Aita Mari ontziak beste 17 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan
Gipuzkoako Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari ontziak 17 pertsona migratzaile erreskatatu ditu gaur goizaldean Mediterraneo itsasoan. Horietatik zazpi adin txikikoak dira, denak gizonak, Eritreakoak edo Etiopiakoak. Atzo, beste operazio batean, 11 pertsona erreskatatu zituen. Hortaz, tripulazioko kideez gain, 28 pertsona doaz orain ontzi barruan.
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, 04:30ean jaso dute Alarm Phone erakundearen abisua 103 pertsona zeramatzan gomazko txalupa bat arriskuan zegoela ohartaraziz. Aita Mariren posiziotik 15 miliara zegoen. Inguruan, Sea Eye 4 erreskate ontzia 267 pertsonari laguntzen ari zen. Ez oso urruti, Libiako patruila bat ari zen guztia jarraitzen.
Aita Marik ia bi ordu behar izan ditu tokira iristeko eta ordurako gehienak Libiako kostazainen ontzian zeuden. Baltsan zihoazen beste batzuek uretara jauzi egin dute Libiako patruila ontziak harrapatu ez zitzan, eta horiek Aita Marik erreskatatu ditu. 17 lagun horiek negatibo eman dute covid-19a hautemateko proban eta onik daude. Dena dela, horietako bi behaketan daude erizaindegian.
EITB Media azken misio honen lekuko berezia izaten ari da. Izan ere, Asier Sanchez ETBko kazetaria ontzi barruan doa jarraipen zabala egiteko eta bigarren misio honen nondik norakoak gertutik ezagutzeko.
Erreskate ontzia ekainaren 6an abiatu zen Palmako portutik Mediterraneo erdialdera denboraldiko bigarren misio humanitarioan.
Aurreko misioetan bezala, pobreziatik edo gerratik ihesean, Mediterraneo itsasoan euren bizitzak arriskuan jartzen dituzten migratzaileak erreskatatzea da helburua.
Zure interesekoa izan daiteke
Gironako sutearen bilakaera ona da eta gauean zehar egonkortzea aurreikusten dute
Larunbat arratsaldeko azken orduan, Salvador Illa Generalitateko presidenteak iragarri du, "zuhurtzia osoz", Gironako Les Gavarreseko sutearen bilakaera ona dela eta suhiltzaileek gauean egonkortzea aurreikusten dutela. Suak 2.200 hektarea kiskali ditu eta 12.000 pertsona konfinatuta daude.
Sanferminetan ere indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko aldarria ozen entzun da Iruñeko kaleetan
Itaia emakumeen mugimendu sozialistak deituta, manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean Nafarroako hiriburuan. La Manada auziaren 10. urtemugan eta matxismoa gogortzen ari den honetan, antolatzeko eta borrokatzeko deia egin dute ehunka gaztek.
Manteroen aldeko kolektiboek "manteroak zapaltzeko mekanismo gaiztoa" salatu dute Bilbon
Beste bizibiderik ez duten manteroei isunak eta espetxe zigorrak ezartzen dizkieten bitartean, eta udaltzaingone jazarpena pairatzen duten bitartean, falsifikazioaren negozioaren konplize diren marka handiek poltsikoak betetzen dituztela salatu dute hainbat mantero eta herritarrek Mbolo Moye Doole eta Manteroekin Bat kolektiboek deitutako protestan.
San Fermin usaina dario jada Iruñeari
Txupinazorako egun gutxi falta diren honetan, kolore zuri-gorria nagusitzen hasi da Nafarroako hiriburuan. Ostalariak eta dendariak lanpetuta daude, prestaketa lanei azken ukituak ematen.
La Manada auziaren prozesu judizialak gizartearen haserrea piztu zuen
Bi auzitegik ez zuten ez larderiarik ez indarkeriarik ikusi 2016ko uztailaren 7an bost gizonek emakume bati egindako talde-erasoan, eta 2018an abusuagatiko zigorra eman zuten. Bitartean, kaleetan, Iruñean aurrena eta estatu osoan gero, oihu bat zabaldu zen: "Ez da abusua, bortxaketa da". Azkenean, aldarri zena, epai irmo batean islatu zen.
Gazte bat atxilotu dute Urretxun, pisukideari labanaz eraso egitea egotzita
Biktima, 23 urtekoa, Zumarragako Ospitalera eraman dute, aurpegian eta bularraldean zituen ebakiak sendatzeko.
Bypassa ezarri dute N-1 errepidean, Tolosa parean eta Donostiarako noranzkoan, igandera arte
Zorua hobetzeko lanak tarteko, bide zati horretan errei bakarra izango da noranzko bakoitzean.
Beroagatik alerta laranja ezarri dute astelehenerako ia Hego Euskal Herria osoan
Araban eta Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean 38 ºC-rainoko maximoak espero dira, eta 41 ºC-rainokoak Foru Erkidegoaren erdialdean eta Erriberan. Kostaldean, Pirinioetan eta Nafarroako Kantauri isurialdean abisu horia ezarri dute eta termometroa 33-36 graduraino igoko da bertan.
Elkarretaratzea egin dute Donostian, hiriko gozoki-denda batean adingabe bati egindako sexu-erasoa gaitzesteko
Itaiak eta Amara Berriko Gazte Asanbladak deitu dute protesta, eta "eraso matxista bakoitzari aurre egin eta kaleak hartzeko" deia egin dute. Erasotzailea, dendaren jabea bera, kartzelan sartu dute.
Epaitegiak Euskal Udalekuak elkartearen aldeko epaia berretsi du, eta Arabako Foru Aldundiaren helegitea atzera bota
Epaileak bertan behera utzi du Sarrea Euskal Udalekuari Bernedon kanpamenduak antolatzeko ezarritako gaitasungabetzea. Legez Sarreak udalekuak ospa ditzakeen arren, antolatzaileek debekua indarrean sartu zenean martxan jarri zituzten alternatibei eustea erabaki dute.