Aita Mari
2023/06/26 - 16:40
Salaketa gorabehera, Aita Marik laguntza ematen jarraitzen du
Aita Marien arduradunek isun ekonomikoak eta kartzela zigorra ere jaso ditzakete Italiak haren kontra jarri berri duen salaketaren ondorioz. Itsasoko segurtasun araudia urratu izanaren argudiopean jarri dio salaketa Italiak, baina euren esanetan ontzia kriminalizatu besterik ez dute nahi.
2023/06/25 - 21:28
Salaketa jarri diote Aita Mariri, "itsas segurtasun araudia urratzea" leporatuz
SMH Itsas Salbamendu Humanitariotik jakitera eman dutenez, 172 pertsona migratzaile Salernon utzi ostean egin dieten azterketaren ondoren ezarri diete salaketa, "flota zibilaren laguntza kriminalizatzeko helburu argiarekin".
2023/06/25 - 20:24
Lehorrean dira dagoeneko ostegunean Aita Mari ontziak erreskatatutako 172 lagunak
Erreskatearen ostean, Italiak Salernoko portua eman zien, nahiz eta beste batzuk askoz gertuago egon. Bidaia egun eta erdian egin nahi zuten, ahalik eta azkarren, baina mantsoago joateko esan zieten, igandera arte ezingo baitzituzten lehorreratu, 09:00ak arte.
2023/06/25 - 13:29
Salernon porturatu dituzte joan den ostegunean Mediterraneoan erreskatatutako 172 pertsona
Aita Mari erreskate ontziak 294 pertsonaren erreskatean parte hartu zuen joan den ostegunean Mediterraneoan, ResQship gobernuz kanpoko erakundeko Nadir itsasontziarekin eta Italiako kostazainekin batera. Salernoko portuan lehorreratu dituzten 294 pertsona horietatik 172 Aita Mari ontzian zihoazen.
2023/06/23 - 18:38
Porturatzen uzten ez dietela eta, Aita Marin bizi duten egoera zein den azaldu du Simon Vidal kapitainak
Italiak debekatu egin die ordura arte lehorreratzea. Bidaia mantsotu behar izan dute, eta horrek ontzian 3 egun baino gehiago egotera behartuko ditu, eta, beraz, sufrimendua luzatu egingo da.
2023/06/23 - 09:56
Albiste izango dira: 'Aita Mari' Salernora bidean, Ertzaintzaren mahaiaren bilera eta musukoen amaiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/23 - 00:30
Italiak ez dio 'Aita Mari' erreskate ontziari igande goizera arte porturatzen utziko
Erreskatea egin eta Salernoko portua eman diete, beste batzuk askoz hurbilago egon arren. Egun eta erdiko bidaia ahalik eta azkarren egitea zen beraien asmoa, baina Italiatik mantsoago joateko esan diete, ezingo baitute igandera arte porturatu.
2023/06/23 - 00:27
Aita Mari ontzia Salernoko portura doa, erreskatatutako 172 pertsonekin
Erreskatea bart izan zen Alemaniako gobernuz kanpoko Nadir ontziko laguntzarekin, Lampedusa hego-ekialdean. Guztira, 7 patera ziren eta ia 300 lagun; azkenean egoera larria zela ikusita Italiako kosta zainek erreskatatu zituzten gainerakoak.
2023/06/22 - 17:23
Aita Mari ontziak 172 pertsona erreskatatu ditu Lampedusako hego-mendebaldean
Euskal erreskate ontziak larunbatean abiatu zuen bere hamargarren misioa, 2023ko bigarrena. Erreskatatutakoak Saharaz hegoaldeko pertsonak dira (Ginea, Burkina Faso, Mali, Senegal eta Gambia, batez ere) eta, itxura guztien arabera, Tunisiatik abiatu ziren. Guztiak arriskutik kanpo daude.
2023/06/22 - 11:23
Aita Mari ontzia Salernoko portura doa, Lampedusako hego-mendebaldean erreskatatutako 172 pertsonekin
Euskal erreskate ontziak larunbatean abiatu zuen bere hamargarren misioa, 2023ko bigarrena.
2023/06/17 - 18:39
Aita Mari euskal erreskate ontzia hamargarren misiorantz abiatu da
Burrianako (Castello) portutik itsasoratu da. Aurreko misioan, 2023ko urtarrilean, Aita Marik 111 pertsonari laguntzea lortu zuen Mediterraneoan.
2023/06/16 - 21:27
Aita Mari euskal erreskate ontziak bere hamargarren misioa abiatuko du bihar
Burrianako (Castello) portutik itsasoratuko da. Aurreko misioan, 2023ko urtarrilean, Aita Marik 111 pertsonari laguntzea lortu zuen Mediterraneoan.
2023/06/15 - 19:23
Urteko tragediarik larriena Mediterraneoko uretan eta historiako larrienetako bat
Gutxienez 79 hildako eta ehunka desagertu: Itsaso Jonikoan pertsona migratzailez betetako ontzia hondoratzea aurrekaririk gabeko migrazio-tragedia izan daiteke, Gurutze Gorriaren arabera.
2023/05/27 - 15:55
Aita Mari ontziak ez du Mediterraneora itzultzeko baimenik lortuko aldez aurreko akordiorik ez badu lortzen
Hamargarren erreskate misioari ekiteko prest daude, baina egunotan jakinarazi diete migranteak lehorreratzeko Italiarekin, Maltarekin edo Libiarekin akordiorik lortu ezean ezingo dutela abiatu.
2023/03/15 - 13:16
Itsas Salbamendu Humanitarioak salatu du Greziak Kiosko errefuxiatuen kanpalekutik irtetera behartu duela
Edurne Ollaquindia eta Isa Eguiguren otsailean sartu ziren azkenekoz kanpalekuan. Prentsaurrekoan, eremu horretan dauden pertsonen egoera latza kontatu dute, eta Europari eskatu diote bide legal eta seguruak sor ditzala errefuxiatuen eskubideak bermatzeko.
2023/02/25 - 12:35
Ortonako portuan lehorreratu dituzte asteartean Aita Marik erreskatatutako 40 lagunak
Gehiegi kargatutako burdinazko txalupa batean zihoazen 40 lagun erreskatatu zituen Aita Marik, Lanpedusatik gertu. Erreskatatuen artean, 11 emakume eta 2 haurtxo daude.
2023/02/21 - 19:22
Aita Marik 40 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
Erreskatatutako migratzaileak gehiegi kargatutako txapazko txalupa batean zihoazen; tartean, bi adingabe daude.
2023/02/18 - 19:14
Aita Mari portura iritsi da eta lehorreratu ditu erreskatatutako 31 migratzaileak
01:40 aldera ailegatu da Civitavecchiara, tartean 10 adingaberekin, horietako bat hiru hilabetekoa, eta beste sei gurasorik gabe. Dena ondo badoa, gaur gauean Mediterraneora itzuliko da ontzia, berriz ere.
2023/02/18 - 12:36
Aita Mari ontzia portura iritsi da, erreskatatutako 31 migratzailerekin
01:40 aldera ailegatu da Civitavecchiara, tartean 10 adingaberekin, horietako bat hiru hilabetekoa, eta beste sei gurasorik gabe.
2023/02/16 - 14:14
Aita Marik 31 pertsona salbatu ditu bere lehen erreskatean, 10 haur tartean
Umeen artean, lau haur txiki eta hiru hilabeteko haurtxo bat zeuden. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, Italiak bi egunetara dagoen Civitavecchiako portuan (Erromatik gertu) eman die lehorreratzeko baimena.