Goya Sariak 2018
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Sagardoyk irabazi du gizonezko aktore berri onenaren Goya saria

'Handia' pelikulako protagonistak irabazi du gaueko lehen saria. Ondoren, beste bederatzi sari lortu ditu filmak.
18:00 - 20:00
'Handia' Goya Sarietan: euskal zinemagintzaren gau handia

Eneko Sagardoyk aktore berri onenaren Goya saria irabazi du gaur, Handia filmean egindako lanagatik.

Hala, Sagardoyk Pol Monen (Amar), Eloi Costa (Pieles) eta Santiago Alverú (Selfie) garaitu ditu.

"Nortasun ulergaitzei" eta "gorputz arraroei" eskaini die saria Sagardoyk

Eneko Sagardoyk "nortasun ulergaitzei" eta "gorputz arraroei" eskaini die aktore berri onenaren Goya saria.

Aktoreak Altzoko erraldoiaren papera egin du Handia pelikulan. Joaquin filmeko protagonista bezala sentitzen diren pertsonei egin die deia Sagardoyk. Edizio honetan izendapen gehien izan dituen lana da.

Gainera, "plazera" izan dela esan du gainerako izendatuekin hautagaitza partekatzea: Pol Monen (Amar), Eloi Costa (Pieles) eta Santiago Alverú (Selfie)

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X