'Handia' izan da nagusi Goya sarietan
Handia filma izan da jaun eta jabe Goya sarien banaketa ekitaldian. Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako proiektuak 10 garaikur eraman ditu etxera. 13 ataletan zegoen izendatuta; eta sari kopuru horrekin, Goyen historian sari gehien jaso dituen hirugarren filma bihurtu da, Mar adentro eta Ay Carmelaren atzetik. Honako atal hauetan irabazi du:
-Jatorrizko gidoi onena: Aitor Arregi
-Gizonezko aktore berri onena: Eneko Sagardoy
-Argazki zuzendaritza onena: Javier Agirre
-Produkzio zuzendaritza onena: Ander Sistiaga
-Musika onena: Pascal Gaigne
-Editatze onena: Laurent Dufreche eta Raul Lopez
-Zuzendaritza artistiko onena: Mikel Serrano
-Jantzi diseinu onena: Saioa Lara
-Efektu berezi onenak: Jon Serrano, David Heras
-Makillaje eta ile-apainketa onenak: Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Agirre
Bestalde, Isabel Coixeten La libreria filmarentzat izan dira sari garrantzitsuenak: pelikula onena, zuzendari onena eta egokitutako gidoi onena.
Aktore onenei dagokienez, Javier Gutierrezek (Autor) eta Nathalie Pozak (No se decir adios) irabazi dute.
Bestalde, Verano 1993ek hiru sari irabazi ditu: zuzendari berri onenaren saria, emakumezko aktore berri onena (Bruna Cusi) eta antzezlaneko gizonezko aktore onenaren saria (David Verdaguer).
Antzezlaneko emakumezko aktore onenaren saria, berriz, Adelfa Calvorentzat izan da (Autor).
Soinu onenaren saria Verónica filmak irabazi du.
Tadeo Jones 2. El secreto del Rey Midas-ek jaso du, bere aldetik, animazioko film onenaren saria eta dokumental onenaren saria Muchos hijos, un mono y un castillo filmak poltsikoratu du.
Gainera, Ruben Östlunden The Square (Suedia) filmak irabazi du film europar onenaren saria eta Sebatian Lelioren Una mujer fantasticak (Txile) Iberoamerikako film onenarena.
Animaziozko laburmetraia onenaren saria Woody & Woodyk eraman du.
Eta amaitzeko, Marisa Paredes aktoreak jaso du 2018ko Ohorezko Goya.
Zure interesekoa izan daiteke
Patrick Stewart 'Star Trek' unibertsoko aktore ospetsua hil da
"La bola negra"-k Oscarra(k) lortuko bal(it)u…
Bilbo zinemaren ikuspegi berriekin beteko du Zinebik, ikus-entzunezkoaren formula nagusien aurrean
Ione Hernandezek "Hermanas" aurkeztu du Semincin
Fantasiazko eta beldurrezko zinemak Donostia beteko du astebetez, urriaren 30etik aurrera
Paul Urkijo “Hiru olatuak” thriller psikologikoa filmatzen hasi da