Aita Mari
2022/06/15 - 23:30
Aita Mari porturantz doa erreskatatu duten 15 urteko gazteari bizitza salbatzeko
Aita Marirengana konorterik gabe iritsi da Hamsa, itotze sintomekin. 15 urte ditu eta etiopiarra da. Aita Mari Lampedusara doa, eta bertan ebakuazio medikoa egiteko baimena eskatuko dute.
2022/06/15 - 17:45
Aita Mari Lanpedusarako bidean da, erreskatatuetako gazte bat larri dagoelako
15 urteko mutiko bat da larri dagoen migratzailea, eta ospitale batean artatzea behar du. Aita Mari ontziak 17 pertsona migratzaile erreskatatu ditu gaur goizaldean Mediterraneo itsasoan. Horietatik zazpi adin txikikoak dira, Eritreakoak edo Etiopiakoak.
2022/06/15 - 14:19
Horrelakoa izan da 'Aita Mari'ren erreskate larri eta arriskutsua
Sei minutuko bideo honek ederki erakusten du 'Aita Mari' ontziak Libiako kostaldetik gertu gaur egindako erreskatean bizi izan dituzten une arriskutsuak eta larriak.
2022/06/15 - 10:47
'Aita Mari' ontziak gaur goizaldean egindako erreskate dramatikoa
Bigarren erreskate hau atzokoa baino askoz zailagoa izan da. Migratzaile batzuek uretara salto egin dute Libiako poliziarengandik ihes eginez eta tentsio uneak bizi izan dira.
2022/06/15 - 10:20
17 lagun erreskatatu ditu 'Aita Mari' ontziak Mediterraneoan
Abisua goizaldeko 04:30 aldera jaso dute 'Aita Mari' ontzian. Erreskatatutako pertsona batek laguntza medikoa behar izan du, baina bere bizitza ez dago arriskuan. Ekainaren 6an Mediterraneo Erdialdera bidean jarri zenetik bigarren erreskatea izan da.
2022/06/15 - 09:18
Aita Mari ontziak beste 17 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
'Aita Mari'k bi egunean egiten duen bigarren erreskatea da. Asteartean 11 pertsona migratzaile onik atera zituen. EITB Media misio humanitarioaren lekuko izaten ari da Asier Sanchez kazetariaren eskutik.
2022/06/14 - 23:02
Aita Marik erreskatatutako migratzaileek egin duten lehenengo gauza senitartekoei deitzea izan da
11 pertsona erreskatatu ditu Aita Marik, gehienak Bangladeshekoak eta Marokokoak dira. Batzuek zein besteek istorio gogorrak kontatu dituzte ontzira igo direnean. Aita Marik itsasoan jarraituko du ontzia bete arte.
2022/06/14 - 22:46
Horrelakoa izan da 'Aita Mari' ontziak egin duen erreskatea Mediterraneoko uretan
Aita Mari ontziak 11 pertsona migratzaile erreskatatu ditu gaur goizaldean Mediterraneo itsasoan. Gehienak 20 eta 30 urte bitarteko marokoarrak edo bangladeshtarrak dira. Tartean bada 16 urteko somaliar bat ere.
2022/06/14 - 16:36
Aita Mari ontziak asteartean erreskatatuko 11 gizonezkoak Libiatik atera dira
Maroko, Bangladesh, Somalia, Boli Kosta eta Egiptokoak dira 'Aita Mari' ontziak erreskatatuko 11 gizonezkoak. Libiatik, Zuaratik atera dira, trafikatzaileek kontrolatzen duten kostako hiritik eta uretan ontzi gehiago daudela diote.
2022/06/14 - 12:48
Izaskun Arriaran, misio arduraduna: ''Erreskatatutako 11 pertsonak osasun egoera onean daude''
Goizaldean erreskatatutako 11 pertsonen artean 16 urteko mutiko bat dagoela baieztatu du Izaskun Arriaranek. Denen osasun egoera ona dela eta PCR probetan negatibo eman dutela ere jakinarazi du.
