Aktoreak
2021/08/06 - 20:53
''Akelarre'' filmaren trailerra
Pablo Aguerok zuzendutako filma Euskal Herrian dago girotuta, 1609. urtean.
2021/08/06 - 15:58
''García y García'' filmaren trailerra
Ana Murugarrenek zuzendutako komedia da. Filmak, Jose Mota eta Pepe Viyuela ditu protagonista nagusi, besteak beste.
2021/07/30 - 15:35
''Maixabel'' pelikularen trailerra
Iciar Bollainek Maixabel Lasaren bizipenetan oinarrituta zuzendu duen filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da, eta irailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara.
2021/07/30 - 13:38
"Maixabel" filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da
Donostiako zinema jaialdiak iragarri duenez, Iciar Bollain zinemagileak Maixabel Lasaren bizipenen inguruan eraikitako pelikula Urrezko Maskorra irabazteko bidean izango da.
2021/07/18 - 01:12
Pilar Bardem antzezlea hil da, 82 urte zituela
Arnasteko arazoak zituen 2013tik, Mexikotik heldu ostean. Madrilgo Ruber Internacional Ospitalean ospitaleratu zuten arazo horrengatik. 2008an Arte Ederretako Urrezko Domina irabazi zuen.
2021/06/29 - 18:54
"Maixabel" irailaren 24an estreinatuko da zinemetan
Iciar Bollainen pelikulak Maixabel Lasaren, Juan Mari Jauregui ETAk 2000. urtean hildako politikariaren alargunaren, istorioa kontatzen du.
2021/06/10 - 23:08
EITBren Bilboko egoitza Netflixentzako plato bihurtu da egun batez
Itziar Ituñok eta Emma Suarezek "Intimidad" telesaileko hainbat eszena filmatu dituzte arratsaldean ETBn. Bizitza pribatuaren eta publikoaren arteko muga du ardatz telesailak.
2021/05/25 - 16:48
"La vida padre" Joquin Mazonen filmaren grabaketak aurrera jarraitzen du Bilbon
Karra Elejalde protagonista duen pelikula zazpi kaleetara heldu da gaur. Komedia honetan beste hainbat euskal aktorek ere parte hartzen dute.
2021/05/11 - 16:57
Joaquin Mazonen "La vida padre" pelikula filmatzen ari dira Bilbon
Hiru astez airtuko dira Euskal Herrian grabatzen eta ondoren Madrilera joango dira. Datorren udaberrian helduko da "La vida padre" zine aretoetara.
2021/05/05 - 21:15
Steven Seagal aktoreak samurai ezpata bat oparitu dio Nicolas Madurori
Madurok bere trebetasunak erakutsi ditu ezpatarekin. Aktoreak Venezuelako presidentea bisitatu du Errusiako Atzerri Ministerioaren ordezkari gisa.
2021/04/20 - 12:09
"Hitzarekin bestea hiltzera joatea da 'Maitasunaren itxiera'ko premisetako bat"
Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy aktoreek “Maitasunaren itxiera” Pascal Ramberten antzezlan gordina estreinatuko dute Arriagan, apirilaren 29an. Lantzen ari direla hitz egin dugu beraiekin.
2021/03/10 - 01:11
Zenbait kale itxiko dituzte Gros auzoan, 'Maixabel' filmaren grabazioa dela eta
Astearte honetan, 09:30ean hasi eta 19:00ak arte, trafiko aldaketak izan dira inguru horretan. Gainera, hainbat aparkaleku kendu dituzte Kolon Pasealekuan eta aldameneko kaleetan.
2021/03/05 - 11:21
Jone Laspiur: "Antzezle lana ez zen aukera bat niretzat"
Jone Laspiur donostiar aktorea pauso sendoz lerratu da pantailetara, eta “Ane” filmak poz-atsegin mordo bat ekarri dio, tartean emakumezko aktore berri onenaren Goya sarirako izendapena.
2021/03/03 - 10:18
Victoria Abril: ''Asko sentitzen dut gertukoren bat galdu dituztenak iraindu baditut''
Victoria Abril aktoreak barkamena eskatu du joan den astean koronabirusaren pandemiaren aurkako txertoen erabilgarritasuna zalantzan jarri zuelako.
2021/03/03 - 01:21
Patricia Lopez Arnaizek, Elena Iruretak eta Loreto Mauleonek jaso dute Feroz Saria
Patricia Lopez Arnaiz 'Ane' filmean egindako lanagatik saritu dute; Elena Irureta eta Loreto Mauleon, berriz, 'Patria' telesailean burututako paperagatik.
2021/03/03 - 00:03
Patricia Lopez Arnaizek Feroz saria irabazi du 'Ane' filmagatik
Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak emakumezko aktore onenaren saria irabazi du 'Ane' pelikularekin. Halaber, Elena Iruretak eta Loreto Mauleonek saria jaso dute 'Patria'n egindako lanagatik.
2021/03/01 - 10:46
Amaia Aberasturi: "Oso pozik nago 'Akelarre'n egindako lanarekin"
Bizkaitar aktoreak “Akelarre” Pablo Agüerok zuzendutako lanean Anarena egiteagatik lortu du emakumezko aktore protagonista onenaren Goya sarirako izendapena.
2021/02/18 - 14:10
"Maixabel" Iciar Bollainen pelikula filmatzen hasi dira
Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreen parte-hartzearekin, Maixabel Lasa Juan Maria Jauregui ETAk hildako politikariaren emazteak hiltzaileekin izan zituen elkarrizketei begiratuko die filmak.
2021/02/07 - 17:37
'Los hijos', Elena Iruretaren lehen antzezlana, Forque saria irabazi eta gero
Joaquim Climetekin batera taularatuko du Iruretak antzezlan berria. Erretiratutako bi zientzialari nuklear dira obran.
2021/02/02 - 00:21
Dustin Diamond aktorea hil da, 'Save by the bell' telesaileko Screech
90eko hamarkadako telesailean egin zen ezaguna. 44 urterekin zendu da, biriketako minbiziak jota.