Aktoreak
2021/09/19 - 16:05
Zinemarekiko grina agerikoa da Donostiako kaleetan, Zinemaldia dela eta
Besteak beste, "Zeruan legez", "Arthur Rambo", "Crai nou" eta "Camila sale esta noche" pelikulak izango dira ikusgai igande honetan.
2021/09/18 - 22:46
Zineman eta gizartean "berdintasuna oraindik urrun" dagoela deitoratu du Marion Cotillard aktore frantziarrak
Onartu digu harrituta gelditu dela publikoaren jarrerarekin eta Penelope Cruzek saria eman izanarekin. Aktore eta abeslari frantziarra, berarentzat oso berezia den abesti baten zatitxo bat kantatzera animatu da. Halaber, eskerrak eman ditu atzo jasotako 2021eko lehen Donostia Sariagatik.
2021/09/18 - 20:34
''Eskerrik asko Donostia'', Marion Cotillardek 2021eko lehen Donostia Saria eskertu du
Larunbat honetan, Marion Cotillard aktore frantziarrari egindako elkarrizketa osoa eskainiko dugu 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan.
2021/09/18 - 16:56
"Maixabel" filmeko lantaldearekin izan gara, euren egun handian
Zehazki, Iciar Bollain zinemagileak zuzendutako film luze honek (115 min.) Blanca Portillo eta Luis Tosar ditu protagonista, eta Maixabel Lasaren bizipenak kontatzen ditu. ETAk hildako Juan Mari Jauregui euskal politikariaren alargunak atentatu horren erantzuleekin hitz egin zuen espetxean.
2021/09/18 - 16:46
Musikaz, dantzaz eta omenaldiz beteriko gala batekin hasi da Zinemaldiaren 69. edizioa
Marion Cotillardek jaso du 2021eko lehen Donostia Saria, Zinemaldiko inaugurazio galan. Hain zuzen ere, Penelope Cruzen eskuetatik jaso zuen saria. Hala, emozioz beteriko uneak utzi ditu hasiera ekitaldiak.
2021/09/18 - 15:47
Mario Camus zinema zuzendaria hil da, 86 urte zituela
Zinegileak Ohorezko Goya saria jaso zuen 2011. urtean; izan ere, zinemagintzan egindako lan oparoa saritu nahi izan zuen Espainiako Zinema Akademiak.
2021/09/18 - 15:15
Marion Cotillardi lehen Donostia Saria emanez hasi da Donostiako Zinemaldia
Aktore frantziarrak hunkituta jaso du Penelope Cruzek emandako saria, eta eskerrak eman dizkio Zinemaldiari "ohore" horrengatik.
2021/09/18 - 09:53
"Maixabel" filma ikusteko aukera egongo da larunbat honetan Zinemaldian, Sail Ofizialaren baitan
Filma irailaren 24an iritsiko da Hego Euskal Herriko zinema aretoetara, eta Irizar Saria lortzeko bederatzi hautagaietako bat da. Blanca Portillo eta Luis Tosar ditu protagonista, eta Maixabel Lasaren bizipenak kontatzen ditu.
2021/09/18 - 01:09
Marion Cotillard aktore frantziarrak 2021eko lehen Donostia Saria jaso du
Penelope Cruzek eman dio saria aktoreari. Hala, sari hau bere palmares bikainari gehitu zaio: Oscar bat, bi Cesar, BAFTA bat eta Urrezko Globo bat.
2021/09/17 - 23:09
Penelope Cruz eta Antonio Banderas Zinemaldiko protagonistak izan dira ostiral honetan
Aktoreek Espainiako zinemarako babes handiagoa eskatu dute erakundeen aldetik, sektoreak covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz jasandakoa gogoan izanda. Biek "Competencia oficial" filma aurkeztu dute.
2021/09/17 - 22:51
Emakumeek zineman duten tokia azpimarratu du Marion Cotillard aktore frantziarrak
Zinemaldiaren 69. edizioko lehen Donostia Saria jasoko du ostiral honetan Kursaaleko jauregian. Ikus-entzunezko lanetan, gero eta emakume zuzendari gehiago daudela txalotu du "begirada aldatzen eta sistema patriarkala zalantzan jartzen laguntzen duelako".
2021/09/14 - 19:00
'Erlauntza' Mireia Gabilondoren filmaren trailerra
Mireia Gabilondok zuzendutako filmak Aitziber Garmendia, Getari Etxegarai, Itziar Atienza, Sara Cozar, Naiara Arnedo eta Leire Ruiz ditu protagonista nagusi. Filma EITB Nahieranen ikus daiteke.
2021/09/07 - 00:15
Jean-Paul Belmondo, frantziar zinemako izar nagusietako bat, zendu da
"Nouvelle Vague" mugimenduko ikurretako bat zen Belmondo, eta zinemagile handienekin lan egin zuen, hala nola François Truffautekin eta Jean-Luc Godardekin.
2021/08/16 - 23:05
Johnny Depp aktoreak isiltasuna apurtu eta Hollywoodek boikota egin nahi diola salatu du
Zalaparta handi xamarra sortu da azkenaldian, baita hemen Euskal Herrian ere, Donostia Saria jasoko zuela jakin zenean. Bere bikotekide ohiak egindako tratu txarren inguruko salaketak daude polemikaren atzean.
2021/08/16 - 17:20
Manu Gomez zinegileak "Erase una vez en Euskadi" estreinatuko du Zinemaldian
Arrasateko zuzendari eta gidoilariaren lehen film luzea RTVEk irailaren 22an Donostiako Kursaalen egingo duen gala batean aurkeztuko da. Film honetan EiTBk ere parte hartu du.
2021/08/13 - 16:10
Zinemaldia: Depp ez dute indarkeria matxistagatik akusatu edo zigortu
Jose Luis Rebordinos zuzendariak ohar batean nabarmendu duenez, "indarkeriazko edo jazarpeneko jokabideak arbuiatzea eta errugabetasun presuntzioari eustea" dira Zinemaldiaren printzipio etikoak.
2021/08/06 - 20:53
''Akelarre'' filmaren trailerra
Pablo Aguerok zuzendutako filma Euskal Herrian dago girotuta, 1609. urtean.
2021/08/06 - 15:58
''García y García'' filmaren trailerra
Ana Murugarrenek zuzendutako komedia da. Filmak, Jose Mota eta Pepe Viyuela ditu protagonista nagusi, besteak beste.
2021/07/30 - 15:35
''Maixabel'' pelikularen trailerra
Iciar Bollainek Maixabel Lasaren bizipenetan oinarrituta zuzendu duen filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da, eta irailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara.
2021/07/30 - 13:38
"Maixabel" filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da
Donostiako zinema jaialdiak iragarri duenez, Iciar Bollain zinemagileak Maixabel Lasaren bizipenen inguruan eraikitako pelikula Urrezko Maskorra irabazteko bidean izango da.