2022/06/14 - 12:22
Oscar Fernandez, 'Aita Mari' ontziko kapitaina: ''Baldintzak egokiak dira erreskate gehiago egiteko''
Oscar Fernandezen esanetan, 'Aita Mari' ontziak gaur egindako erreskatea ez da bereziki zaila izan, "baina hemen ez dago ezer errazik". Kapitainak esan du erreskatatuen artean bi adingabe egon litezkela.
2022/06/14 - 11:00
Horrelakoa izan da Mediterraneoan noraezean zihoazen 11 lagunen erreskatea
'Aita Mari' ontziak 05:00ak aldera jaso du abisua, eta berehala aurkitu dute ontzia. Erreskatutako 11 lagunak 'Aita Mari' ontzian daude jada. Guztiek negatibo eman dute erreskate-ontzira igo bezain laster egin zaien PCR proban.
2022/06/14 - 10:21
'Aita Mari' ontziak 11 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
'Aita Mari' itsasontziak, noraezean zihoazen 11 pertsona erreskatatu ditu goizean goiz. Denak egoera onean daude. Asier Sanchez EITB Mediako kazetaria erreskatearen lekuko izan da.
2022/06/14 - 09:11
'Aita Mari' ontziak 11 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
Ekainaren 6an Mediterraneo erdialdera abiatu zenetik egiten duen lehen erreskatea da. EITB Media bigarren misioaren lekuko berezia izaten ari da. Izan ere, Asier Sanchez ETBko kazetaria ontzi barruan doa.
2022/06/13 - 16:51
Dena prest dago 'Aita Mari' ontzian erreskateekin hasteko
Iragarpenen arabera, itsasoaren egoera baretzen joango da datozen orduetan. Pentsatzekoa da paterek itsasoratzeko aprobetxatuko dutela, eta beraz edozein unetan gerta liteke erreskateren bat egin behar izatea. Ontzian dena prest dago une hori iristen denerako.
2022/06/12 - 16:59
Aita Mari ontzi humanitarioaren erizaintza zerbitzuak nola funtzionatzen duen jakin nahi izan dugu
Erreskate lanak ez dira batere errazak izaten; ontziaren dimentsioak gainera txikiak dira eta dena moldatu behar dute erreskatatzen dituzten pertsonak behar bezala artatzeko. Ontzi humanitarioaren erizaintza zerbitzuak nola funtzionatzen duen jakin nahi izan dugu.
2022/06/11 - 16:43
Zelan eragiten du itsas zakarrak 'Aita Mari' ontziaren eguneroko bizitzan?
Komunera joatea, sukaldean aritzea, dutxa bat hartzea… Egunerokotasunaren gauzak egitea zailagoa bilakatzen da. Erreskate-misioan parte hartzen dabiltzan asko, gainera, ez dira inoiz itsasoratu.
2022/06/10 - 16:57
Denboraleak eguneroko bizimodua asko zailtzen du 'Aita Mari' ontzian
Denboralearen eraginez, 'Aita Mari' erreskate-ontzia Tunisiako ekialderantz doa une honetan, babes bila. Egoera meteorologiko honekin, migratzaileak ez itsasoratzea espero dute.
2022/06/10 - 16:45
'Aita Mari' ontziak Aramaioko Herri Eskolarekin egin du bat
Goiz berezia izan dute Aramaioko Herri Eskolan. Pantaila aurrean ipini eta 'Aita Mari' ontziarekin egin dute bat. Ontzia goitik behera erakutsi diete eta ondoren ikasleen galderei erantzun diete tripulazioko kideek.
2022/06/09 - 23:20
Aita Mariren bidaia Mediterraneo Erdialdera
Aita Mari euskal erreskate ontzia erreskate eremura heldu da jadanik. Itsasontziak Lampedusa (Italia) atzean utzi du eta hegoalderantz doa, Libiarantz.