Aita Mari
2023/02/10 - 13:35
Abian da Aita Mariren bederatzigarren misioa
Eskifaia prest agertu da ahal duen pertsona gehien onik erreskatatzeko. Itsasoratzearekin batera, "Aita Mari Review" formatu digital bereziaren lehen atala eskainiko du "Gaur Egun" albistegiak, 20:00etan.
2023/02/10 - 12:57
Aita Mari ontzia Mediterraneo Erdialderantz abiatu da
SMH gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate-ontzia Vinaroseko portutik abiatu da gaur goizean Mediterraneo Erdialdera, banderaren ikuskapena gainditu eta Espainiako Gobernuaren azken jakinarazpena jaso ondoren.
2023/02/10 - 10:34
Bere bederatzigarren erreskate misiora abiatu da Aita Mari
Hilabeteak portuan eman ondoren, eta joan den astean Espainiako Gobernuaren baimena jaso ostean, ontzia gaur goizean itsasoratu da Mediterraneora bidean, migratzaileak erreskatatzen saiatzeko.
2023/02/10 - 09:00
Albiste izango dira: Aita Mariren itsasoratzea, 2023/24ko matrikulazioa eta Emakume Zientzialarien Eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/02/09 - 21:18
Mikel San Sebastián: 'Aita Mari ontziko tripulazioa prest eta gogotsu dago'
Aita Mari bihar itsasoratuko da bere bederatzigarren erreskate misioa aurrera eramateko. Banderaren ikuskapena gainditu eta Espainiako Gobernuaren azken jakinarazpena jaso ondoren, bizitzak babesten jarraitzeko prest dago.
2023/01/31 - 13:11
Aita Mari ontzia berriro Meditarraneoan itsasoratzeko prest, horretarako baimena jaso ondoren
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen erreskate ontziak Castelloko Kapitaintzaren baimena du itxasoratzeko. Ikuskariek esan dutenez, beharrezkoak diren baldintzak betetzen ditu ontziak.
2023/01/27 - 21:34
Aita Marik alegazioak aurkeztuko dizkio dozenaka mila euroko isuna ezartzea ekar diezaiokeen espedienteari
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen arabera, salbamendu ontziak geldiarazteko kanpaina politikoaren baitan kokatu behar da auzia.
2023/01/27 - 21:22
80.000 euro arteko isuna jaso lezake Aita Marik
Hasiera batean milioi bat euroko isuna jaso lezakeela zabaldu da, baina 60.000-80.000 euro artekoa izan liteke azkenean. Bideo honetan daude azalpenak.
2023/01/27 - 15:03
Iñigo Mijangos: ''2020ko ikuskaritza hartako dokumentuak aurkeztuko dizkiogu Espainiako Itsas Kapitaintzari''
Itsas Salbamendu Humanitarioko presidenteak zehaztu duenez, hasiera batean estutu egin ziren espedientearekin, baina ez omen da hain larria.
2023/01/27 - 13:57
Eusko Jaurlaritzak Aita Mariren espedientearen auzia laster konpontzea espero du, misioan irten dadin
Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendariaren hitzetan, euskaldun askok Aita Mariren baloreekin bat egiten dute eta erakunde publikoak "horrelako ekimen humanitarioei laguntzeko" egon behar dute.
2023/01/27 - 13:14
Aita Marik milioi bat eurotik gorako isuna jaso dezake hainbat arau haustegatik
Estatuko Kapitaintza Orokorrak atzo jakinarazi zion ontziari zigor espedientea zabalik duela. Auzia 2020tik dator, Italiako uretan egindako erreskate baten ostean egindako ikuskaritza batean atzemandako "irregulartasunak" tarteko. EAJk eta EH Bilduk azalpenak eskatu dizkiote Espainiako Gobernuari.
2023/01/27 - 12:30
Aita Marik milioi bat euroko isuna jaso dezake Italian antzemandako arau-hauste batzuengatik
Auzia 2020tik dator, Italiako uretan egindako erreskate baten ostean Palermon egindako ikuskaritza batean atzemandako "irregulartasunak" tarteko.
2023/01/27 - 10:29
Aita Mariri oztopoak jarri beharrean Gobernuak bidea erraztu behar diola uste du Itxaso Atutxak
Aita Mariri zabaldutako espedientearen harira, EAJk Espainiako Gobernuari Diputatuen Kongresuan galdetuko dio zer den Aita Mariri eskatzen zaiona, zergatik bi urteren buruan eta zer neurri hartu nahi dituen.
2023/01/27 - 10:21
Aita Mariri oztopoak jarri beharrean Gobernuak bideak aurkitzen ahalegindu behar duela esan du Itxaso Atutxak
Aita Mariri zabaldutako espedientearen harira, EAJk Espainiako Gobernuari Diputatuen Kongresuan galdetuko dio zer den Aita Mariri eskatzen zaiona, zergatik bi urteren buruan eta zer neurri hartu nahi dituen.
2023/01/26 - 17:25
''Review Aita Mari'' dokumental sailaren lehen atalaren trailerra
Asier Sanchezek egindako lehen sorta honek Mediterraneo erdialdeko migrazio-krisia jorratuko du. EITBren Youtubeko kanalean estreinatuko da eta hainbat euskarritan egongo dira ikusgai edukiak.
2023/01/26 - 09:02
Albiste izango dira: “Review: Aita Mari”ren estreinaldia, erasoa Algecirasen eta fase berria Ukrainako gerran
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/25 - 22:07
Horrelakoa izan da 'Review: Aita Mari' ren aurrestreinaldia EITBren egoitzan
EITBren Bilboko egoitzak Europan aitzindaria den formatu digital honen aurrestreinaldia hartu du asteazken honetan.
2023/01/25 - 21:28
'Review: Aita Mari'ren aurrestreinaldia, Bilboko EITBren egoitzan
Aita Mariren tripulazioko kideak, kazetariak, euskal aktoreak, abeslariak eta influencer-ak Asier Sanchezen 'Review: Aita Mari' saioaren aurrestreinaldian izan dira Bilboko EITBren egoitzan.
2023/01/25 - 20:35
'Review: Aita Mari'ren aurrestreinaldia, irudietan
EITBk Review formatu berritzailea estreinatuko du hilabete honetan. Asier Sánchez EITBko kazetariak sortu eta zuzendutako egitasmoa da, eta gaurkotasuna kontatzeko modu berritzaile bat proposatzen du.
2023/01/25 - 08:49
Albiste izango dira: "Review: Aita Mari", kamioientzako bidesariak Bizkaian eta greba Bizkaibusen
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.