“Falling”, barkamenari buruzko drama bat idatzi du Viggo Mortensenek
Mortensen, Donostia ohorezko saria jasotzeko ez ezik, “Falling” zuzendari gisa egindako lehen film luzea aurkezteko etorri da Gipuzkoako hiriburura, zahartzaroari, beldurrari, familiari, aurreiritziei, maskulinitateari, zaintzari, memoriari eta barkamenari buruzko drama, bi denbora ardatzetan kontatua eta Sundanceko, Torontoko eta orain Donostiako jaialdietan egon dena, Cannesen zigilua izateaz gain. Ez da gutxi kamera atzean egindako lehen lan baterako.
Denboran zehar egindako atzerapauso eta aurrerapauso bat-bateko eta etengabeen bidez (“The road” Mortensen bera protagonista zuen Cormac McCarthyren egokitzapenean zeudenak ekar ditzakete gogora), Donostia saridun berriak kontagai du John Petersonen (Mortensen bera) eta Lance Henriksenek bikain gorpuzten duen bere aita latz, erretxin, mihi-lotsagabe, misogino eta homofobo nardagarriaren (hain da okaztagarria, sinesgarritzat hartzea ere kostatzen da) istorioa.
Familiak ingurukoen bizitza zailtzen eta lokazten tematuta dagoen aitari erakusten dion babes baldintzagabe eta irrazionala erakusten du pelikulak, eta barkatzeko eta laguntzeko ahalmenaren mugei buruzko hausnarketa egitea proposatzen du.
Pelikularen hasieran, oraindik gazte ageri den aitak barkamena eskatzen dio seme jaioberriari, hiltzeko soilik munduratu duelakoan eta, seguru asko, ohartuta bizitza hori hobetzeko ez duela askorik egingo. Pelikulak erakusten duenez, baina, haztean izan duzun testuingurua edozein dela ere, beti dago aurreko belaunalditik bereizteko aukera bat, horren kausak edo ondorioak gorabehera.
Azken batean, “Falling” Mortensenen proiektu oso pertsonala da (gurasoei eskainita dago, eta aktore, zuzendari eta ekoizle dihardu, baita soinu-bandaren egile gisa ere), estiloa zainduz publikoarengana iristeko asmoa du, pasarte preziosistak eta interpretazio oso onak erabiliz; izan ere, Mortensen eta Henriksen beteranoena ez ezik, Hannah Gross kanadarrarena (“Mindhunter”…) ere nabarmendu behar da, garatzeko oso interesgarria litzatekeen pertsonaia baten larruan.
¿
Zure interesekoa izan daiteke
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.
Eta sirenek kantu ez bazuten egin?!
Sirenen isiltasunaren kontra (edo alde) egin behar izan zuten borroka The Odissey filmaren musikaz arduratu zirenek, Suedian jaiotako Ludwig Göransson musikari hiru Oscar sariduna buru zela. Erabaki sendoak, ezin utzizkoak hartu zituzten. Lehengo eta kasik garrantzi handienetakoa: orkestrarik ez zen izango.
Urriaren 9an iritsiko da zinemetara “Inurri itsuak” Igor Legarretaren filma
Euskarazko pelikulak Ramiro Pinillaren eleberri bat du oinarri, eta antzeztaldea Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga eta Carlos Santosek osatzen dute.
Pablo Larrain, Mike Leigh eta Yesim Ustaoglu lehiatuko dira Donostiako Urrezko Maskorra lortzeko
Zinemagile horien film luze berriak Donostia Zinemaldiko Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko dira, Nicole Garcia, Maha Harada, Hans Petter Moland eta Benjamín Naishtaten azken lanekin batera.
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.