi du erronka berriei aurre egiteko
Nazioarte mailako eskaintza profesional garrantzitsu bat jaso ostean hartu duela erabakia jakinarazi du enpresak ohar bidez. Presidente berria izendatu bitartean, Emilio Ybarra presidente ordeak beteko ditu haren funtzioak.
2023/07/12 - 17:10
Aiaraldearen berrindustrializaziorako egiazko plana aldarrikatu du Sumarrek Laudion
Aiaraldeak sufritzen duen biztanleria galeraren arrazoia industriaren desegitea eta prekarizazioa direla salatu du Sumarrek. Laudion, hainbat lan-gatazkaren lekuko izan den herrian, instituzioen inplikazioa eskatu du Leticia Jimenez Senaturako Arabako hautagaiak.
2023/07/03 - 16:53
Tubos Reunidosek iragarri du Amurrioko lantegian aldi baterako lan-erregulazioa aurkeztuko duela
Enpresak aurreratu duenez, sei hilabeterako neurria izango da, irailaren 1etik hasita. Antza denez, azken hilabeteetan antzematen ari den eskaeren jaitsierari aurre egiteko
2023/06/26 - 19:04
Gizonezko bat atxilotu dute Amurrion, bere aita arma zuri batekin larri zauritzeagatik
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ospitalera eraman dute zauritutako gizona, baina arriskutik kanpo dago.
2023/06/22 - 11:39
Urduña eta Amurrio arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidea konpontzeko makina bat trenbidetik atera baita
Atzo gauean, 23:45ak aldera, mantentze-lanetan ari zen makina astun bat errailetik atera zen, Adifeko iturriek azaldu dutenez. Atzotik langileak arazoa konpontzeko lanetan ari dira.
2023/06/17 - 12:46
Pruden Otegi (EH Bildu), Aiarako alkate berria
EAEko eta Nafarroako udalen osaketari ekin diete larunbat honetan udalerri guztietan. Aiara Batuz herri-plataformari esker Aiarako Alkatetzaren aginte-makila eskuratu du EH Bilduk.
2023/06/15 - 15:57
EH Bilduk Laudioko Alkatetza eskuratuko du Omniaren babesarekin
Koalizio independenteak bere asmoen berri eman du ostegun honetan, eta koalizio abertzaleari babesa ematearen aldeko apustua egin du, besteak beste, "herriarentzat proiektu bat delako, kudeaketa hurbilago batekin".
2023/06/15 - 09:17
Amurrion desagertutako 11 urteko neskatoa topatu dute
Asteazken gauean aurkitu dute. Ikastetxe ostean ez zen etxera itzuli, eta orduan salatu zuten desagertzea senitartekoek.
2023/05/19 - 12:35
EAJk irabaziko luke Laudion, baina EH Bilduk eta Omniak gehiengo osoa batuko lukete
Alderdi jeltzaleak eutsi egingo lieke egungo zazpi zinegotziei, baina koalizio abertzaleak eta auzokide plataformak gehiengoa izango lukete gobernu aldaketa gauzatzeko.
2023/04/27 - 16:19
Bi gazte atxilotu dituzte Amurrion, polizia-txakur batek lapurreta bateko dirua aurkitu ostean
Dirua komun bateko armairu baten barruan zegoen ezkutatuta. Gaizkileek milaka euro lapurtu zituzten auto batetik.
2023/04/23 - 21:45
Mesedetako mojen egoitzako langileak Laudioko elizan itxi dira, Orozkoko zentroaren itxieraren kontra
Orozkoko Ibarra auzoan dagoen egoitza ixteko arriskuan dago. Bertan, 43 langilek aniztasun funtzionala duten 63 emakume zaintzen dituzte. Egoitza ixteko mehatxuaren aurrean, egoeraren ardura bere gain hartzeko eskatu diote Foru Aldundiari.
2023/04/23 - 19:36
Madres Mercedariaseko langileek Laudioko elizan itxi dira, Orozkoko egoitzaren itxieragatik protestatzeko
Itunpeko egoitzaren 43 langilek adimen urritasuna duten 63 emakume zaintzen dituzte. Itxieragatik protesta egiteko itxialdia egin dute Laudioko elizan, Aiaraldean euren egoera ezagutzera emateko, eta Bizkaiko Aldundiari esku-hartzeko eskatu diote. @ComiteGaude-k grabatutako bideoa.
2023/03/31 - 22:39
Hilda aurkitu dute Laudion desagertu zen 83 urteko emakumea
Mendi-inguru batean aurkitu dute gorpua.
2023/03/30 - 23:26
Laudion desagertutako 83 urteko emakume baten bila ari dira
Desagertuak dementzia du, eta Zabale, Saldarriaga eta Arantzarretik paseatzera atera ohi da. Gardea auzoko emakumearen senideek haren desagerpenaren berri eman dute 19:00ak aldera.
2023/03/15 - 19:17
Obretan dagoen eraikin batek su hartu du Amurrion
Sute bat piztu da eraikitze lanetan dagoen eraikin batean, Amurrioko (Araba) Felix Murga kalean. Langileak eraikinetik irten dira, eta ez da zauriturik egon.
2023/02/28 - 11:28
Tubos Reunidosek 43,5 milioi irabazi ditu 2022an, 2021ean 64,7 milioiko galerak izan ondotik
Taldeak 2008tik izan duen emaitzarik onena da. Horrela, konpainiaren susperraldia eta Plan Estrategikoaren betetzea berretsi dira.
2023/02/21 - 17:41
Bi zauritu, horietako bat oso larri, Tubos Reunidosen izandako istripu batean
Pine Instalaciones y Montajes enpresa azpikontratatuko 53 eta 58 urteko bi bi beharginak mantentze-lanak egiten ari ziren. Istripua astelehenean gertatu zen, 14:30ean, goi-tentsioko aparatuak zeuden gune batean.