ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita Mariri oztopoak jarri beharrean Gobernuak bidea erraztu behar diola uste du Itxaso Atutxak

Aita Mariri zabaldutako espedientearen harira, EAJk Espainiako Gobernuari Diputatuen Kongresuan galdetuko dio zer den Aita Mariri eskatzen zaiona, zergatik bi urteren buruan eta zer neurri hartu nahi dituen.
Itxaso Atutxa Euskadi Irratian
Itxaso Atutxa Euskadi Irratian

Aita Mari erreskate ontziari zigor espedientea zabaldu diote eta milioi bat euroko isuna jaso dezake 2020an ontziari egindako ikuskapen batean atzemandako hainbat "irregulartasun" tarteko. Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak adierazi duenez, Espainiako Gobernuak oztopoak jarri beharrean bidea erraztu beharko lioke. Testuinguru horretan, EAJk Espainiako Gobernuari Diputatuen Kongresuan galdetuko dio zer den Aita Mariri eskatzen zaiona, zergatik bi urteren buruan eta zer neurri hartu nahi dituen. 

Salbamendu lanari trabak jartzeko ahalegina hautematen du Itxaso Atutxak Italiako Gobernuaren inspekzioen atzean. EAJko buruzagiaren iritziz, Italiako Gobernuak erreskate ontziak iparralderago bidali nahi ditu, erreskateak "zailago, garestiago edota ezinezko" bihurtzeko.

"Italiako Gobernuak behin eta berriz oztopo asko eta larriak jartzen ditu. Hau bi urte gertatu zen inspekzio baten ondorioa da, pentsa dezakegu oraingo gobernuarekin zer gerta daitekeen", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X