Aktoreak
2021/03/10 - 01:11
Zenbait kale itxiko dituzte Gros auzoan, 'Maixabel' filmaren grabazioa dela eta
Astearte honetan, 09:30ean hasi eta 19:00ak arte, trafiko aldaketak izan dira inguru horretan. Gainera, hainbat aparkaleku kendu dituzte Kolon Pasealekuan eta aldameneko kaleetan.
2021/03/05 - 11:21
Jone Laspiur: "Antzezle lana ez zen aukera bat niretzat"
Jone Laspiur donostiar aktorea pauso sendoz lerratu da pantailetara, eta “Ane” filmak poz-atsegin mordo bat ekarri dio, tartean emakumezko aktore berri onenaren Goya sarirako izendapena.
2021/03/03 - 10:18
Victoria Abril: ''Asko sentitzen dut gertukoren bat galdu dituztenak iraindu baditut''
Victoria Abril aktoreak barkamena eskatu du joan den astean koronabirusaren pandemiaren aurkako txertoen erabilgarritasuna zalantzan jarri zuelako.
2021/03/03 - 01:21
Patricia Lopez Arnaizek, Elena Iruretak eta Loreto Mauleonek jaso dute Feroz Saria
Patricia Lopez Arnaiz 'Ane' filmean egindako lanagatik saritu dute; Elena Irureta eta Loreto Mauleon, berriz, 'Patria' telesailean burututako paperagatik.
2021/03/03 - 00:03
Patricia Lopez Arnaizek Feroz saria irabazi du 'Ane' filmagatik
Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak emakumezko aktore onenaren saria irabazi du 'Ane' pelikularekin. Halaber, Elena Iruretak eta Loreto Mauleonek saria jaso dute 'Patria'n egindako lanagatik.
2021/03/01 - 10:46
Amaia Aberasturi: "Oso pozik nago 'Akelarre'n egindako lanarekin"
Bizkaitar aktoreak “Akelarre” Pablo Agüerok zuzendutako lanean Anarena egiteagatik lortu du emakumezko aktore protagonista onenaren Goya sarirako izendapena.
2021/02/18 - 14:10
"Maixabel" Iciar Bollainen pelikula filmatzen hasi dira
Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreen parte-hartzearekin, Maixabel Lasa Juan Maria Jauregui ETAk hildako politikariaren emazteak hiltzaileekin izan zituen elkarrizketei begiratuko die filmak.
2021/02/07 - 17:37
'Los hijos', Elena Iruretaren lehen antzezlana, Forque saria irabazi eta gero
Joaquim Climetekin batera taularatuko du Iruretak antzezlan berria. Erretiratutako bi zientzialari nuklear dira obran.
2021/02/02 - 00:21
Dustin Diamond aktorea hil da, 'Save by the bell' telesaileko Screech
90eko hamarkadako telesailean egin zen ezaguna. 44 urterekin zendu da, biriketako minbiziak jota.
2020/12/02 - 21:51
Elliot Page aktoreak transgeneroa dela iragarri du
Ellen izenarekin ezagutu genuen eta Oscar sarietarako izendatu zuten Juno filmarengatik. Aktoreak esan du gizona dela eta trans komunitateak AEBetan jasaten duen diskriminazioa salatu du.
2020/11/18 - 10:57
"Hondar ahoak"en 3. ataleko sekuentzia bat, aktoreek iruzkinduta
Ikusi Koldo Almandozek zuzendutako telesailaren hurrengo ataleko sekuentzia berri bat, eta irakurri Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy aktoreek beren lanari buruz esan digutena.
2020/10/31 - 21:45
Sean Connery aktorea zendu da, 90 urte zituela
Jason Connery aktorearen seme bakarrak azaldu duenez, aitak “denbora bat gaizki eman du”, eta gauean hil egin da Nassaun (Bahamak).
2020/10/27 - 12:32
"Érase una vez… Euskadi" pelikula filmatzen bukatu dute
Manu Gomez gipuzkoarrak idatzi eta zuzendutako filmak 1985eko Euskal Herri “antzinako, borrokalari eta asaldatua” irudikatzen du.
2020/10/09 - 13:10
Amaia Aberasturi: 'Anaren pertsonaiak badu nik ez dudan alde basati bat'
Akelarre pelikula estreinatu berritan, Arteako aktorearen bisita jaso dugu Faktorian.
2020/10/04 - 14:18
'Aluzinatzen nago nola tokatu zaidan hain profesional onekin lan egitea'
Aktore gazteak debut hirukoitza egin du 68. Donostia Zinemaldian: Ane eta Akelarre filmetan eta Alardea telesailean
2020/09/25 - 10:56
Zinemaldia azken txanpan sartu da Viggo Mortensenen gau handiaren ostean
Donostia Saria emateko ekitaldiak utzitako ajearen ondotik, Sail Ofizialean lehiatuko den "Antidisturbios" filma ikusiko dugu gaur. "Lobster Soup" lanak, berriz, Zinemira saila itxiko du.
2020/09/24 - 21:22
Viggo Mortensenek Donostia Saria jaso du
Estatubatuar zuzendari eta aktoreak Donostia saria jaso du, "Falling" zuzendari gisa egin duen lehen filma proiektatu duen ekitaldi batean.
2020/09/24 - 17:01
“Falling”, barkamenari buruzko drama bat idatzi du Viggo Mortensenek
Estatubatuar aktore eta zuzendariak “Falling”, zuzendari gisa egindako lehen lana, aurkeztu du Zinemaldian, Donostia saria jaso aurretik.
2020/09/21 - 21:30
Matt Dillon Donostiara iritsi da
2006an Donostia Saria jaso zuen zinemagilea 'El gran Fellove' filmaren zuzendari gisa heldu da Zinemaldira. Francisco Fellove abeslari eta showman kubatarraren ibilbidea kontatzen du lan honek.
2020/09/20 - 12:28
'El Drogas' dokumentala eta 'Ane' filma estreinatuko dira Zinemaldian
'Ane', David Perezen film luzea, New Directors sailean lehiatuko da, eta 'El Drogas' film dokumentala, berriz, Zinemira sailean, Irizar Sarirako. Bi lanek EiTBren parte hartzea izan dute.