Aisia
2021/06/18 - 20:42
Osasun larrialdi egoera indargabetzea aztertu dezake Jaurlaritzak 15-20 egun barru
Lehendakariak iragarri duenez, pandemiaren joerak positiboa izaten jarraitzen badu, gai hori izango du mahai gainean LABIk.
2021/06/18 - 20:09
Hauek dira LABIk arindu dituen neurri guztiak
Neurri berriak larunbat honetan, hilak 19, sartuko dira indarrean.
2021/06/13 - 20:50
Beroa, hondartzak gainezka eta edukierak gainditzear, Bizkaian eta Gipuzkoan
Orotara, Bizkaia eta Gipuzkoako zazpi hondartza itxi dituzte egunean zehar, jende gehiegi zegoelako.
2021/06/12 - 17:18
Errugbi zaleak, pozik, eta tabernariak, atsekabetuta, Biarritzen eta Baionan
5.000 lagun bilduko dira gaur Biarritzen, Biarritz Olimpyque eta Aviron Bayonnais taldeen arteko errugbi partidan. Tabernariak kexu dira, Prefetak partida telebistaz emateko baimena ukatu dielako.
2021/06/10 - 22:00
Bilbon lau hiri Hondartza Berde egongo dira berriro larunbatetik aurrera
Zehazki, eguzkia hartzeko eremuak jarriko dituzte San Antonion, Ibaiederren eta Etxebarrian, eta dutxak jarriko dituzte Arraiz mendian.
2021/06/09 - 22:17
Erkidegoek erabakiko dituzte tabernei eta diskotekei ezarriko zaizkien neurriak
Osasun Ministerioak atzera egin du, eta erkidego bakoitzak erabakiko du zein neurri ezarri behar zaizkien ostalaritzari eta gaueko aisialdiari deseskalatze fasean.
2021/06/09 - 18:48
Larunbatean irekiko dituzte Bilboko kanpoko igerilekuak, txandekin eta hitzorduarekin
Bilbao Kirolaken bazkide direnak soilik sartu ahal izango dira. Irailaren 12ra arte egongo dira irekita Artxandako, Errekaldeko eta Txurdinagako zerbitzuak.
2021/06/04 - 22:18
Murrizketak derrigorrez bete behar dituztela jakinarazi diete erkidegoei
Bestalde, gaueko aisialdiari eta ostalaritzari ezarritako murrizketak Lurraldeen Kontseiluak erabaki arte egongo dira indarrean, eta ez herritarren % 70 txertatuta egon arte.
2021/06/03 - 18:37
Bilboko Konpartsak aurtengo udarako kultur programazio herrikoa prestatzen ari da
Mendi martxa batek, San Juan bezperako ekintzek eta abuztuko azken asteko ekitaldiek, bestak beste, osatuko dute udako programazio berezia.
2021/05/30 - 17:03
Euskararen uretan murgildu dira gaur Sopelan, 43. Ibilaldian
43. Ibilaldia ospatu dute gaur Sopelan, euskararen eta ikastolen aldeko jai giroan. Pandemiak markatutako edizioa izan bada ere, euskararen aldeko oihua ozen entzun da gaur Bizkaiko kostaldean.
2021/05/29 - 12:00
"Bertsoak Museoan", Amets Arzallusekin eta Jon Maiarekin, gaur, eitb.eus-en
17:30ean hasiko da bertso saioa, Euskal Itsas Museoan, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
2021/05/28 - 13:14
Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuak ireki dituzte Gasteizen
Gaur hasi da udako denboraldia Mendizorrotzan eta Gamarran, eta, aurten, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik hitzordurik hartzea.
2021/05/27 - 18:15
Zer ikus dezakegu Euskaltekan?
Euskalteka, euskarazko ikus-entzunezko edukien plataforma, aurkeztu dute gaur EITBk eta Euskaltelek. Euskarazko fikzioa, ETB1eko, ETB3ko eta eitb.eus-eko eduki andana dago ikusgai dagoeneko.
2021/05/26 - 15:18
Bilbok aisialdi pedagogiko, abentura eta kirol zentroekin hornituko du Artxanda
Agirleta, Pike eta Bagatza eremuetan egongo diren zentro horiez gain, bizitoki naturalak jartzeko aukera ere aztertzen ari da Udala.
2021/05/23 - 23:22
Larrungo trena martxan dago jada, % 50eko edukierarekin
Larrungo trena ireki berri dute, ohi baino bi hilabete beranduago. Harrera hona egin diote turistek, baina oraindik trenaren edukieraren % 50a soilik bete daiteke.
2021/05/17 - 17:39
Bilbao Udaberria ekimenak kultur planak eskainiko ditu datozen egunetarako
Ekimenak egitarau zabala eskainiko du, hiriko zenbait barruti barne hartuko dituena. Besteak beste, San Ignazio, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko, Abando edo Basurtutik igaroko da.
2021/05/11 - 17:09
Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetan ez da aldez aurreko hitzordurik beharko
Maiatzaren 28an irekiko dituzte bi igerilekuak. Aurtengo beste berrikuntza bat igerilekuetan eman ahalko den denbora da, erabiltzaile bakoitzak gehienez ere bost ordu eman ahalko baititu.
2021/05/08 - 17:08
Mugikortasun neurrien desagerpenak zeharo eragingo dio hotelen sektoreari
EAEko tabernek eta jatetxeek 22:00ak arte irekitzeko aukera izango dute maiatzaren 9tik aurrera. Hotelei ere eragingo die alarma egoeraren amaierak.
2021/05/07 - 18:53
I. Señora Sariketaren finala, larunbatean, eitb.eus-en
Haizea Arana, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza eta Paula Amilburu bertsolariak sailkatu dira finalerako. 17:00etatik aurrera streaming bidez jarraitu daiteke, eitb.eus-en.
2021/05/03 - 16:16
Bilbok 4.420 plaza atera ditu udako aisiarako programetan izena emateko
Udalak 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzako udako aisia hezitzaile, osasuntsu eta familia kontziliazioko programetan izena emateko epea ireki du.