Aisia
2024/08/05 - 14:42
Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako kanpoko igerilekuak ireki dituzte berriro, 72 eguneko grebaren ostean
Bilbao Kirolak ostegunean hasi zen Bizkaiko hiriburuko kiroldegietako kanpoko igerilekuak betetzen, ELAk eta UTE Giroa Ansareo enpresa kudeatzailearen artean akordioa lortu ondoren.
2024/07/05 - 15:22
Familia-gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu Eustatek
Urtero bezala, Eustatek 2023ko familia-gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu. EAEko etxeetako etxeko batez besteko gastuetan oinarritutako datuak dira hauek.
2024/07/01 - 11:21
Bilboko TAO zerbitzua Olabeaga auzora zabaldu da
Larunbatetan ez da TAOrik egongo, eta abuztuan, hiriko gainerako lekuetan bezala, zerbitzua goizez bakarrik egongo da martxan. Eremu horretan bizi diren pertsonek egoiliarren txartela eska dezakete.
2024/06/27 - 19:47
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
2024/06/27 - 11:44
Bidaiak % 15 hazi dira martxora arte Espainian, 40 milioitik gora bidai izan baitira
Aisialdian eta oporretan egindako gastua % 25,4 hazi zen, 11.678 milioi eurokoa izan baitzen.
2024/06/16 - 13:17
Uda giroa eta tenperaturen igoera nabarmena asteari hasiera emateko
Aldaketa laster iritsiko da, asteartean giro nahasiagoa eta ezegonkortasuna areagotzea espero baita. Tenperaturek behera egingo dute.
2024/06/01 - 15:31
Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian
Donostiako hondartzetan ere gaur eman diote hasiera denboraldiari; Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, ekainaren 15ean hasiko da. Arabako urtegietan, bestalde, zerbitzu batzuk ekainaren 15ean jarriko dira martxan.
2024/02/15 - 14:13
Ostalaritzako ordutegia mugatzeko eskatu dute Bilboko erdiguneko bizilagunek, zaratagatik
Adierazi dutenez, Abandoko bizilagunek "Bilboko Ingurumena Babesteko Ordenantzan ezarritako zarata baino askoz handiagoa jasaten dute" ostiral eta asteburuetan.
2024/01/24 - 18:22
Oxido nitrosoa: efektuak eta arriskuak
"Barrearen gas" bezala ere ezaguna, droga horrek ongizate eta euforia sentsazioa sortzen du, baina baita kalteak ahoan, biriketan eta nerbio sistema zentralean.
2024/01/24 - 17:17
Gazteen artean gas barre-eragilearen kontsumoak gora egin duela ohartarazi du Ertzaintzak
Ertzaintzak hiru ikerketa abiatu ditu, oxido nitrosoaren salmentarekin lotuta, EITBk jakin ahal izan duenez. Boladan ei dagoen droga mota da.
2023/12/29 - 20:08
Donostiako noria berriro martxan, segurtasuna egiaztatu ondoren
Elektrobalbula baten akatsak eragin zuen matxura, inguruaren gazitasunak eraginda, antza. Pieza aldatu, eta segurtasun- eta ebakuazio-proba guztiak egin dituzte.
2023/12/17 - 19:07
Bilboko Gabonetako Parkeak ateak ireki ditu
Inoiz baino atrakzio eta jarduera gehiago ditu BECen jarri duten parkeak. Urtarrilaren 7ra arte egongo da irekita, etxeko txikienen gozamenerako.
2023/12/04 - 21:14
30.000 euroko isuna ezarri diote Yelmo Cines enpresari, kanpoko janaria sartzen ez uzteagatik
Isuna ez da oraindik irmoa, Yelmo Cinesek errekurtsoa aurkeztu baitu, eta, beraz, oraindik ez da amaitu prozesu administratiboa, Kontsumobidek azaldu duenez.
2023/12/01 - 16:50
Bilboko Moma dantzalekuko bi atezain atxilotu dituzte lesio larriak egitea leporatuta
Igandean, lau salaketa jarri zituzten lesioengatik lokalaren atarian borroka jendetsua izan ostean.
2023/11/27 - 12:17
Lesioak egotzita Bilboko diskoteka bateko atezainen kontra lau salaketa aurkeztu dituzte, borroka baten ostean
Liskarrak igandeko 06:00ak aldera jazo ziren Rodriguez Arias kalean, Moma dantzalekuaren kanpoaldean. Gazte batzuk elkar joka ari zirela eta, segurtasun langileek esku hartu zuten. Oraingoz ez dute inor atxilotu.
2023/11/02 - 16:23
Hiru plan astebururako
Musika, dantza eta zinema. Hemen dituzu asteburuaz gozatzeko hiru kultur proposamen.
2023/10/31 - 10:17
Ertzaintzak EAEko diskoteka handiak ikuskatu ditu Gau Beltzean segurtasuna bermatzeko
700 pertsona baino gehiagoko edukiera duten dantzalekuak aztertu dituzte agenteek (4 Bizkaian; 2, Araban; eta 1, Gipuzkoan), eta gau honetan bertan prebentzio eta kontrol lanak izango dira. Dekorazioa eta larrialdietako ateak ondo daudela egiaztatu dute, besteak beste.
2023/10/31 - 10:16
Ertzaintzak zazpi dantzaleku ikuskatu ditu Gau Beltzaren bezperan
Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Unitateko agenteek 700 lagunetik gorako edukiera duten lokaletan ikuskapen eta kontrol dispositibo berezia egin dute. Helburua gaur gauerako aurreikusita dauden jaietara doazenen segurtasuna zaintzea da.
2023/10/27 - 12:27
Ireki dute Omako baso berria
Agustin Ibarrolaren lana oinarri duen aire libreko artelana ondoko pinudi batean margotu dute, Kortezubin bertan. Bisitak egin ahal izateko erreserba egin behar da aurrez.
2023/10/08 - 21:13
Ertzaintzarekin dantzaleku bat ikuskatu dugu, gauez
Hainbat arau bete behar dituzte: diskotekan sartu nahi dietenei NAN eskatzea, larrialdietarako ateak prest egotea… Astero egiten dituzte ikuskatze horiek, eta ordubete inguruko iraupena dute.