Aktoreak
2018/09/07 - 12:57
Burt Reynolds aktorea hil da
82 urte zituela zendu da, Floridako ospitale batean. 'Boogie Nights' filmean egindako lanagatik Oscar saria jasotzeko izendatu zuten.
2018/09/06 - 13:47
'Nire lana egin eta aurrera ateratzea gustatzen zait'
Une honetan 'Agur Etxebeste' filmaren grabaketa lanetan ari da Loli Astoreka. 'Faktoria'ko 'pintxopotea' tartearen azken gonbidatua izan da eta bere ibilbidea errepasatu dugu berarekin.
2018/08/31 - 11:26
Gerard Depardieu ikertzen ari dira bortxaketa eta sexu-eraso salaketa batengatik
France Inforen arabera, biktima aktore eta idazle gazte bat da, Depardieuren gertuko pertsona ezagun bati buruzko liburu batean lanean ari dena.
2018/08/23 - 16:51
Hamaika ekoizpenek osatuko dute Zinemaldiko 'Made in Spain' saila
Sail honetan bost opera prima daude, baita bost zuzendari ospetsuren filmak ere, besteak beste, honako hauenak: Daniel Calpasoro, Isabel Coixet, Alex de la Iglesia, Ramon Salazar eta David Trueba.
2018/08/22 - 14:00
Asia Argentok ukatu egin du Jimmy Bennet aktoreak salatutako sexu-erasoa
Hainbat urtez "lagunak besterik ez gara izan", azaldu du Argentok, eta "zeharo harrituta eta minduta" agertu da egunotan irakurritako "albiste faltsuekin".
2018/08/21 - 11:40
Adin txikikoa zela Asia Argentok sexu-erasoa egin ziola salatu du aktore batek
Azaroan 380.000 dolar eman zizkion Jimmy Bennett aktoreari sexu-erasoa ezkutatzeko, 'The New York Times' egunkariaren arabera. 'The Heart Is Deceitful' filmean elkarrekin aritu ziren biak.
2018/08/01 - 15:12
'El amor menos pensado' film argentinarrak irekiko du Zinemaldia
Juan Verak zuzendutako pelikulak Ricardo Darin iazko Donostia Sariaren jabea eta Mercedes Moran ditu protagonista, eta irailaren 21ean emango dio hasiera Zinemaldiaren 66. edizioari.
2018/07/22 - 17:11
Matt Damonek eta Elsa Patakyk ordu batzuk eman dituzte Otxandion
Hontza Extrem abentura parkeak Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, Damon eta Pataky “asko dibertitu dira” bertako jarduera ezberdinetan.
2018/05/10 - 22:53
Ugaitz Alegria aktoreak etxerako bueltan erasoa jasan zuen Bilbon
Atzetik etorri zitzaizkion, lurrera bota zuten, eta 70 euro eta mugikorra lapurtu zizkioten. Ez zien aurre egin, baina hala ere kolpea jo zioten sudurrean.
2018/04/16 - 12:32
R. Lee Ermey aktorea, 'Metalezko jaka' filmeko sarjentua, hil da
Estatubatuar aktorea Armadan jardun zen bizitza errealean ere, eta beste hainbat filmetan lan egin zuen, hala nola 'Apocalypse Now', 'Sarraskia Texasen' eta 'Leaving Las Vegas' ezagunetan.
2018/04/13 - 21:14
Maribes Salas eta Igor Yebra dira 2018ko Bizkaiko Txakolinaren enbaxadoreak
Azken uztaren emaitza aurkeztu dute San Mames zelaian ostiralean, Bizkaiko Txakolinaren Egunean.
2018/03/05 - 07:57
Frances McDormand, emakumezko aktore onenaren Oscar saria
Frances McDormandek emakumezko aktore onenaren Oscarra irabazi, eta gaueko hitzaldirik hunkigarriena eman du, zinemako emakumezkoen lana aintzat hartzeko eskatuta.
2018/03/05 - 07:35
Gary Oldman izendatu dute aktore onena
Gary Oldman britainiarrak irabazi du 2018ko aktore onenaren Oscar saria. 'Darkest Hour' filmean Winston Churchilli eman dio bizitza Oldmanek.
2018/02/27 - 12:21
Eneko Sagardoy, aktore onenaren sariaren irabazlea Punta del Esteko zinemaldian
Sagardoyk “Handia” filmean egindako lana saritu dute Uruguain. “Cuando dejes de quererme” (zinemetan ikusgai) eta “Errementari” ostiral honetan, martxoak 2, estreinatuko den lanean ere ageri da.
2018/02/03 - 20:06
2018ko Goya Sariak
Goya Sarien 32. edizioa hartu du larunbat honetan Madrilgo Marriott Audionarium Hotelak. Hona hemen alfonbra gorritik igaro diren izarretako batzuk.
2018/01/30 - 11:27
Gidoilariek 'Handia' saritu dute, Goyen atarian
Altzoko Erraldoiaren istorioak musika onenaren (Pascal Gaigne) eta gizonezko aktore berri onenaren (Eneko Sagardoy) sariak lortu ditu bart, Zinema Idazleen Espainiako Zirkuluaren sarietan.
2018/01/28 - 15:15
Euskal talentua eta unibertsoa saritu ditu Sabino Arana Fundazioak
Genero-indarkeriaren aurkako 'Ez beti da ez' aldarria, Gerediaga Kultur Elkartea, Ramon Barea aktorea eta zuzendaria, Abel Barriola pelotari ohia eta Koopera kooperatiba dira aurtengo saridunak.
2018/01/28 - 14:26
Genero-indarkeriaren aurkako 'Ez beti da ez' aldarria, 2017ko Sabino Arana Saria
"Indarkeria matxista pairatzen duten biktimen ahots isildua" aitortu nahi izan dute. Gainera, Gerediaga Elkartea, Ramon Barea aktorea, Abel Barriola pelotari ohia eta Koopera ere saritu dituzte.
2018/01/18 - 00:02
Hollywoodeko hainbat aktorek bizkarra eman diote Woody Alleni
Dylan Farrow alabak duela lau urte salatu zituen publikoki aitaren sexu-abusuak. Weinstein eskandaluak bultzatuta, zinemagilearekin lan egin duten hainbat aktorek bizkarra eman diote orain.
2018/01/02 - 23:20
Sexu-abusuen aurkako diru funts bat sortu dute Hollywoodeko emakume aktoreek
300 emakume baino gehiagok, besteak beste, Meryl Streep, Reese Witherspoon, Jennifer Aniston eta Eva Longoria aktoreek, baliabiderik ez duten emakumeei laguntzeko funts bat sortu dute.