Eneko Sagardoy, aktore onenaren sariaren irabazlea Punta del Esteko zinemaldian
Eneko Sagardoyk gizonezko aktore onenaren saria irabazi du Punta del Esteko (Uruguai) Nazioarteko Zinema Jaialdiko 21. edizioan, “Handia” filmean Altzoko Handiarena azalean egindako lanagatik.
Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako lanak Altzoko Handiaren istorioa kontatzen du, XIX. mendean Europako gizakirik altuena izan arte hazten jarraitu zuen gazte gipuzkoarrarena. Lanak 10 Goya sari irabazi zituen otsail hasieran, besteak beste, Sagardoyk berak gizonezko aktore berri onenaren atalean lortutakoa.
Punta del Esteko zinemaldiko epaimahaikideak izan dira Ana Katz eta Lorena Muñoz argentinarrak, Carlos Gerbase brasildarra, Claudio Pereira txiletarra eta Veronica Perrotta uruguaitarra.
Film onenaren saria “Matar a Jesús” Laura Moraren kolonbiar filmarentzat izan zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da