Aktoreak
2021/09/24 - 16:56
"Heltzear" film laburra aurkeztu dute Zinemaldian, Veneziako Mostran egon ondoren
Zinemaldian elkartu dira ostiral honetan berriro Mikel Gurrea zuzendaria eta filmeko aktoreak. 17 minutuan, eta hiru aktorerekin bakarrik, hainbat kontakizun gurutzatzen dira filmean.
2021/09/24 - 16:48
"Tammy Fayeren begiak" filma aurkeztu du Jessica Chastainek Zinemaldian, Sail Ofizialaren baitan
70 eta 80ko hamarkadetan Tammy Faye eta Jim Bakker telesermoilari bikote estatubatuarrak inperio bat eraiki zuen, baina finantza eta sexu eskandaluak tarteko, Bakker espetxeratu zuten eta Faye ezer gabe geratu zen.
2021/09/24 - 09:59
Sail Ofizialaren baitan bi aurkezpen berri egingo dira gaur Zinemaldian
Egunean zehar beste proiekzio batzuk ikusi ahal izango dira, adibidez, "Paperezko hegoak", "Ilargi guztiak" eta "Delicious".
2021/09/23 - 21:03
Ane Gabarain gipuzkoarra Emmy sarirako izendatu dute 'Patria' telesailean egindako lanagatik
Valeria Betucelli argentinarra, Menna Shalaby egiptoarra eta Haley Squires britainiarrarekin lehiatuko da. Sariak azaroaren 22an entregatuko dituzte New Yorken.
2021/09/23 - 10:52
Zinemaldiak aurrera jarraitzen du, oraindik proiektatzeke dauden ikus-entzunezko lan askorekin
Sail Ofizialean, ondorengo hiru film hauek nabarmendu daitezke: "The grandmother", "Mediterraneo" eta "Quién lo impide". Dena dela, Zinemaldiaren parte diren beste lan batzuez ere goza daiteke.
2021/09/23 - 02:29
Johnny Deppek 2021eko bigarren Donostia Saria jaso du
Hain zuzen ere, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eman dio saria aktore estatubatuarrari. Oso eskertuta eta hunkituta agertu da.
2021/09/23 - 02:19
Johnny Depp: "Donostia Saria oroimenean izango dut beti"
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eman dio saria estatubatuar aktoreari, eta oso eskertuta eta hunkituta agertu da.
2021/09/23 - 00:57
Johnny Deppek Zinemaldiaren 69. edizioko bigarren Donostia Saria jaso du
Hain zuzen ere, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak eman dio saria aktore estatubatuarrari, eta oso eskertuta eta hunkituta agertu da.
2021/09/22 - 23:01
"Irabazi arte" fikziozko telesaila aurkeztu du EITBk Zinemaldian
Bartzelonan bizi den neskato batek futbolean jokatzea du gustuko, baina haren ama istripu batean hil ostean, aitak jaioterrira itzultzea erabakiko du. Une horretatik aurrera, bizitza berri batera egokitu beharko du Arenek.
2021/09/22 - 22:55
Johnny Deppi babesa adierazi diote haren jarraitzaileek Donostian
Polemikak alde batera utzita, aktore estatubatuarrak Donostia Saria merezi duela azpimarratu dute haren zaleek. Hirugarren aldiz etorri da Zinemaldira; izan ere, 1998an, Terry Gilliamekin batera etorri zen aurreneko aldiz, eta iaz ere Donostian izan zen
2021/09/22 - 21:38
Johnny Deppi Donostian egindako harrera
Johnny Depp Donostian da. "Zinemagintza garaikideko aktorerik talentudun eta moldakorrenetako bat izateagatik" saritu dute. Horrela, orain arte egindako ibilbide profesionala txalotu nahi du Zinemaldiak.
2021/09/22 - 21:18
Johnny Deppen jarraitzaileek lore-sorta bat eman diote aktoreari, Zinemaldira egindako bisitan
Hain zuzen ere, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak 69. edizioan banatzen duen bigarren Donostia Saria jasoko du asteazken honetan Johnny Deppek, bere ibilbide profesionalagatik.
2021/09/22 - 20:27
Johnny Depp Donostian da jada
69. edizioko bigarren Donostia Saria jasoko du gaur Deppek. Lehiaketatik kanpo, EITB Galan, "Irabazi arte" telesailaren lehen atala aurkeztuko da. Bartzelonan bizi den neskato batek futbolean jokatzea du gustuko, baina haren ama istripu batean hil ostean, aitak jaioterrira itzultzea erabakiko du.
2021/09/22 - 10:09
Manu Gómez: "Adiskidetasuna eta amets hautsiak omentzen ditu 'Érase una vez en Euskadi'k"
Manu Gomezek "Érase una vez en Euskadi" bere lehen film luzea estreinatuko du gaur gauean Zinemaldian, 80ko hamarkadan Euskal Herrian sortutako adiskidetasunei eta galdutako ametsei eginiko omenaldia.
2021/09/21 - 10:07
Asier Altunaren "Hondalea: amildegia itsasoan" lana estreinatuko dute gaur, Euskal Zinemaren Galan
Altunak Zinemaldiarekin estuki lotuta jarraitzen du, "Amama" (Irizar saria, 2015) lanarekin Sail Ofizialean lehiatu eta beste lan batzuk aurkeztu eta gero, "Agur Etxebeste!" (2019) esate baterako. Zinemirak, fikziozko eta ez-fikziozko hamaika lan eskaintzen ditu aurten.
2021/09/20 - 02:11
Donostiako Zinemaldiak proiekzioz beteriko egitarauarekin hasiko du astea
Astelehen honetan, film luze eta labur ugari ikusteko aukera izango da, lehiaketa ofizialean zein gainerako beste sailetan ere. Besteak beste, "Distancia de rescate", "Ni baino ez nauzu desiratuko" eta "El buen patron" filmak proiektatuko dituzte.
2021/09/19 - 23:17
"Arthur Rambo" filmak oso harrera ona izan du igande honetan Zinemaldian
Horrez gain, Sail Ofizialean lehiatzen diren beste bi lan aurkeztu dira: Tea Lindeburgek zuzendutako "Zeruan legez" eta Ines Barrionuevok zuzendutako "Camila saldra esta noche".
2021/09/19 - 22:58
Paul Urkijo prestatzen ari den lan berriaren filmazioa aurkeztu dute Zinemaldian: ''Irati''
Datorren astean hasiko dira filma grabatzen, eta Itziar Ituño izango da protagonistetako bat. Euskal mitologiaren mamia bilatzen du film honek. Zuzendariak ez ditu datu gehiegi aurreratu nahi izan.
2021/09/19 - 22:49
'Naparra'ren desagerpena jorratzen duen ''Bolante baten historia'' filma aurkeztu dute Donostian
Jose Miguel Etxeberria 'Naparra'ren desagerpena jorratzen da bertan. Iñaki Alforja eta Iban Toledo zuzendariek bost urtez jarraitu dute haren familia. Dolua egin ezin izan duen familiaren sentipena du oinarri.
2021/09/19 - 16:39
Txalo artean hartu dute “Maixabel” filmaren estreinaldia Donostian
Aurkezpen ekitaldian izan diren zinemazaleen miresmena piztu du filmak, baita hainbat alderdi politikotako eta erakundetako ordezkariena ere. Filma ikusi duten pertsona gehienak hunkituta atera dira aretotik.